euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emprebask Kolonbiak, Bogota-ko Ganberak eta Euskal Etxeak nazioartetze akordioa sinatu dute

2013/09/02

Sinadura ekitaldiko protagonista nagusiak Bogitako Merkataritza Ganberan (argazkiaEE) Bogotako Merkataritza Ganberan, euskal-kolonbiar lankidetza eta nazioartetze egokia sustatzeko akordioa sinatu dute bertako lehendakari Monica de Greiff eta Jaime Mantillak, Emprebask Kolonbiako lehendakari Rodrigo Arizabaletak eta Bogotako Euskal Etxeko lehendakariorde Jose Vicente Katarain eta kudeatzaile Liliana Guzmanek. Izenpetzea iragan uztailaren 31ean gauzatu zen eta helburutzat Euskadiren eta Bogota eta Kolonbia Erdigunearen arteko merkataritza eta inbertsioaren areagotzea aitortzen du, Bogotako Euskal Etxetik adierazi digutenez.

Gehiago irakurri...


Bildu, EAJ, PP eta PSEko ordezkariak hizlari Bartzelonako Euskal Etxean, "EH Avui" zikloaren baitan

2013/09/02

Bartzelonako Euskal Etxeak egitarau mardula aurkeztu berri du hilabete honetarako (argazkia BCNEE) Irailarekin batera ikasturte berriari ekin dio Bartzelonako Euskal Etxeak eta ekitaldiz jositako egitaraua aurkeztu berri du hilabete honetarako. Hiru gai nagusi izango dituzte jarduerek, elkarteak aditzera eman duenez: politika, mendizaletasuna eta musika. Horien inguruan antolatuko dira makina bat ekitaldi, hala nola Juanito Oiarzabal mendizalearen hitzaldia, Onna eta Gari musikarien kontzertuak eta Euskal Herriko hainbat alderdietako politikariekin topaketak, besteak beste, Bilduko Maribi Ugarteburu eta Alderdi Popularreko Arantza Quiroga.

Gehiago irakurri...


Argentinako 2013 Euskal Astearen behin behineko egitaraua: azaroaren 8-10ean Cordobako Villa Marian

2013/09/02

Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxea-ko gazteak (argazkiaEE) Bi hilabete eskas baino ez dira falta Argentinako urteko euskal jai garrantzitsuenerako. Azpimarratzekoa, aurreko urteetan ez bezala, honakoan ostatua ez dagoela voucher-en prezio barnean eta ordezkaritza bakoitzak arduratu beharko duela bere hotela hartzeaz. Ekitaldiak azaroaren lehen astean hasiko dira Gernika 75. Urteurrenari buruzko erakusketarekin eta ekintza nagusiak hilaren 8tik aurrera burutuko dira, tartean Euskal Gizataldeen Hego Amerika eta Karibeko Eskualde Biltzarra. Ikuskizunen arloan, Baietz eta Maral musika taldeek baieztatu dute orain artean partaidetza.

Gehiago irakurri...


Irailaren 2an itzuliko gara

2013/08/06

Klika Chinoko (Kalifornia) euskal bestetan jotzen. Urtero iraileko lehenengo asteburuan izan ohi da Chinoko euskal piknik eta besta (argazkiaEE) Amaitzen ari gara urtero sasoin honetan egiten dugun etena, epe honetan argitaratzen ez dugula buletina. Ohi bezala barne lanari, artxiboko lanei eta paperak egiteari eskaini diogu denbora hau; eta bereziki aurten, daramagun bitarteko murrizketarekin, ez dugu aspertzeko astirik izan. Buletina irailaren 2an, astelehena, itzuliko da bere ohiko bideetara. Ongi amaitu abuztua!

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek NABOren eskegiteko egutegiak zozketatuko ditu: email bat bidali eta eskuratu zeurea

2013/08/05

NABO 2014 egutegia EuskalKultura.com-ek NABOk 2014rako argitaratu dituen hormarako bost egutegi zozketatuko ditu irailean bere irakurle eta lagunen artean. Parte hartzeko, nahikoa duzu gaur bertan email bat bidaltzea. "Celebrate + Educate = Perpetuate" lelopean ari da lanean Estatu Batuetako Renon 1973an jaio zen euskal etxe eta elkarteen biltzaile den erakunde hau, 41 euskal elkarte bilduz. Euskal Herriko eta Diasporako irudi koloredun ugari dakar egutegiak, baita hilabetero ere euskal idazle eta liburu baten berri ere. Zozketan parte hartzeko epea irailearen 18an bukatuko da eta emaitzak 20ean jakin araziko ditugu.

Gehiago irakurri...


'Euskaldun bati gertatutakoa' ipuin lehiaketa: urriaren 15a da lanak entregatzeko azken epea

2013/08/05

Ekainean Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean eginiko aurkezpena, Jon Ander Ramos eta Marcelino Irianniren 'Victor Mendizabal, itsasargia'. Irudian, egileak, erdian Luis, Victor Mendizabalen ondorengoa daukatela (argazkiaEE) Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxetik gogora ekartzen digute indarrean segitzen duela 'Euskaldun bati gertatutako' izenburu eta gai harturik deitu duten nazioarteko ipuin lehiaketak. 18 urtetik gorakoentzat da, egiazko edo asmatutako gaia isla dezake eta irabazleek diploma eta garaikurra bana jasoko dituzte. Originalak entregatzeko epea urriaren 15ean bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Sarean daude jada Latinoamerika eta Kariberi buruz EHUk maiatzean egin I Jardunaldietan aurkeztutako lanak

2013/08/05

Euskal Herriko Unibertsitateak liburu elektroniko gisa argitaratuta, eskuragai daude dagoeneko sarean, 2013ko maiatzaren 28-29an EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egindako "Latinoamerika eta Kariberi buruzko I. Jardunaldiak: Latinoamerika mundu mailako turbulentzian: erronkak, mehatxuak eta aukerak" ekimenean aurkeztutako lanak. Liburua pantailan irakurri edo lasai asko jaitsi dezakezu kitorik pdf formatoan.

Gehiago irakurri...


Bolivartarren jatorri izan zen herriak eta Bolivar Museoak Libertadorearen 230. urteurrena ospatu zuten

2013/08/05

Ziortza-Bolibarrek, inguru osoak bezala, emigrazio handia izan du Ameriketara. Simon Bolivar Museoak gai hori eta Libertadorea bere dauzka helburu, ikergai eta hedagai. Omenaldia eta gomuta berezia eskaini zioten Ziortza-Bolibarko herriak eta bertako Simon Bolivar Museoak Libertadoreari, elizaurre bizkaitar honetako ondorengo izan zen buruzagi hegoamerikarraren jaiotzaren 230. urteurren egunean. Uztailaren 24a zen eguna eta data ospatzeko hitzaldia eman zuen Koldo San Sebastian kazetari eta ikertzaileak, Museoko, herriko eta Bizkaiko Foru Aldundiko agintariak, hainbat herritarrekin batera, bertan zireela.

Gehiago irakurri...


Askapenaren 14. Elkartasun Brigada Venezuelan barrena ibiliko da abuztu eta irailean

2013/08/05

Askapenako Brigada Venezuelara itzuliko da abuztu-irailean (argazkia Red Alba TV) 2013ko abuztu eta irailean 'Askapenaren Venezuelarekiko 14. Elkartasun Euskal Brigada' herrialde karibetarrean izango da, euskal elkarte internazionalistak aditzera eman duenez. Brigadak Euskadi eta Venezuelaren arteko truke politikoa landu eta bi herrialdeak bizitzen ari diren egoerak aztertuko ditu. Askapenatik azpimarratu dute "Venezuelak eta bertako aldaketa sozial eta politiko prozesuak irabazi duten ospea", "mundu mailan ekidinezineko erreferente gisa" bilakatuta "sistema kapitalistari men egiten ez dion herri ikono gisa".

Gehiago irakurri...


Abuztuaren 31etik irailaren 14era 2013ko Gaztemundun partaide izango diren lagunen zerrenda

2013/08/02

Partaideak klasean Gasteizen, Gaztemunduren aurreko edizio batean (argazkia EuskalKultura.com) Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak aditzera eman du Gaztemunduren 2013ko edizioan parte hartuko dutenen behin-behineko zerrenda. Aurtengo Gaztemundu abuztuaren 31etik irailaren 14ra bitartean gauzatuko da Gasteiz oinarri hartuta, jakina denez euskal etxeetan musikari direnei eskainita. Hautatutako hamabostak Argentinakoak dira (11), Estatu Batuetakoak (2) eta Txilekoak (2).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia