euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Autodeterminazioari buruzko hitzaldia eta 'Lagun Onak' Integrazio Proba asteburu honetan Pergaminon

2013/09/18

2013ko Integrazio Probako korrikalariek jantziko duten nikia (argazkiaEE) Urteroko hitzorduari huts egin gabe, kirol arropa jantziko dute datorren igandean Pergaminoko Lagun Onak-eko kideek Buenos Aires probintzia argentinarreko hiri honetan burutuko den Erdi Maratoian parte hartzeko. Baina korrika egitearekin batera, beste ardura bat hartuko dute beren gain euskal etxekoek ekitaldi honetan: ‘Lagun Onak’ Integrazio Proba antolatzea. Erdi Maratoia irailaren 22an izango da, goizeko 9etan, San Martin Udal Parkean. Hau ez da, ordea, euskal etxeak asteburu honetarako daukan gonbite bakarra. Ostiralerako mintzaldia iragarri du, Eugenia Cruset eta Cesar Arrondo hizlari.

Gehiago irakurri...


Urteko Batzar Nagusia egin du Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak Buenos Aires probintzian

2013/09/17

Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko lehendakaria eta Zuzendaritza Batzordeko kide batzuk euren dantzariekin (argazkia DeChivilcoy.com.ar) Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxetik, Buenos Aires probintzia argentinarrean, jakinarazi dute elkarteak bere Urteko Batzar Nagusia egin zuela abuztuaren 20ean eta honakoek osatzen dutela, besteak beste, Zuzendaritza Batzorde berria: Luis F Goicoechea, lehendakari; Felipe T Livano, lehendakariorde; Nelba Calonge de Letamendi, idazkari; Mabel Robiani Larrañaga, idazkariode; Alberto S Mindeguia, diruzain; eta José María Letamendi, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Astea egingo du aurten, urriaren 7tik hasita 11ra

2013/09/17

Madrilgo Euskal Etxearen sarrera nagusia, Diputatuen Kongresuaren atzean dagoen Jovellanos kalearen 3. zenbakian Azken hiru urtetan El Retiro parkea izan da Madrilgo Euskal Etxearen urriko euskal jaien gunea, baina aurten, hainbat arrazoi direla medio, festa elkartearen egoitzara ekartzea erabaki dute antolatzaileek. Kokagune bikaina da egoitza; izan ere, Madrilgo erdigunean bertan dago, non eta Diputatuen Kongresuaren atzekaldean. Hantxe egingo dira aurten Euskal Asteko jarduerak, urriaren 7an hasi eta 11 bitartean.

Gehiago irakurri...


Bihar 2014 NABO egutegi zozketaren azken eguna: parte hartzeko aski duzu email bat bidaltzea

2013/09/17

Bihar da parte hartzeko azken eguna. Iritsi da zozketa eguna eta EuskalKultura.com-ek NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak urtero argitaratzen duen eskegiteko egutegiaren 2014ko edizioko bost ale banatuko ditu zozketan parte hartu nahi izan dutenen artean. Parte hartzeko aski da email bat bidaltzea zure datuekin. Bihar asteazkena 24:00etan amaituko da epea, ostegunean egingo da zozketa eta ostiraleko buletinean adieraziko dira irabazleak. Zorte on!

Gehiago irakurri...


Txakolinaren Eguna, Zine Zikloa eta Kolektibitateen Azoka, La Platako Euzko Etxearen eskutik

2013/09/17

Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegiak antolatzen duen Zine Zikloa arrakastaz burutzen da ostegunero (argazkiaEE) Kide anitz bildu zituen La Platako Euzko Etxeak Txakolinaren Egunean. San Inazioren omenean burututako ekitaldia aspaldiko lagunak berriro biltzeko aukera ere izan zen eta Yon Andoni de Luzarraga Landea chef euskal-argentinarrak prestatutako menua dastatu ahal izan zuten euskal etxeko gonbidatuek. Berri honekin batera, Matxin Burdin Liburutegia garatzen ari den Zine Zikloa arrakasta handiz burutzen ari dela jakinarazi digute Buenos Aires probintziako hiriburutik. Datorren hitzordua ere baieztatu dute La Platakoek: irailaren 28 eta 29an Gizataldeen Azokan hartuko dute parte standa eta dantza ikuskizun batekin.

Gehiago irakurri...


Euskal Artzainak berriz ere Ameriketan: "Ez dugu hau sekula ahaztuko"

2013/09/16

Euskal Artzainak San Frantziskoko euskal etxeko frontoian (argazkia Euskal Artzainak Ameriketan) Duela 50 urte Ameriketara artzain lan egitera joan ziren, eta han urte latzak pasa ostean Euskal Herrira itzuli behar izan zuten, lankideak eta lagunak han utzita. Aurten, irailaren hasieran 40 bat lagunek aspaldiko ametsa bete eta Kaliforniara itzuli ziren, euren emazte eta seme-alabek lagunduta, han bizitakoak gogoratzeko eta hango lagunak agurtzeko. Esperientzia hunkigarria eta gogoangarria izan da, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Laura Igantzik EuskalKultura.com-i azaldu dionez. "Ez dakizue zer den hau guretzat", esaten ziguten, negar malkotan, bai artzainek eta baita hango euskaldun askok ere.

Gehiago irakurri...


Euskal txiletar multzo batek Viñan txistulari doinuz kalejiraka ospatu zuen 'Inazio Deuna' festa

2013/09/16

Kalejira Txileko Viña del Mar-eko kaleetan 'Inazio Deuna' ospatzeko, "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" elkarte txiletarra antolatzaile Diasporan --eta Euskal Herrian bertan-- Iñaki Deuna, Inazio Deuna, Iñaki Donea, San Inazio eta bestelako izenak ere har ditzake Azpeitiko Loiolan jaio zen euskal santuaren jaiak; izen batez edo bestez, urteko jai garrantzitsuenetakoa izan da eta da munduko hainbat euskal etxe eta komunitatetan. Txileko Viña del Mar-en, txiletar euskal jatorridun eta gabeek bat egin zuten iragan abuztu hasieran jaia kalejiran, txistua, danbolina eta alboka lagun, ospatzeko, Angel Espinoza txistulari eta Maitane Uribe dantzarien buru, biak "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" elkarteko partaideak.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeei esker partaidetza handia izan dute Argentinako euskaldunek Immigrantearen Eguneko Jaialdietan

2013/09/16

Lapridako Gizataldeen Plaza (argazkiaEE) Irailaren 4an Immigrantearen Eguna ospatzen da Argentinan eta hilabete osoan zehar burutzen dira omenezko ekitaldiak. Jaiak mota askotakoak dira baina helburu bera jarraituz: arbasoak gogora ekarri eta euren jaioterriak aldarrikatzea. Eta euskal etxeetan horiexek eguneroko eginkizun diren arren, plazer eta engaiamendu handiz ateratzen dira egun berezi horretan euskaldunak beste kolektibitateekin sentimendu hori konpartitzera. Gaurko artikuluan Arrecifes, Gral Rodriguez, Laprida, Trenque Lauquen eta Parana herrietan Etorkinen omenezko festen laburpena.

Gehiago irakurri...


Harkaitz Canok poema-liburua aurkeztuko du Amsterdamen, Argentina eta Txilera abiatu aurretik

2013/09/13

Harkaitz Cano idazlea iaz Poznan-en (Polonian) egin zuen irakurraldi batean Zirimiri Press argitaletxeak neerlanderaz argitaratu du Harkaitz Cano idazlearen "Norbait dabil sute-eskaileran" poesia liburua eta bihar aurkeztuko du Amsterdam-en, "Read My World" literatura jaialdiaren baitan. Harkaitz Cano bertan izango da, bere lanari buruz mintzatzeko Maite Larburu kantariak gidatuko duen solasaldian. Ekitaldiak musika eta literatura uztartuko ditu. Luk Van Mensel eta Henrike Olasolo izan dira lanaren itzultzaileak. Ondoren, Argentina eta Txilera aldera abiatuko da idazle lasartearra.

Gehiago irakurri...


Kalakan-ek bira egingo du AEBetako euskal etxeetara, Boisetik New Yorkera, irailaren 26tik urriaren 14ra

2013/09/13

Kalakan, berriz ere Ipar Ameriketan Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau dira Kalakan hirukotea osatzen duten kideak eta bira egingo dute Estatu Batuetara irailaren 26tik urriaren 14ra. Boisen irailaren azken ostegunean hasiko dute bi aste pasexe iraungo dien bidaia, New Yorken bukatzeko, Etxeorratzen Hiriko Eusko Etxeak bere Mendeurrena ospatzeko antolatu duen Galan, Urkullu lehendakaria ere bertan. Orotara arituko dira Mountain Home eta Boisen (Idaho), Ontarion (Oregon), Renon (Nevada), San Frantzisko, Bakersfield eta Chinon (Kalifornia) eta New Yorken (NY).

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia