2013/11/06

Sumendi, gailur elurtu eta mus partida artean, horrela iragan berri da Euskal Gizataldeen 2013ko Nazioarteko Mus Txapelketa. Patagonia txiletarreko Puerto Varas hiria izan da lehiaren gunea, Santiagoko Euzko Etxeak antolatutako egitarauari esker. Biziki gozatu zuten inguru hauen edertasunaz bertara bildu ziren jokalariek: 14 bikote guztira, 12 herrialdetakoak (Argentina, Australia, Canada, Espainia, Euskadi, Mexiko, Frantzia, Peru, Uruguai, AEB, Venezuela eta Txile. Azkenean, garailea Frantziako bikoa izan zen, Ramuntxo Ondart eta Thierry Olaizola, Bordeleko Eskual Etxeko kideak. Zorionak!
Gehiago irakurri...
2013/11/06

Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen Festa joan den asteburuan hasi eta datorrenean bukatuko da. 34. edizio hau, ohi bezala, Dina Huapi Klub Daniarraren instalazioetan ari da burutzen eta hiriko kolektibitate multzo polita biltzen du, bakoitza bere kultur adierazpen ikusgarrienen edo ezagunenen erakusle. Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak jaso du aurten ere 2013ko jaialdian euskaldunak ordezkatzeko ardura, stand-etik zein eta tauletatik, bere sukaldari eta dantza taldeei esker, hurrenez hurren. “Oso ondo hasi da jaia eta halaxe segituko duelakoan gaude datorren asteburuan ere. Nobedade batzuekin, gainera, gure txoko gastronomikoan”, iragarri du euskal etxetik Hector Grañak.
Gehiago irakurri...
2013/11/05

Urtero Basque Educational Organization (BEO) elkarteak antolatzen duen Basque Cultural Day egunak kultura irlandarra eta eskoziarra ohoratuko ditu, euskaldunarekin batera, "Gazta Zati Bat" dokumentala ardatz hartuta. Inspirazio iturri horrekin, BEOk egitarau deigarria prestatu du: gazta, dantza eta autodeterminazioari buruzko hitzaldi sorta; euskal, eskoziar eta irlandar dantza ikuskizuna, eta, amaitzeko, anaitasun afaria, hiru herrialdetako lagunak giro apartean bilduko dituena Basque Cultural Center-en.
Gehiago irakurri...
2013/11/05

Jardunaldiko hitzaldiak Euskal Katedraren baitan burutu ziren, Rosarioko Humanitate eta Arteen Fakultatean, eta Euskal Herriaren gaurko egoerari buruz hausnartzeko aukera eman zuten. Aktibitate honekin, Zazpirak Bat euskal etxeak abian jarri zuen Unibertsitatean burutuko duen programa oparoa. Bitartean, erakundeko egoitzan gauzatzen ari den Euskal Zine Zikloa ere martxa onean doa. Hurrengo bemanaldiak azaroaren 14an eta azaroaren 28an izango dira eta pelikulak, Medem-en 'Zirkulu polarreko maitaleak' eta 'Behiak', hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2013/11/04

Renoko Center for Basque Studies euskal ikasketa guneak argitaratu berri du Pedro J. Oiarzabal Deustuko Unibertsitateko historialariaren "The Basque Diaspora Webscape" liburua. Lan honetan euskal Diasporak mundu digitalean, hau da, interneten, sortu duen irudia aztertzen du: euskal etxeen aurreneko orriak eta webguneak agertu zirenetik gaur eguneraino. "Internet etengabe aldatzen ari den mundua da eta ikerketa honetan Diaspora digitalaren sorrera eta garapena dokumentatu nahi izan ditut", adierazi dio egileak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/11/04

EBBko presidenteak aste biko bidaia hasiko du bihar asteartean Venezuela, Argentina eta Txilera. Hiru herrialdeotako euskal komunitateak bisitatu eta bertako egitura jeltzaleekin ere biltzea du helburu bidaiak. Venezuelan hitzaldia emango du Caracaseko Eusko Etxean eta zenbait goi-mailako elkarrizketa izango ditu hiriburu venezuelarrean. Argentinan, gizatalde euskal-argentinarrak Cordobako Villa Maria hirian garatuko duen Euskal Aste Nazionaleko partaide izango da datorren astean. Eta bidaia Txilen, bertako hauteskunde presidentzialetako lekuko izanik bukatuko du, jakinarazi digute alderdi jeltzaleko iturriek.
Gehiago irakurri...
2013/11/04

Oihartzun handia izan dute Buenos Aires eta La Plata hirietan jokatutako gazteentzako (22) 'Basilio Balda' eta Lehenengo Kategoriako 'Vicente del Río' Xare Txapelketek. Kirol ekintzak Europako eta Hego Amerikako 25 talde bildu zituen, Argentinan jarduera handia duen modalitate honetan aritzeko. Lan handia dute orain zaleek, ibilbide hori moztu ez dadin, eta Euskal Pilotaren modalitate hau ezagutarazteko. Urrats berriei begira, xareak Argentinan duen historiari buruzko liburua eta 2013ko lehiaketa hauen pelikula egingo direla jakinarazi diote Txapelketen antolatzaileek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2013/11/01

2013aren amaierara iristen ari gara eta San Luis probintzia argentinarreko Villa Mercedesen 'Camerata de la Luna' abesbatzak urteko emanaldi garrantzitsuenak eskainiko ditu asteburu honetan, bihar larunbata San Luis hirian eta igandean Villa Mercedesen. Biak taldearen hamargarren urteurrenaren programa barruan burutuko dira baina elkartasunezko helburua ere izango dute: duela bi urte San Luiseko Santa Maria Eskolako ikasleek pairatutako ezbeharra gogora ekartzea. Camerata de la Lunak hautatutako obra Wolfgang Amadeus Mozart-en Requiem re txikian da.
Gehiago irakurri...
2013/10/31

Euskal Herria turisten zirkuitoetatik kanpo ezagutu nahi al duzu? Zure arbasoen lurra bertakoa bazina bezala bizi eta esperimentatzea amestu al duzu? Horixe proposatzen du, hain zuen ere, Itsaslur taldeak, 'Overtrails' izeneko proiektuarekin. Diasporarentzako bereziki pentsatutako programa da eta datorren astean Villa Marian Argentinako Euskal Astean aurkeztuko dute Itsaslurreko ordezkariek. Egitasmoak hiru bidaia mota eskaintzen ditu: kultur bidaiak, euskaran murgiltzeko egonaldiak eta esperientzia bizitzeko bidaiak, arrantzale eta baserritarren bizimodua zuzenean ezagutzeko.
Gehiago irakurri...
2013/10/31

Datorren igandean, azaroaren 3an, bete eta ospatuko ditu Buenos Aireseko Nafar Etxeak 118 urte. Oturuntza Moreno kaleko egoitzan burutuko da eta bazkide, lagun eta artista gonbidatuak bilduko ditu. Izan ere, etxeko dantzariek ez ezik, Aragoiko Zirkuluko Errondailak ere izango du festa animatzeko ardura. Gonbite honekin batera, Zine-eztabaida zikloaren bigarren emanaldiaren filma eta data jakinarazten ditu erakundeak: hitzordua azaroaren 16an izango da eta hautatutako pelikula, Diego Corsiniren “Solos en la ciudad” (Bakarrik hirian).
Gehiago irakurri...