euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asunciongo euskal etxe paraguaiarrak bihar ekingo dio 2013ko Euskal Asteari, urriaren 22tik 25era

2013/10/21

2011ko Euskal Asteko irudi honetan, Miguel Angel Elkoroberezibar historialaria Domingo de Iralari buruzko liburuaren edizio berria aurkezten (argazkia EJ) Asunciongo Euskal Etxeak bihar bertan abiatuko du aurtengo Euskal Astea eta datorren ostirala bitartean hainbat jarduera eta ekitaldi egingo ditu. Egitarauaren ardatz nagusienetakoa zinea da eta, ildo horretatik, honako lanak izango dira ikusgai: 'Gazta zati bat', 'Bertsolari' eta 'El método Arrieta' dokumentalak eta Kimuak programako hainbat film labur. Bestalde, euskal etxeak gogorarazi du euskara eta dantza ikastaroekin darraiela eta elkartearen egoitzan salgai daudela euskal gaiei buruzko zenbait liburu: euskal abizenak Paraguaien, eta Paraguaiko Garaytarrei eta Domingo de Iralari buruzkoak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunak eta Ameriketako independentziak' liburua aurkeztu du San Juango EEak hiriko Liburu Azokan

2013/10/21

San Juango Eusko Etxea ikurra den Ofelia Larrea 2013ko Azokako Euskal Standean (argazkiaEE) San Juan probintzia argentinarreko Liburuaren eta Herri Kulturaren Azokaren bosgarren edizioaren leloa ‘Latinoamerikako Koloreak’ izan da aurten. Ildo horri eutsiz, ‘Los vascos en las independencias americanas’ (Euskaldunak eta Ameriketako independentziak) liburua aurkeztu zuen euskal gizataldeak bertan. Berri honekin batera, Eusko Etxeak eta Pio Baroja Liburutegiak euren tristura adierazi nahi dute erakundearen lagun zen Margarita Ferra de Bartol-en heriotza kari. Margarita Ferra de Bartol diputatu eta historialaria ‘Euskaldunen kokalekuak Argentinan. 1580-1810’ liburuko San Juan-i buruzko atalaren egilea zen.

Gehiago irakurri...


NYeko Eusko Etxearen Mendeurrena: EHMG mintegiaren amaiera, Urkullu NABO bileran, irudiak (III)

2013/10/18

EHMG mintegiaren bigarren eguna, NYeko Eusko Etxearen egoitzan. Mahaiean, moderatzaile, William Douglass, eta bere ondoan, hizlari, Anna Mari Aguirre, "hiru Aguirre belaunaldi euskal-newyorktar" mintzagai hartzeko (argazkia EuskalKultura.com) Joan den ostiralean New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurreneko ospakizun programak egun horretarako markatzen zuena iragarriz utzi genuen geure kronika, esan nahi baita ostegunean Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) diasporari buruzko mintegiaren azken egunarekin eta larunbatean ere Eusko Etxean egin zen NABOren neguko bilerarekin. Azken hau Urkullu lehendakariaren bisitarekin itxi zen bazkalostean. Argazki-kronika (III).

Gehiago irakurri...


Euskal literaturak tartea izan zuen Frankfurteko Azokan Etxepareri eta euskal editoreen elkarteei esker

2013/10/18

Atzerriko editore eta argitaletxeekin hainbat bilera egin ziren Frankfurteko Azokako euskal standean (argazkia Etxepare) Iragan urriaren 9tik 13ra bitartean Frankfurteko Liburu Azokan izan ziren Euskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea, euskal liburugintza arloko azken argitalpenak ezagutzera emateko, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Horretarako, Etxeparek "10 Books from the Basque Country 2013" katalogoa eraman zuen azokara. Bertan jasotzen dira hamar euskal autoreren lanen pasarteak, gaztelaniara eta ingelesera itzulita. Argitalpen hau sarean jarri du Etxeparek, nahi duen orok irakur ahal dezan.

Gehiago irakurri...


Lekurik ez da geratzen Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak antolatutako Urdaiazpiko Jairako

2013/10/18

Urdaiazpiko Jaiaren V. edizioko afixa Ospakizuna bihar da, urriaren 19an, Argentinako Trenque Lauquen hirian. Urtero bezala, asmoa lagun arteko momentu goxoak pasatzea da, kalitate handiko janariaz eta aldi berean euskal folkloreaz disfrutatuz. Urdaiazpikoaren Jaia Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen ekimena da eta aurten, Jaiaren bosgarren edizioaren baitan, 'probintziaren interesekoa' izan da izendatua. Antolatzeko helburua herri mailan euskal festa handi bat finkatzea izan zen eta komunitatearen erantzunari begira, helburua ederki bete dela esan daiteke.

Gehiago irakurri...


NYeko Eusko Etxearen Mendeurrena: kabalkadan, 5. Hiribidean zehar, argazki kronika (II)

2013/10/17

Zahar eta gazte, dantzari, kantari, euskal etxe eta ordezkari, eta baita familia osoak ere kolorez eta bizitasunez bustu zuten kabalkadako euskal partaidetza (argazkia EuskalKultura.com) New Yorkeko Eusko Etxearen Mendeurrenaz hasia dugun argazki-kronikarekin jarraituz, joan den astelehenean, urriaren 14an, Bosgarren Hiribidean zehar euskaldunak partaide egin zen kabalkadari buruzko bigarren partearekin gatoz. Euskal zatiko partaide izan ziren: NYeko euskal etxeko kideak, Eusko Jaurlaritza, NABOko kideak, beste zenbait lekutatik etorritako euskaldunak --hala nola Quebec, Uruguai eta Paris-- eta Euskal Herrikoak, baita dantzari, musikari eta kantariak ere, ozeanoz bi aldeetakoak. Taldea St Patrick katedral aurretik igarotakoan, Josu Iriondo apezpikua atera zitzaien errezibitzera, Timothy Dolan hiriko kardinalarekin. Horren eta guztiaren irudiak, jarraian.

Gehiago irakurri...


Zinea, San Antolinak eta gehiago Caracaseko "Jazoera" berri buletinaren urriko alean

2013/10/17

Imanol Zubizarreta Eusko Etxeko kidea, Valdiviako Zinemaldian (Txile) hitzaldia ematen, Avid Technology enpresaren ordezkari (argazkia Jazoera) Caracaseko Eusko Etxeak lanean darrai, jo eta su, eta Jazoera albistari digitalaren bidez elkartean egin diren ekitaldien berri zabaldu du. Urriko ale honetan irailean zehar egin ziren ekitaldiak jaso ditu buletinak, esaterako San Antolin eguneko ospakizunak. Zineak ere tartea du oraingo honetan, Imanol Zubizarreta bazkideak Valdiaviako Zinemaldian (Txilen) eman zuen hitzaldiarekin eta Donostian saria jaso zuen "Pelo Malo" filmarekin. Horrez gain, azaroan Andoni Ortuzar EAJko EBBeko presidenteak Eusko Etxean emango duen mintzaldia ere iragarri du.

Gehiago irakurri...


La Plata eta Pringleseko ordezkariak nagusi, 'Zelai eta itsasoaren arteko' festako Mus eta Tortilla txapelketetan

2013/10/17

'Zelai eta itsasoaren arteko' Euskal Sukaldaritza Festa Tres Arroyoseko Hiru Erreka eta 'Pampa Vasca' elkarteen ekimena izan da, Buenos Aires hiritik bostehun kilometro hego-mendebaldera (argazkiaEE) Hiru Erreka Euskal Etxea eta 'Pampa Vasca' Landa Turismo elkartea antolatzaile, 400 bat lagun bildu ziren San Francisco de Bellocq herri argentinarrean 'Zelai eta itsasoaren arteko' izeneko I. Euskal Sukaldaritza Festan. Proposamenak Buenos Aires probintziako zelaietako paisaiak eta euskal kulturaren adierazpen tipikoak batzeko helburua izan du, eta hori dela eta ekintza nagusiak zaldi-ibilbideak eta Mus Txapelketa eta Tortilla Lehiaketa izan ziren. Hiru Erreka euskal etxeak esker beroak adierazi nahi dizkie partaideei, bereziki Cnel. Pringles eta La Platako euskal etxeetako ordezkariei.

Gehiago irakurri...


Atlantikoaren bi aldetako Lizarzaburutarrak lehen aldiz bilduko dira sendiaren oinetxe izan zen baserrian, Lizartzan

2013/10/16

Baserria ikusten izan ziren berriki Euskal Herriko María Lizarzaburu, Patricia Lizarzaburu, Jon Tolosa eta (beltzez) Patxi Goenaga Lizarzaburu, topaketaren antolakuntzan parte hartzen senitartekoa (argazkia F. Lizarzaburu)

Lizarzaburu familiak kide asko ditu Ameriketan, gehienak Peru, Ecuador, AEB, Brasil eta Mexiko artean sakabanatuta. Halarik ere, azken urteotan teknologia berriak baliatuz elkartu egin dira eta Lizartza Klan izeneko taldea sortu dute sarean. Orain, Euskal Herriko senitartekoak ere bildu dituzte bertara eta topaketa handia ari dira prestatzen 2014rako: aurreneko aldiz, familiaren sorburu izan zen baserria bisitatuko dute elkarrekin, Gipuzkoako Lizartza herrian. Han hasi zen familiaren historia XVI. mendean; aurki, etxean bueltan izango dira munduko Lizarzaburutarrak.

Gehiago irakurri...


NYeko Eusko Etxearen Mendeurrena: kabalkadan, 5. Hiribidean zehar, argazki kronika (I)

2013/10/16

Euskal partaidetzaren buruan joan zen pankarta, bertan Iker Goñi (EENY), Asier Vallejo (Eusko Jaurlaritza), Itziar Albisu Kobayashi (EENY), Marijose Sorrondegi, Eusko Etxeko lehendakari Aitzol Azurtza eta Alaitz Goñi daudela (argazkia EuskalKultura.com) Mendeurreneko ospakizun ekitaldiek berez iragan igandean izan zuten gailurra, Manhattanen eginiko Galarekin eta, beraz, astelehenekoa, 'bonus' bat zen, New Yorkeko Euskal Etxearen 100 urteak, kalean eta agerian Etxeorratzen Hiriko jendearekin partekatzea, euskaldunen poza hirian tradizio handikoa den desfile honetara ekarriz, euskal musika, dantzariak, txistulariak, trikitixaren doinuak eta euskal kantua AEBetako banderaren eta ikurrinaren kolorez jantziz eta aireratuz. Joan den astearen errepasoa egin aurretik, asteleheneko kabalkadaren argazki-kronika prestatu du jarraian EuskalKultura.com-ek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia