euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zingirako Euskaldunak, Euskal Jaiko anfitrioi eta EHaren ordezkari Chascomusko Gizataldeen Festan

2013/10/25

Chascomuseko Immigrantearen Eguna ospatzeko burutu zen Gizataldeen Topaketa (argazkiaEE) Herrian oihartzun handia duten bi ekintza burutu dira hil honetan Chascomus-en. Batetik, Euskal Jaiaren XXIII. edizioa egin du euskal etxeak. Bestalde, Immigrantearen Eguna ospatu da Chascomusen, aurretik hasitako egitarau zabalago baten barnean. Zingirako Euskaldunak-eko arduradunek azpimarratu dute, bestalde, bertako Lorenzo Vazquez eta Estanislao Alfonsin kideek emaitza bikainak ekarri dituztela Uruguain bukatu berria den 22 urtez azpiko kategoriako Euskal Pilota Mundu-Txapelketan.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza bozkatu du Argentinan Villa Mariako Euzko Etxeak, Ismael Martinez de Alegria lehendakari

2013/10/25

Villa Mariako Euzko Etxeako egungo lehendakari Ismael Martínez de Alegría, iaz hautatu zutenean, ondoan txanda hartutako aurreko lehendakari Raul Onnainty duela (argazkiaEE) Joan den astean bildu zen Villa Mariako (Argentinako Cordoba probintzian) Euzko Etxea euskal etxeko Ohiko Batzar Nagusia eta eguneko gaien artean, araudiaren arabera egin beharreko Zuzendaritza Batzordea osatzen duten zenbait karguren bozka burutu zuen,tartean ez lehendakaria bera, baina bai, esaterako, lehendakariordea. Kargu hortretan Gerardo Echeverriak hartu dio txanda Juan Francisco Pagolari, azken hau batzordekide ordezko delarik aurrerantzean. Gogoratu Villa Mariak hartu duela bere gain Argentinako 2013ko Euskal Aste Nazionala antolatzeko erronka, azaroko bigarren astean.

Gehiago irakurri...


NABOko lehendakari Valerie Arrechearen mezua NYeko Mendeurreneko ospakizunen inguruan

2013/10/24

NABOko bilkuraren itxiera urriaren 12an New Yorkeko Eusko Etxean Urkullu lehendakaria partaide (argazkia EuskalKultura.com) NABOko lehendakari Valerie Arrecheak ohar bar eman du argitara gaur kaleratu den Astero astekarian, zenbait komentario eginez urriaren 12 eta 13ko asteburuan New Yorken hiriko euskal etxearen Mendeurrena zela eta gertatutako pasadizoaz. Gogora dezagun, bertan izan zela Arrechea NABOko lehendakari gisa, eta hala eman ziola harrera Urkullu lehendakariari Estatu Batuetako euskal etxeak elkartzen dituen erakunde horren bilerara New Yorkeko Eusko Etxearen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Europako euskara irakasleek film labur lehiaketak sustatzea erabaki dute urteroko bileran, Mallorcan

2013/10/24

Europako euskal etxeetako irakasleak Mallorcako Artea Euskal Etxearen egoitzan (argazkia HABE) Mallorcako Artea Euskal Etxea izan da aurtengo Europar Euskal Etxeetako Euskara Irakasleen Bilkuraren egoitza, urriaren 17tik 20ra. Topaketara honako elkarteetako irakasleak bildu ziren: Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorka, Brusela, Londres, Bordele, Paris, Erroma eta Berlin. Ezin izan zuten parte hartu, arrazoi desberdinengatik, Valladolid, Murtzia eta Paueko ordezkariek. Bileran aurtengo ikasturteari begira hainbat gai landu ziren eta, ikasleen parte hartzea dinamizatzeko proposamen berritzaile bat sustatzea erabaki zen: euskarazko film labur lehiaketak egitea. Bartzelonako eta Madrilgo euskal etxeetan arrakasta itzela du egitasmoak eta aurten beste elkarteetara ere zabaltzen ahaleginduko dira.

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko EEak irmo segitzen du bere proiektu solidarioarekin eta lau 'Mini Etxe Nasaia' egingo ditu aurten

2013/10/24

‘Etxe Nasaia’ programari esker milaka umerengana iristen da San Nicolaseko Euzkal Etxea (argazkiaNanomade) 'Etxe Nasaia' programaren aurtengo edizioak azken hamaika urtekoen helburu bera dauka, esan nahi baita San Nicolas hiri eta partiduko eskoletako umeei bazkari bat eskaini eta euskal kultura aurkeztea. Kasu askotan, arazoa da hiritik urrunxeago dauden herri batzuetako ikasleak ezin direla erdiguneraino mugitu; baina euskal etxeak irtenbide bat ere prestatu dio horri, eta elkarteko kideak mugitzen dira herri horietan ekitaldiak egitera. Horrela ume ugarik ezagutuko dituzte euskal etxe baten giroa eta euskal nortasunaren alde onenak. La Emilia eta Rojo herrietan burutu ondoren, hurrengo hitzorduak Campos Sallesen eta Conesan izango dira.

Gehiago irakurri...


Gral. Rocako Gure Etxea, Euskal Herriaren ordezkari Lamarque herriko Gizataldeen Jaian, Patagonian

2013/10/23

Gral. Rocako Gure Etxea-ko dantzariak ez ziren bakarrik joan Lamarqueko Jaira. Kukuxumusuren Sanferminetako zezena bildu zitzaien bizi-bizi (argazkiaEE) Patagoniako Rio Negro probintzian, General Rocako Gure Etxea euskal etxeak hirian bertan ez ezik, eskualde osoan garatzen du Euskal Herriko ohitura eta tradizioak erakutsi eta hedatzen daraman lana. Irail eta urrian, antolatzaileek gonbidaturik, Lamarque eta Villa Regina herrietako Gizatalde Azoketan hartu du parte, bere dantzarien eskutik. Bere herrian ere burutzen ditu hainbat ekintza, tartean janari salmentak eta euskaldunentzat garrantzia duten jaien ospakizunak.

Gehiago irakurri...


Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi kontzertu emango ditu asteburuan Parisen eta bazkaria egingo du Eskual Etxean

2013/10/23

Donostian 2008an sortu zen Ibaeta Abesbatza (argazkia Ibaetabesbatza.com) Donostiako Ibaeta Abesbatzak bi emanaldi egingo ditu datozen egunetan Parisen, bertako Eskual Etxeko Gernika Abesbatzaren eta Anaiki Gizon Abesbatzaren zuzendari Jean Marie Guezalaren lankidetzarekin antolatuta. Bihar bertan abiatuko dira donostiarrak eta astelehena arte izango dira Parisen. Lehen emanaldia larunbatean egingo dute, Saint-Louis-en L'Île elizan, Nôtre Dame katedraletik gertu. Bigarrena igandean izango da, Asnières-eko Nôtre Dame du Perpétuel Secours elizan, Felix Ibarrondo musikagile oñatiarrak emango duen mezan. Bidaia amaitzeko anaitasun bazkaria egingo dute kantariek Anaiki eta Gernika abesbatzekin Eskual Etxean.

Gehiago irakurri...


Azken egunotan plazaratu diren zenbait artikuluri buruzko New Yorkeko Eusko Etxearen oharra

2013/10/22

Eusko Etxea of New York-en (EENY) egoitza, hiriko Brooklyn auzoan (argazkia EuskalKultura.com) New Yorkeko Eusko Etxeak honako oharra helarazi digu azken egunotan Euskal Herriko eta Espainiako zenbait komunikabidetan agertu diren artikuluen inguruan, joan den igandean, urriaren 20an, hileroko batzarrean hizpide hartutakoa bildurik.

Gehiago irakurri...


Euskal giroa Buenos Aireseko bihotzeraino heldu da Euskaltzaleak-ek antolatutako Triki-poteoarekin

2013/10/22

Horrela hasi zen Euskaltzaleak-ek antolatutako Buenos Aireseko I. Triki-poteoa (argazkiaEE) Ehun lagun baino gehiagok hartu zuten parte joan den larunbatean Euskaltzaleak-ek antolatutako Buenos Aireseko lehenengo Triki-poteoan. Ekitaldia arratsaldeko 7etan hasi zen eta giro berezia piztu zuen Argentinako hiriburuko bihotzean. Trikitixa, alboka eta panderoek lagunduta, euskal etxetik San Telmo auzo sakonera abiatu zen koadrila. Aipatzekoa da Eskoziako dultzainek, biolinak eta gitarrak ere jarri ziotela musika poteoari. Antolatzaileak poz-pozik daude esperientziarekin eta ez dute baztertzen Euskal Herriko ohitura Argentinan arruntago bihurtzeko ideiarik.

Gehiago irakurri...


Vascosmexico taldearen 10. urteurreneko jaiak giro apartaz bete zuen Mexiko DFko Alaia jatetxea

2013/10/22

Ezkerretik eskubira: Jaione Arrieta, Vascosmexicoren sortzailean; Ibon Mendibelzua, Euskadiren ordezkari Mexikon; Begoña Jauregui eta Eduardo Ormaechea, hamargarren urteurreneko festan (argazkia Vascosmexico) Vascosmexico taldea eta webgunea Mexikoko ehundaka euskaldunentzat eta euskaldunen ondorengoentzat ezinbesteko topagune birtuala bilakatu da azken hamar urteotan eta, halako balentria behar den bezala ospatzeko, urteurreneko festa handia egin zuten iragan larunbatean. Giroa aparta izan zen eta, aspaldiko lagun asko elkartzeko aitzakia izateaz gain, interneten ezagututako beste batzuk lehendabizikoz aurrez aurre ikusteko abagunea ere izan zen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia