euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Publiko ugariren aurrean aurkeztu da Argentinako hiriburuan “Vascos en Buenos Aires” liburua

2013/12/06

"Vascos en Buenos Aires" liburuaren aurkezpena (argazkia EuskalKultura.com) Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta aurkeztu da hiriburu argentinarrean joan den asteazkenean, abenduaren 4an, “Vascos en Buenos Aires” (Euskaldunak Buenos Airesen) liburua. Ekitaldia hiriko Kultur Etxeko Urrezko Aretoan burutu zen, agintari, bertoko euskal erakundeetako ordezkariak eta publiko orokorra partaide. Mila aleko edizioa aurkezpenaren egunean bertan hasi zen banatzen eta laster hiriburu argentinarreko eskola publiko guztietan egongo da eskuragarri. Datorren hilabetean Euskal Herrian aurkeztuko da –aldaketarik ez badago- Baionan, Bilbon eta Gasteizen.

Gehiago irakurri...


Karmele Jaio idazlea Guadalajarako Liburu Azokan da gaurtik aurrera, Etxepare Institutuaren sostenguarekin

2013/12/05

Karmele Jaio idazlea (argazkia Etxepareinstitutua.net) Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, euskal literatura aurten ere Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokan izango da eta euskal editoreek standa jarri dute ferian. Gaurtik hasita, bertan ari dira sustapen lanetan Etxepareko Euskara zuzendari Mari Jose Olaziregi eta Karmele Jaio idazlea. Abenduaren 9tik aurrera Mexiko DFn izango da Jaio eta han hitzaldiak eskainiko ditu UNAM unibertsitatean eta Centro de Creación Literaria Xavier Villaurrutia kultur gunean, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Gaur irekiko ditu ateak 2013ko Durangoko Azokak; bihar, Argizaiola saria William Douglass antropologoari

2013/12/05

Durangoko Azokaren gunea (argazkia Durangokoazoka.com) Gaur, goizeko 10:30tan abiatuko da 48. Durangoko Azoka, haurrei eta ikasleei eskainitako egun bereziarekin. Egunean zehar 22 eskoletako ia mila gaztetxok bisitatuko dute azoka, eta eurentzako prestaturiko hainbat jarduera eta tailerretan parte hartu ahal izango dute. Bihar, aldiz, eguneko ardatzetako bat Argizaiola sariaren ekitaldia izango da: William A. Douglass antropologo estatubatuarrak jasoko du, Diasporatik, eta bereziki AEBetako amerikanuen artetik, euskal kulturari eginiko ekarpenagatik. Zorionak Bill!

Gehiago irakurri...


Cordobatik Patagoniara, Argentinako euskal etxeek bat egin dute Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2013/12/05

Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak abenduaren 1ean ospatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna (argazkiaEE) Euskararen Eguneko lehenengo ospakizunen oihartzuna zabalduz doa sare sozialetan. Esan dezagun Argentinako erakunde ugaritan hitzordua datorren asteburura pasatu dela, eta beste askotan joan den asteburura aurreratu edo abenduaren 3an bertan, San Frantzisko Xabier egunean, burutu zela. Mota askotako ekintzak, baina guztiek helburu berari eutsiz: euskaldunen hizkuntza omentzea. Hona ospakizun horietako batzuk, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, Cordobako Gerora, Bahia Blancako Union Vasca, Puerto Madryngo Etorritakoengatik eta Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea euskal etxeetan, Argentinako Buenos Aires, Cordoba eta Chubut probintzietan.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-entzat izan da 2013ko Euskararen Nazioarteko Eguneko (ENE) Saria

2013/12/04

Buenos Airesko euskara irakasleetako batzuk (guztiak Argentinan jaio eta euskara bertatik ikasiak) eta elkartearen lagunak, Euskaltzaleak-ek egoitza berria inauguratu zuenean 2012ko maiatzean (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Airesen 1944tik hona euskara bere ekinbideen ardatz izanik lanean gogor ari den Euskaltzaleak elkartea (euskaltegi eta gau-eskolatzat ere definitzen du bere burua) izan da Euskararen Nazioarteko Eguna kari Eusko Ikaskuntzak urtero banatzen duen ENE Sariaren 2013ko jasotzailea. Aurtengo saridunaren izena atzo adierazi zuen erakunde deitzaileak eta oso ondo jasoa izan da Diasporako mundu euskaltzalean. Bistan denez, Euskaltzaleak elkartean ere bozkarioz hartu dute eta datorren larunbatean bestela ere ENE ospatzeko antolatuta zeukaten topaketa eta festan ospatuko dute, ezpainetan satisfazio irribarre handiagoz hain segur. Zorionak, Euskaltzaleak!

Gehiago irakurri...


Saint Ouenetik Santuenera: Pariseko EEak auzoaren izena 'euskaldundu' zuen egoitzaren 10. urteurrenean

2013/12/04

Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria, Saint Ouen Santuene euskal izenaz 'bataiatu' zuteneko ekitaldian, PEEko presidente Sebvastien Daguerrerekin eta Saint Oueneko auzapez Jacqueline Rouillonekin, besteak beste (argazkia PEE) Hamar urte daramatza Pariseko Eskual Etxeak (PEE) Saint Ouen auzoko egoitzan, eta tarte honetan bertako bizilagun eta elkarteekin lankidetza harreman sendoa lortu du. Iragan azaroaren 15etik hasita euskal etxeak ospakizun egitarau oparoa egin zuen urteurrena ospatzeko eta, elkarteko Maitane Larrondek EuskalKultura.com-i azaldu dionez, giroa biziki ona izan zen. Ekitaldi deigarrienetako bat auzoaren 'bataioarena' izan zen: Saint Ouen-eko auzapezak, Jacquelin Rouillonek, euskal izena eman zion: Santuene, elkarteko kideek bozka bidez aukeratu zutena. Horrez gain, musikak, bertsoek, dantza ikuskizunak eta 250 lagun bildu zituen bazkariak osatu zuten urteurreneko besta. Zorionak Santueneko euskaldunei!

Gehiago irakurri...


Argentinako Udako Euskal Unibertsitatearen 6. Edizioa 2014ko otsailaren 17tik 28ra burutuko da

2013/12/04

2009ko UVVko ikasleak Llavallolgo Euskal Echea-ra egindako bisitan (argazkia UVV) Zabalik dago jadanik Argentinan 2014ko Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea. Klaseak otsailaren 17tik 28ra izango dira, goiz eta arratsaldez eta, urtero bezala, gainditze agiria eskuratu nahi duenak idazlan bat aurkeztu ahal izango du. Irakasle gonbidatuek ere hartuko dute parte 2014ko UVV-n; gonbidatu berezi gisa, antolatzaileak Iñaki Perurena ekartzeko ahaleginetan ari dira. Ikastaro osoaren prezioa 200 peso dira (ikastaroak solteak, $100 peso bana). Izena emateko epea abenduaren 16an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Azkue Fundazioak Mintzatu 2.0 aurkeztu du: sakelekoetara egokituta eta baliabide gehiagorekin

2013/12/03

Mintzatu 2.0 webgune berritua Euskararen Eguna ospatzeko Azkue Fundazioak Mintzatu webgunean hobetu egin du eta erabiltzaileen esku jarri ditu hainbat baliabide berri. Horrez gain webgunea smartohione sakelekoetan erabiltzeko aplikazioak ere garatu ditu. Hori guztia ospatzeko lehiaketa jarri du abian Mintzatuk: 100 eurotako diru txekea FNAC-en gastatzeko jasoko dute gaurtik hasi eta leku ezberdinetan kopuru gehien etiketatu, eta beraz, alkatetza gehien lortzen duen erabiltzaileak; eta lekuetan ezkutatuta dauden garaikur gehien lortzen duen erabiltzaileak. Zorte on eta gozatu!

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko festa mundiala da: Euskal Herria, Berlin, Leipzig, Reno, Salto, Valentzia, Bartzelona, Santiago...

2013/12/03

Txileko Santiagotik Colectividad Vasca elkarteak euskara urte osoan erabili beharreko altxorra dela gogorarazten digute (argazkia Santiago Colectividad Vasca) Gaur, abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute euskaldunek, bai Euskal Herrian eta baita munduan zehar ere, Diasporako komunitateari esker. "Mundiala" leloa aukeratu du aurten Eusko Jaurlaritzak egun honetarako, eta zinez, gure hizkuntza aparta eta zoragarria izateaz gain, nazioartekoa ere badela erakusten ari dira egunotan euskaldunak, hainbat jai eta ekitaldi antolatuz. Jarraian, munduan zehar osteratxoa euskal etxeetako eta Euskal Herriko ekimenei segika: Berlin, Leipzig, Santiago, Salto, Reno, Valencia, Bartzelona, Madril...

Gehiago irakurri...


Euskararen Nazioarteko Egunean segitzen dute bateko eta besteko ospakizunek Argentinako EEetan

2013/12/03

San Nicolaseko Eusko Etxeak luzatutako gonbitea ‘Euskal Herrian euskaraz’ dio abesti tradizionalak baina esaldia, agian, zahartuta geratu da. Izan ere, XXI. mendean euskarak Europako Euskal Herriko mugak gainditu ditu eta munduko hainbat bazterretan entzun daiteke, Asiatik Amerikaraino. Fenomenoa, ordea, ez da egun batetik besterako gauza izan eta jende askoren engaiamendua behar izan du. Gaur egun, Politika Linguistikoaren arloan egindako programei, teknologia berriei eta, batez ere, hiztun, ikasle eta irakasleei esker, euskaraz ahal dugu hitz eta jolas egin Pirineo magaleko Euskal Herrian eta baita bertatik kanpo ere. Argentinan, herrialde aitzindaria irakasleen trebakuntza programetan, urtero ospatzen dute euskal etxeek Euskararen Eguna, programa oparoekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia