2014/05/08

Hemeretzi urte dira El Salvadorrera abiatu zela eta geroztik zinez laketua eta pozik bizi da bertan, bertakoekin bat eginda eta haien lankide izanez gizabidezko etorkizun hobe baten alde hasi zuten bidean. Amaia Larralde du izena eta lesakarra da, nahiz eta bere bihotzeko taupadek Morazan edo Usulutan-eko oihartzuna ere sendo dakarkiten dagoeneko. El Salvador eta bertako jendea ezagutzeak begiak ireki zizkiola, dio eta argi dago bere begi urdin handiek distira berezi batez, argiago, biziago begiratzen dutela geroztik.
Gehiago irakurri...
2014/05/08

Bordeletik gertu dagoen Ambarés herrian bada euskal elkarte ttipi bat, Ongi Etorri izenekoa. Hogei bat bazkide baino ez ditu, baina azken urteotan hainbat ekitaldiekin inguruetan oihartzuna lortzen ari da. Iragan apirilaren 27an Euskal Eguna ospatu zuen elkarteak eta bertara bildu ziren Bordeleko euskal etxeko bazkideak. Orotara, 200 bat lagun izan ziren festan, besteak beste Ambaresko alkate Michel Heritié, euskaldunen semea, harrera hitzaldia frantsesez eta euskaraz egin zuena.
Gehiago irakurri...
2014/05/08

Azken asteburu hauetan Aberri Eguneko ospakizunak nagusitu dira munduko hainbat euskal elkartetan. Urtero bezala, Argentinako euskal etxeak ez dira jai honetatik kanpo geratu eta mota askotako ekintzak gauzatuz gogoratu dute. Informazioa gutxinaka gutxinaka ari da heltzen gure erredakziora eta jaso ahala ari gara ematen. Gaurko artikuluan Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en eta Lizarraenea-n, Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea-n, Jose C. Pazeko Toki Eder-en, Mar del Platako Denak Bat-en eta Olavarriako Gure Etxe Maitea-n burututako ekitaldien laburpena eta baita Andeen magaleko Mendozako eta Barilocheko euskal etxeena ere.
Gehiago irakurri...
2014/05/07

Berrehun lagun inguru bildu ziren maiatzaren 1ean Mexikoko Euskal Etxean beste urte batez --hamaikagarrengoz, dagoeneko-- Baztango Eguna ospatzeko. Festa honek itzal handia du Mexikoko euskal komunitatean eta urtero urtero lagun askok parte hartzen dute bertan, giro bikainak eta Baztango jaki tradizionalez osaturiko bazkariak erakarrita.
Gehiago irakurri...
2014/05/07

2014ko Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeko ardura duen La Platako Euzko Etxeak Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du, besteak beste iazko txosten eta balantzeak onartu eta estatutuen araberako Zuzendaritza berritzea egiteko. Espero zen bezala aldaketa handirik ez, besteak beste buru baitira Javier Clúa, lehendakari; Jorge Batiz, lehendakariorde; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azkarate, idazkariorde; Sergio Ochotorena, diruzain; eta Patricia Pulido, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2014/05/06

Martxoaren hondarrean Limako Euskal Etxeak Bizkaiko Foru Aldundiko eta hainbat enpresetako ordezkaritza bat hartu zuen, Perura egin zuten merkataritza bidaian. Apirilaren 3a arte luzatu zen egonaldian Perun lan harremanak eta negozio aukerak sustatu zituzten ordezkarei bizkaitarrek. Euskal etxea izan zen Limako egonaldiko anfitrioia, SPRIren Peruko bulegoarekin batera. Bizkaitar ordezkaritzaren buru Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatua izan zen.
Gehiago irakurri...
2014/05/06

Gero eta gutxiago falta de 2014ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ iristeko eta parte hartuko duten erakundeek atzerako kontua egiten duten bitartean, ekintza eta izen berriak ari dira sartzen etengabe jaiaren programan. Azken nobedadeen artean atzo arratsaldean Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak baieztatu du La Oreja de Van Gogh talde donostiarra bertaratuko dela festako Euskadi-Basque Country-ren standera. Bertan, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenean, taldeak Argentinan emango dituen kontzertuetarako bina sarrera zozketatuko dira bi galdera ondo erantzuten dituzten artean. Taldea gustukoa baduzu, anima zaitez eta erantzun, galderak oso errazak dira-eta! Argentinatik Mexikorako bidea hartuko du taldeak.
Gehiago irakurri...
2014/05/06

Ekintza andana baten egoitza da aurten ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Esparru askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari euskal kultura ezagutarazi eta parte hartze zabala eta aktiboa bultzatzeko. Eta eguneroko aktibitateak martxan dituela, euskal egutegian gorriz dauden data bereziak ere gogoan dituzte rosariotarrek. Azken egunotan, ekitaldi bana egin dute Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 77. urtemuga gogoratzeko, biak Gernika Plazan, Parana ibaiaren ertzean, etxeko kide, dantzari eta hainbat herritar lagun.
Gehiago irakurri...
2014/05/05

Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundearen bidez heldu zaigu abisua, interesgarria izan daitekeena Euskal Herriko hainbat musika eta kantu taldeentzat. Korsikako Tavagna elkartea ohiko kantu eta musika lantzen dituen euskal talde baten bila dabil, ekainaren 2tik 8ra Kortsikan, Korsikar Hizkuntzaren Astearen karietara antolatu duen programara biltzeko.
Gehiago irakurri...
2014/05/05

Eusko Jaurlaritzak 2014ko Gaztemundu programarako deia zabaldu du, iragarriz aurtengoan Donostia oinarri izanik egingo dela uztailaren 5etik 20a bitartean eta Diasporako dantza taldeetako zuzendari eta arduradunei dedikatuko zaiela, Oier Araolaza dantzari eta dantza irakasle eibartarra buru. Aurtengoan ez da parte hartzeko adin mugarik izango eta eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3an amaituko da.
Gehiago irakurri...