2014/05/14

Hil honetan abiatu da, urtero bezala, AEBetako euskal etxeen piknik eta jaialdien sasoia. Hurrengo hitzordua Kaliforniako Los Banos euskal etxearen Basque Festival delakoa izango da, asteburu honetan eta EuskalKultura.com bertan izango da. Asteburu gogoangarria izango da elkartearentzat, bere euskal festaren 50. urteurrena beteteko -eta ospatuko- baitu. Jardueren artean honakoak izango dira: Noka eta Luhartz taldeen kontzertuak, herri kirolak eta euskal dantza erakustaldiak.
Gehiago irakurri...
2014/05/13

Iragan larunbatean New England Basque Club elkarteak, lehen Rhode Island izena zuenak, urteroko Txitxiburduntzi festa ospatu zuen. Ehun bat lagun bildu ziren bertara, Rhode Island, Massachusetts eta Connecticut-etik eta aurten Floridatik etorritako lagunek ere bat egin zuten jaiarekin. Topakegunea Riki Lasa pilotariaren West Suffieldeko baserria izan zen. Elkarteko kideek eta lagunek egun ederraz gozatu zuten eta herri kirol erakusketak ikusteko --eta probatzeko-- aukera izan zuten. Hona eguneko zenbait argazki.
Gehiago irakurri...
2014/05/13

Argentinako hainbat euskal etxe eta erakundek hartu dute parte Buenos Aireseko Laurak Bat euskal etxeak antolatutako Buenos Aires celebra (Buenos Aires Euskal Herria ospagai) jaialdian. Hiriburuko Udala deitzaile eta babesle, Mayo Etorbidean gauzatu zen erakustaldia herenegun, maiatzaren 11an, eguerdiko 12tik arratsaldeko 5ak arte. Eguraldia batere lagundu ez bazuen ere, ehundaka lagunek bisitatu zituzten stand eta txosnak eta gozatu zuten ikuskizunaz. Atzoko aurkezpen artikuluaren ondotik, EuskalKultura.com-ek jaiari buruzko argazki kronika hasiko du gaurkoan.
Gehiago irakurri...
2014/05/12

Maiatzaren 13a da bihar eta Txilen, 5. Valparaisoko Eusko Etxeak 71 urte beteko ditu. Maiatz honetan, ordea, bigarren urtebetetzea ere badute 5. erregio txiletarreko euskaldunek, Valparaison bertan euskal elkarte aitzindari izan zen Elkarri Laguntzeko Euskal Txiletar Etxea (Centro Vasco Chileno de Socorros Mutuos) sortu zela 99 urte beteko baitira. Azken elkarte honen Mendeurrenaren urtebetera, hau guztia aipatzen du Rubila Araya Ariztia kazetariak segidako artikuluan, tartean bera kide den Eusko Etxearen planak eta hor, besteak beste, duela ia 75 urte bertako portura, Pablo Nerudak antolaturik iritsi zen Winnipeg untzian txileratu ziren euskaldunei buruzko ikerlan bat, Rubilak berak abiarazi behar duena.
Gehiago irakurri...
2014/05/12

“Eguraldia ere Euskal Herrikoa bezalakoa da” entzun zen behin baino gehiagotan atzo burututako ‘Buenos Aires Euskal Herria ospagai’ jaialdian. Izan ere, eguerdian hasitako zirimiria euri zaparrada bihurtu zen arratsaldea aurrera joan hala. Hala ere, Argentinako euskal kolektibitatea ez du ezerk kikiltzen eta musika, dantza eta plater tipikoekin, baina batez ere Euskal Herriarekiko duen maitasun sentimenduarekin egin zion aurre eguraldi kaskarrari. ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ren hirugarren edizioa pasatu da eta EuskalKultura.com-ek bihartik aurrera, zenbait artikulutan argitaratuko dituen milaka irudi, soinu, hitz eta oroitzapen onak utzi dizkigu. Zorionak partaide guztioi!
Gehiago irakurri...
2014/05/12

Euskal taldeei euren lana Madrilen ezagutarazteko agertoki izan nahi du Euskadi Suena jaialdiak eta lehen edizio honetan jotzeko sei talde aukeratuko ditu. Prozesuan parte hartu nahi duten taldeek ezaugarri hauek baino ez dituzte bete behar: Euskal herrian helbideratuta egotea, gutxienez hiru urteko ibilbidea izatea eta CD bat argitaratuta izatea. Aukeraketa prozesuan izena emateko epea maiatzaren 25ean itxiko da; beraz, taldea baduzu eta Madrilen jotzeko aukera izan nahi badu, ibili bizkor!
Gehiago irakurri...
2014/05/09

Andeen magalean, Mendozako 'Denak Bat' Euskal Etxeak egin berria du bere Urteroko Batzar Nagusia eta besteak beste berritu egin du Zuzendaritza Batzordea, lehendakari Alicia Aguirre hautatuz eta, berarekin batera, Javier Salvarredi lehendariorde, Lautaro Pincheira idazkari, Iñaki Galarraga --orain arteko lehendakaria-- diruzain, Pedro Peñarroja diruzainorde eta Carolina Pérez Mora agiri-idazkari.
Gehiago irakurri...
2014/05/09

University of Idaho-ko musika banda edo "Marching Band" delakoak zur eta lur utzi gaituen bideo bat argitaratu du: txalaparta bat egin eta bandaren ikuskizunetan uztartu dute. Ez hori bakarrik, gainera amerikar estiloko ikutua eman diote: Idahon txalaparta cheerleader, koreografía eta Guns'n'Rosesen musikarekin batera jotzen da. Txalaparta sartzearen ideia bandako zuzendari Stephen Basterrechearena izan da eta ikuskizunetan arrakasta itzela izan omen da!
Gehiago irakurri...
2014/05/09

Irrintzi batekin abiatu zen atzo Bordelen "Bordeaux-Bilbao 2014" martxa zikloturista, argi utziz lasterketa honetan kirolaz gain, kulturak ere zeresan handia izango duela. Euskal Etxeak antolatu du jarduera, Bordele, Bilbo eta Donostiako txirrindulari taldeekin batera eta horixe da, hain zuzen ere, esperientzia honen helburuetako bat: Aquitania eta Euskal Herriko kirolarien artean harremanak estutzea. Gaur Donostiraino helduko dira partehartzaileak eta bihar Bilnboko helmugan amaituko da lasterketa.
Gehiago irakurri...
2014/05/09

Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak bat egin zuen Argentinako eta munduko beste hainbat euskal elkarterekin, Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurrena gogoratuz eta Aberri Eguna ospatuz, hurrenez hurren eta larunbat-igandez. Bonbardaketari dagokionez, laburmetraia bat eman zuen euskal etxeko Zine Zikloaren baitan Bizkaiko herrixkak jasotako erasoa oroitzeko. Aberri Eguna, berriz, elizkizun elebidun batekin ospatu zuten Buenos Aires probintzia hegoaldeko Bahia Blancako euskal kolektibitateko ordezkariek.
Gehiago irakurri...