euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Delfina Uriarte busturiarrak ehun urte bete ditu aurten, Obamaren zorion-gutun eta guzti!

2014/05/20

Delfinak Uriarte Busturiako Altamira auzoan jaio zen 1914an (argazkia Diana Ugalde) Busturiako Altamira auzoko Delfina 1939an heldu zen Estatu Batuetara, Angel Uriarte senarrarekin batera. Angel, busturiarra berau ere, New Yorken bizi zen, baina herrira itzuli zen emazte bila. Brooklynen familia sortu eta han hazi zituzten seme-alabak, bilobak eta berbilobak. Aurten ospakizunetan murgilduta dabil Delfina, martxoaren 13an 100 urte bete zituen eta. Egun horretan, senitarteko eta lagunen deiekin batera, Etxe Zuriko zorion gutun bat heldu zitzaion etxera, Barack Obama presidenteak eta haren emazte Michellek sinatuta.

Gehiago irakurri...


Tolosako Denak Bat Euskal Etxeak 60. urteurreneko jaialdi handia egingo du heldu den asteburuan

2014/05/19

Denak Bat Euskal Etxearen 60. urteurreneko jaialdiaren afitxa

Festa handia ari dira prestatzen asteburuan Frantziako Tolosan, Denak Bat elkartearen egoitzan. Euskal Etxeak 60. urteurrena betetzen du aurten eta lehenengoz Euskal Jaialdia egin eta euskal kultura hiriko kaleetara ateratzea deliberatu du. Jarduerak ostiralean abiatuko dira, euskal mitologiari buruzko hitzaldi batekin eta "Bilbao: Lauxeta, tiros y besos" antzezlanarekin. Asteburuan, dantza, euskara ikastaroak, pilota, ipuin kontalariak, pandero lantegia eta hainbat gauza gehiago!

Gehiago irakurri...


Dani Oiarbide irakaslea arduradun hasi dira La Platako Unibertsitateko 2014ko euskara klaseak

2014/05/19

Dani Oiarbide da La Platako Unibertsitate Nazionaleko irakasle berria (argazkia La Platako EE) Eusko Jaurlaritzako Etxepare Euskal Institutuak eta La Platako Unibertsitate Nazionalak sinatutako lankidetza hitzarmenaren baitan garatzen da Euskara eta Euskal Kultura Irakurletza. Proiektua arrakastatsua izan da hasieratik eta Euskal Herriko hizkuntza eta kultura ezagutzeko grina duten hainbat ikasle biltzen ditu, gaur egun, euskara mailaren arabera, kurtso ezberdinetan banatuta. Irakurletzako 2014ko aktibitateak maiatzaren lehenengo astean hasi dira irakasle berriaren iristearekin batera, eta abendu arte luzatuko dira. EuskalKultura.com Dani Oiarbide irakurle berriarekin solastu da bere jardunbide, asmoak eta lehenengo inpresioak jakiteko.

Gehiago irakurri...


Nekatuta baina kontent heldu ziren helmugara Bordele-Bilbao martxako zikloturistak

2014/05/16

Heldu gara! Txirrindulariak pozik Bilbora heltzen, hiru egun errepidean jo eta ke ibili eta gero (argazkia BordeleEE) Hiru egun pedalei jo eta ke eragiten ibili eta gero, Bilbora heldu ziren larunbatean Bordeleko Euskal Etxeak antolatu duen bizikleta martxako partehartzaileak. Nekatuta, noski, baina pozik bidean egindako lagun berriengatik eta ikusitako paisaia ederrengatik: Aquitaniako lautada eta dunetatik Euskal Herriko bihurgunez beteriko kostako errepideetara eta mendietara. Antolatzaileak pozik agertu ziren esperientziarekin eta txirrindulariek hurrengo hitzordua jarri zuten: bi urte barru berriz ere egingo dute bide, baina oraingoan Bilbotik Bordelera!

Gehiago irakurri...


‘Bake-eserlekua’ inauguratu du Arrecifesko euskal etxeak Gernikako haritzaren kimuaren magalean

2014/05/16

Arrecifeseko Plaza Mitren inaguratu berri den ‘Bake-eserlekua’  (argazkiaEE) Inaugurazio ekitaldia Gernikako Bonbardaketaren 77. Urteurrenaren baitan burutu da eta Euskaldunak Denak Bat-eko kide eta lagunak ez ezik, Udaleko agintariak ere –tartean Julio Suarez alkateordea eta Jorge Eterovich Kontseilu Erabakitzaile Ohoretsuko presidentea – bildu ziren zeremonian. ‘Bake-eserlekua’ Arrecifeseko Mitre Plazan dago, haritzaren enborraren inguruan. Udal ordenantzak adierazten duenez, “Bake-eserlekua munduko kolektibitateen arteko elkartasun eta senidetasunaren ikurra izango da”. Urteurreneko ekitaldiek gauean jarraitu zuen, euskal etxeko egoitzan, bideo eta pintxo afari batekin.

Gehiago irakurri...


Arantxa Anitua: "Euskadiko jende askok ez du igarri ere egiten hemen daukagun euskal sentimendua"

2014/05/15

Arantxa Anitua (lehenengo 'gizakia' eskuinetik hasita) joan den igandean, Laurak Bat-eko gazte koadrila batekin Mayo Etorbide inguruko kale batean (argazkiaEE) Aurreratu aurreratu egin dela dio, baina oraindik ere "hango euskaldun askok" (zazpi probintzietan bizi direnez ari da) "ez dute(la) igarri ere egiten hemen bizi dugun euskal sentimendua". Arantxa Anitua abokatua da, Argentinan jaioa eta Buenos Airesko Laurak Bat-en hazia. 2011etik bertako lehendakaria da, 1877an sortua izanik munduko euskal etxe zaharrena den elkarte honetako lehendakaria.

Gehiago irakurri...


Agur eta hurrena arte: euripean baina dantzaz blai ere amaitu zen ‘Buenos Aires Euskal Herria ospagai’ (eta III)

2014/05/15

Euria gorabehera, 'Buenos Aires Celebra'ri amaiera emateko, ikurrinek bete zuten Mayo Etorbidea (argazkia P. Coronel) Oraindik ez dakigu noiz izango den ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ jaialdiaren laugarren edizioa –datorren urteko festen egitaraua urte amaierako prestatuko baitu hiriko Udalak– baina aurtengoan eta aurrekoetan parte hartu dutenak egunak zenbatzen egongo dira honezkero dudarik gabe. Oraingoz, eta itxaronaldia leuntzeko, joan den igandeko oroipenak ditugu birpasatzeko. EuskalKultura.com-en artikulu honetan jaiaren azken argazki eta bideo erreportajea.

Gehiago irakurri...


Txikiteoan ibili ziren mila lagun New Yorken, Txikifest txakolin azokaren laugarren edizioan

2014/05/15

Zozketan irabazitako txikiteorako edalontziarekin pozik agertu zen lagun hau (argazkia Txikifest.com) Aurten ere arrakastatsua izan da Txikifest, New Yorkeko Txakolinaren Azoka eta mila lagundik gora bildu ziren Txikito jatetxearen ondoan egin zen jaira. Izan ere, azoka festa bilakatu zen, urtero bezala, Manhattanera Euskal Herriko giro eta bizitasun apur bat ekarriz. Azokaren eremuan 17 txakolin marka desberdin dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek --ezin den-denak probatu, baina, bestela a zer nolako atxurra!-- eta gainera, tragoari laguntzeko New Yorkeko hamar jatetxe ezagunek prestatu zituzten mokautxoak jan ahal izan zituzten. Antolatzaileak, Eder Montero sukaldari bilbotarra eta bere emazte Alex Raij sukaldari newyorktarra pozik agertu ziren aurtengo festaren arrakastarekin.

Gehiago irakurri...


Valentziako Euskaltzaleok elkartearen lehenengo Pintxo Lehiaketak harrera ona izan zuen

2014/05/14

Erdian, txapela jasotzen, Andreu, lehenengo pintxo lehiaketa honen irabazlea (argazkia ValentziakoEuskaltzaleokEE) Iragan maiatzaren 9an egin zuen Valentziako Euskaltzaleok elkarteak bere aurreneko Pintxo Lehiaketa eta jarduerak harrera ezinhobea izan zuen. Elkarteko arduradunek aditzera eman dutenez, lehiaketak partehartzaile asko bildu zituen eta denak izan ziren lehiakide eta epaile, euren botoekin erabaki baitzen irabazlea. Pintxo sorta zabala dastatu eta gero, boto gehien jaso zituztenak Andreuren mediterranear estiloko pintxoak izan ziren. Zorionak txapeldun!

Gehiago irakurri...


Argentinako hiriburua euskaltasun sentimendu sakonaren lekuko izan da pasa den maiatzaren 11an (II)

2014/05/14

'Harrijasotzaile' txikitxuak ere luzitu ziren 2014ko BACen (argazkia BA Celebra) Hiru egun pasatu dira jadanik ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialditik eta bertan bizi izandakoaren oihartzunak oraindik ere entzun daitezke. Eta asteetan entzungo dira, ziur aski, festa ederra burutu baitzuen Argentinako euskal gizataldeak Euskal Herriko kulturaren muina erakutsi eta omentzeko. Eta eguraldia txarra izan arren, edo agian horregatik, kementsu aritu ziren parte-hartzaileak euren betebeharretan: dantzari eta musikariak tauletan, sukaldariak txosnetan, eta nola ez, euskal kirolariak, adin guztietakoak, herri kiroletan. Hona 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' 2014ri buruzko argazki-kronikaren II. zatia.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia