euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Betea izan dute joan den asteburua San Frantzisko aldean, AEBetako Mus Txapelketa eta Urteroko Piknika kari

2014/06/04

2014ko AEBetako Mus Txapelketako sailkatuak: ezker-eskuin, txapeldunordeak, Tony Espinal eta Cecilio Echamendi (San Frantziskokoak); erdian, Pierro Etcharren NABOko mus arduraduna; eta txapeldunak, Tony eta Darren Uranga (argazkia NABO) Lanpetuta ibili dira joan den asteburuan San Frantzisko aldean euskaldunak. Larunbatean, eta NABOrekin batera Marin-Sonoma konderrietako Euskal Etxea antolatzaile, AEBetako Mus Txapelketa izan da, San Rafaelen, San Frantziskoko Golden Gate bestaldean. Igandean, berriz, San Frantziskoko Euskal Etxeko Piknika egin dute Petalumako azokagunean (Fairgrounds). Eguraldia ere lagun, eta hainbat jende partaide. Zorionak!

Gehiago irakurri...


Kalakan taldekoek Madonnarekin egin zuten birari buruzko dokumentala prestatzen ari dira

2014/06/03

"Sagarra Jo" dokumentalaren diru bilketa kanpaina ekainaren 27an amaituko da "Sagarra jo" izena du proiektuak eta azken urratsak emateko behar duen finantziazio bila ari dira Iban Rusiñol eta Nicolas Novion zuzendariak. Iparraldeko bi zinemagile hauek Kalakanek Madonnarekin egin zuen biran astebeteko grabazioa egin zuten, musika ikuskizun erraldoi haren barneko egunerokotasuna jasoz. Alabaina, proiektuak aurrera egin ahala, dokumentala biraren istoriaz haratago hazi zen, euskal kultura eta globalizazioari buruzko hausnarketa bilakatuz. Abian da proiektua crowfunding bidez sustatzeko kanpaina, 25 egun baino ez dira gelditzen!

Gehiago irakurri...


Programa oparoa dauka 2014rako 16. urteurrena ospatu berri duen Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak

2014/06/03

Euskal Sustraiak-eko dantzariak euskal etxearen 16. urteurren jaian (argazkiaEE) Ehun bat lagun bildu ziren Buenos Aires probintzia argentinarreko Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak euskal etxean, erakundearen 16. urtebetetzea ospatzeko. Afarian zehar, erreki ederraz ez ezik, dantza eta musika emanaldiez ere gozatu ahal izan zuten gonbidatuek. Berri honekin batera, datozen hilabetetan burutuko diren ekintzen egitaraua iragarri diote erakundetik EuskalKultura.com-i: ekainean, San Juan gaua; irailean, Magdalena Mignabururen bisita; eta urrian, aurten seigarren ediziora iritsiko den Urdaiazpiko Jaia, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Euskal partaidetza Argentinan Santa Fe Probintziako Kooperatiben I Kongresuan; gaur, mahai ingurua

2014/06/03

Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren logoa Kongresuaren hasiera ekainaren 6a bada ere, egun batzuk lehenago argentinaratu dira Maria Ubarretxena Euskadiko Gizarte Ekonomiaren zuzendaria eta Javier Goienetxea Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidentea, beste zenbait ekitalditan parte hartzeko. Izan ere, bisitari europarren zeregin publikoa gaur asteartea hasiko dira Buenos Airesen burutuko den mahai-inguru batekin eta bihar, asteazkena, jarraituko, La Platan, ‘Euskal kooperatibismoaren esperientzia’ jardunaldiekin. Ondoren, Santa Fe probintziara abiatuko dira Ubarretxena eta Goienetxea, bertako Kooperatiben I. Kongresuan hizlari izateko.

Gehiago irakurri...


Euskal literaturak eta bertsolaritzak leku berezia izango dute ekain hasiera honetan Madrilen

2014/06/02

"Bertsolari" filma ikusgai izango da Mataderon ekainaren 9 eta 10ean Ekainak euskal kultura eramango du Madrilera, Etxepare Euskal Institutuak antolatu dituen ekitaldiei esker. Asteazken honetan, ekainaren 4an, euskal literatura eta itzulpengintzari buruzko mahaingurua egingo da Madrilgo Liburu Azokan, Josu Zabaleta, Karlos Cid, Karmele Jaio eta Rikardo Arregirekin. Ondoren, ekainaren 9an, ahozko literatura izango dute hizpide Xabi Payak eta Asier Altuna zuzendariak eta ekainaren 9 eta 10ean Asier Altunaren "Bertsolari" (2011) dokumentala eskainiko da Mataderoko Zinematecan, zuzendaria bertan partaide.

Gehiago irakurri...


Iazko uholdeak pairatu zituzten La Platako Euzko Etxea-ko bost kidek Jaurlaritzaren diru laguntza jaso dute

2014/06/02

Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zuten Euzko Etxea-ko kideak (argazkiaEE) Ezaguna den legez, joan den urteko apirilaren 2an bere historiako uholderik larriena pairatu zuen La Plata hiriak ekaitz gogor baten ondorioz. Emaitzak ere larriak izan ziren: hirurogeitik gora hildakoez gain kalte materialak zenbatezinak izan ziren. "Berria jaso bezain laster, Iñigo Urkullu Lehendakaria kontaktuan jarri zen Euzko Etxea euskal etxearekin Euskal Herriaren laguntza eskaintzeko", azaldu digute La Platako euskal etxetik. Dagozkien izapideak bete ondoren, erakundeko bost kidek diru laguntza jaso dute.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak Pariseko Euskal Etxeko Gernika abesbatza errezibitu du Gasteizen (bideoa)

2014/06/02

Pariseko Gernika abesbatza emanaldi batean Hendaian (argazkia Gernika.fr) Harrera-ekitaldia eskaini dio Urkullu lehendakariak Gasteizko Lehendakaritzan, Pariseko Euskal Etxearen baitan lan egiten duen Gernika abesbatzari. Gasteizko Gurasoak-San Viator koraleko euren anfitrionak lagun, kantari euskal-paristarrak pozik agurtu dute Urkullu eta honek ongi etorria eta eskerrak eman dizkie musika medio egiten duten ekarpen garrantzitsuagatik. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejok ere hartu du parte ekitaldian.

Gehiago irakurri...


137 urte bete dituen Habanako euskal etxeak bilkura orokorrera deitu ditu bazkideak datorren igandean

2014/05/30

Habanako euskal etxeak etapa berri honetan eginiko bileretako bat, Renato Garcia Eguzquiza buru (argazkia Jose Goitia) Bilera antolatu du datorren iganderako Habanan bertako euskal etxeak, Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia delakoak. Aukera baliatuko dute elkartearen 137. urteurrena ospatzeko. Munduko zaharrenetarik den euskal erakunde hau zaharberritze prozesu batean da eta proposamen berriak ari zaizkio eskaintzen bere bazkideei. Horietako bat, futbito taldea, arrakastatsu aritu da lehiaketetan eta ohorez sartua da Kubako bigarren dibisioan.

Gehiago irakurri...


Pehuajo-ko Etxe Alai euskal etxe argentinarra ‘Bazkidearen Eguna’ren 4. edizioa ari da prestatzen ekainerako

2014/05/30

Etxe Alai-ren iazko azken afariaren irudia (argazkiaEE) Oraingoarekin laugarren ediziora iritsiko den 'tradizio' hau badirudi honezkero erabat finkatuta dagoela Buenos Aires probintziako Pehuajoko euskal gizataldearen egutegian. Beraz aurten ere ‘Bazkide Eguna’ antolatuko Etxe Alaikoek, instituzioko kideak omentzea helburu. Jaia ekainaren lehenengo hamabostaldian izango da eta bazkariarekin bat, Euskal Herrian zehar ‘bidaiatzeko’ bideoak proiektatuko dira. Bestalde, Zuzendaritza Batzorde hautatu berriko idazkari Maria Elida Oroz-ek iragarri du elkarteko euskara klaseak ekainean hasiko direla direla Pehuajoko Etxe Alai-n.

Gehiago irakurri...


Mallorcako Euskal Etxea indartsu: barnetegiari jarraiki, musika eta kultura jaialdia dator orain

2014/05/30

Datorren asteburuan egingo den Asteburu Kulturalaren kartela

Gogotsu dabiltza Mallorcako Euskal Etxeko kideak, eta lanpetuta ere, azken asteotan ekitaldi ugari ari baitira egiten eta prestatzen. Esaterako, iragan maiatzaren 24 eta 25ean Barnetegia egin zuten Palman eta uharteko euskaltzaleei hainbat jarduera euskal giroan egiteko eta bizitzeko aukera eman zieten. Orain, batetik atera eta hurrengoan sartzear dira: ekainaren 6tik 8ra Asteburu Kulturala egingo dute eta besteak beste honako taldeak ekarriko dituzte irlara: Dangiliske, Urko, Gorka eta Natxo Knorr, Monkey Doh eta Talamh. Kontzertuak doan izango dira.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia