euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur estreinatuko da Bilbon Chema Salcedo euskal-peruarrak aita gudariaren omenez egin duen dokumentala

2014/06/16

Chema Salcedo kazetari eta zuzendari euskal-peruarra aitarekin gaztetan Chema Salcedo euskal-peruarrak bere aitaren guda garaiko lorratzak jarraitu ditu "Aita" izeneko dokumentalean. Jose Salcedo Molinuevo gudaria izan zen 1936ko gerran, EAJren MAI Irrintzi batailoian. Santoñan errenditu eta Burgoseko kartzelan izan zen preso, eta 1951n Perura erbesteratu zen. Bost urte zituen orduan Chema semeak. Duela bi urte hil zen Jose eta, pelikula honen bitartez, Chemak aitari eta bera bezala gerran borrokan aritu ziren gudariei omenaldia egin die. Gaur Bilboko Euskal Museoan estreinatuko da.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Argentinan Gure Ametza Euskal Etxeak: Sergio Ramon Eguiazu, lehendakari

2014/06/16

Rio Cuartoko Gure Ametza (sic) Euskal Etxea, Argentinako Cordoba probintzian (argazkia EuskalKultura.com) Ohiko Batzar Nagusia egin zuen joan den ostegunean Cordobako Rio Cuarton bertako Gure Ametza Euskal Etxeak, Zuzendaritza berritzeko bozkak barne eta, ondorioz, agintealdi berri honetan Sergio Ramon Eguiazu da lehendakari, besteak beste lagun dituela batzordean Edurne Bilbao, lehendakariorde; Manuel Ignacio Campoamor, idazkari; José Irazoqui, idazkariorde; Elba Regina Viano, duruzain; eta Eduardo David Aguirre, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


800 bat kooperatibistaren aurrean aritu ziren euskal ordezkariak Santa Feko Kooperatiben I Kongresuan

2014/06/16

Santa Fe Probintziako Kooperatiben I Kongresua ekainaren 6an izan zen (argazkia Irekia) Kooperatiben alorreko euskal ordezkaritza bat Argentinan bisitari. Santa Fe Probintziako Gobernuak gonbidaturik, euskal kooperatibismoaz hitz egin zuten Maria Ubarretxena Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia zuzendariak eta Javier Goienetxea Konfekoop-Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko presidenteak Santa Fe Probintziako Kooperatiben I Kongresuan. Argentinara egindako bisitaren baitan, Probintziaren eta Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatu zuten, hitzaldi bana eman zuten La Platan eta Buenos Airesen, eta Argentinako euskal gizataldearen ordezkariekin ere bildu ziren bisitari europarrak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak lau beka deitu ditu Diaspora esparruan, Gasteizerako (2), Argentina (1) eta AEBetarako (1)

2014/06/16

Azken deialdiko (2012) bekadunak: Iñaki Goikoetxea (Vitoria-Gasteiz), Shanti Arrieta (Buenos Aires), Mayte Galardi (Vitoria-Gasteiz) eta Miren Pérez Eguireun (New York eta Boise, AEB) Ekainaren 30ean bukatuko da epea Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe eta Gizataldeen esparruan deitu dituen lau beketara aurkezteko. Bekak Asier Vallejo buru duen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari dagozkio eta hamabi hilabetekoak dira. Egoitza Vitoria-Gasteiz (2), Argentina (1) eta Estatu Batuak (1) izango dituzte. Gasteizkoak 16.000 euroko saria izango du eta Argentina eta Estatu Batuetakoek 24.000.

Gehiago irakurri...


Leon Sorhondo: "Bagara multzo bat polizia euskaldun San Frantziskon, batzuk euskara ere mintzo dugu"

2014/06/13

Berrogei urtez izan da Leon Sorhondo euskal kaliforniarra San Frantziskoko Polizia departamentuko kide, horietarik 30 Chinatown-go komisaldegian (argazkia EuskalKultura.com) Gazteenek ez dute agian gogoan izango 70. eta 80. hamarkadetako telesail hura, San Frantziskoko kaleetan girotua, Michael Douglas oso gazte bat eta Karl Malden polizi bikotea protagonista. Kale horiexek eta uniforme bera lagun ibili da, baina, berrogei urtez, iaz erretiratu zen arte, gaurkoan solaskide dugun Leon Sorhondo kaliforniarra.

Gehiago irakurri...


'Kanpoan diren Nafarren Eguna' bihar Izaban; 30 urte bete eta liburua kaleratu du Nafar Etxeen Federazioak

2014/06/13

Yolanda Barcinak Nafar Etxeen ordezkariak, Angel Luis de Miguel Izabako alkatea eta liburuaren egilea, Arturo Navallas, jaso zituen Nafarroako Jauregian (argazkia Nafarroako Gobernua) Bihar ospatuko da Izaban 'Kanpoan diren Nafarren Eguna'. Urteroko hitzordu honen XXVI. edizioak gaur izango du aurrekaria, Larrako Erreserba Naturala bisitatuz eta biharko egitarauaren aurkezpena eginez. Bihar, beraz, goizeko 10:30etan abiatuko dira gauzak, harrera, kanpaiak, meza, kalejira, bazkaria, dantza eta zenbait erakustaldi tarteko; hori guztia, Nafar Etxeen Federazio Nazionalak 30 urte bete dituen honetan, kari horretara bere historia biltzen duen liburua atera duelarik.

Gehiago irakurri...


Zeledonen jaitsiera barrutik bizi nahi duzu? Gasteizko blusa talde batek Diasporako kideak gonbidatu ditu

2014/06/13

Gasteizko Margolariak blusa koadrila Andre Mari Zuriaren jaietako giro aparta bertakoek bezala bizi nahi baduzu, aurten Gasteizko Margolariak kultur elkarteak gonbite berezia luzatu die Diasporako lagunei: blusa kuadrila honekin batera euskal jaietan murgildu eta gozatzeko aukera. Koadrila hau 2013an sortu zen eta gaur egun 200 kide inguru ditu. Aurtengo festak abuztuaren 4tik (astelehena) 9ra (larunbata) izango dira. Animatzen direnek arropa eta koadrilaren bazkari eta afarien kostua baino ez dute ordaindu beharko, bertakoek egiten duten bezala.

Gehiago irakurri...


Berri buletinaren 15. edizioarekin batera San Fermin bazkaria iragarri du Chascomuseko euskal etxeak

2014/06/13

Chascomuseko Eusko Hazia Dantza Taldea 'Buenos Aires Euskal Herria ospagai' jaialdian (argazkiaEE) Euskal etxean edota euskal etxearen partaidetzarekin burutu diren hainbat ekintzen berri dakar Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-ek kaleratutako azken berri buletinak. Eta gauzatutakoekin batera, hurrengoak ere iragartzen ditu buletin digitalak: bihar elkarte barruko Mus Txapelketaren hirugarren saioa burutuko da; ekainaren 23an, berriz, Sukaldaritza Tailerraren beste elkarretaratze bat. Data hauetaz gain, beste gonbite bat ere luzatzen dute chascomustarrek: uztailaren 6an Sanferminak ospatuko dituzte bazkari batekin Marcha elkartearen instalazioetan.

Gehiago irakurri...


Bertako Ikastola laguntzeko egun berezia hautatu du Boiseko jatetxe batek datorren astelehena

2014/06/13

Idahoko Boise hiriburu erdigunean, Basque Block delakoan dagoen Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (argazkia EuskalKultura.com) Bardenay jatetxeak diruz lagunduko du datorren astelehenean Boiseko Ikastola (AEBetako Idahon) arratsaldeko 5etatik 9etara bitartean jatetxean egindako diruaren portzentaje bat emanaz. Patty Miller Boiseko Euskal Museoko arduradunak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “proiektu berezietarako” erabiliko du Ikastolak jasotako dirua. Miller-ek gonbitea luzatu nahi die astelehenean Boisen egongo diren euskaldun eta euskaltzaleei, ongi badatorkie, aipatu jatetxetik pasa daitezen, ekimena lagungarri baitzaio Ikastolari.

Gehiago irakurri...


Jon Kortajarenarekin Versus filma egiteko 'crowdfunding'a saiatzen ari da Kalifornian Koldo Eguren

2014/06/12

Versus-ek 2.500 dolar inguru lortu ditu dagoeneko Crowdfunding-eko lehendabiziko astean Iñigo eta Koldo Eguren zinemagile euskaldunek 2.500 dolar inguru lortu dituzte dagoeneko lehendabiziko astean, Indiegogo webgunearen bitartez, ‘Versus’ laburmetraia grabatzeko. “Horrela jarraitzekotan 15.000 dolar lortzerik izango dugula uste dut”, adierazi dio Koldok, lanaren ekoizleak, Euskal Kultura.com-i. Jon Kortajarena modelo bilbotarra izango da filmaren protagonista, 2009an ‘A single man’ pelikulan Jualianne Moore eta Colin Firth-ekin batera lan egin ostean. Iñigok zuzendutako lehenbiziko film honetako lantalde ia osoa euskal herritarra izango da. Grabazioa abuztuan egingo dute Los Angelesen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia