euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2014ko Euskal Aste Nazionaleko Lehiaketetan parte hartzeko gonbitea luzatu du La Platako Euzko Etxeak

2014/06/20

Bahia Blancako Union Vasca-ko kideak euren saria jasotzen Rosarioko Euskal Astean, 2012an Euskal etxe antolatzaileko euskara taldeak bultzaturik hiru lehiaketa hezurmamituko dira aurten ere Euskal Aste Nazionalari begira: Idazlan lehiaketa, idaztea gustuko duten euskara ikasle eta irakasleei dago zuzenduta eta gaia ‘Euskal etxeko oroipenak’ izango du; Kartel lehiaketaren bidez, berriz, 2015eko euskara klaseak sustatzeko afixa aukeratu da; Txikien postalenak, azkenik, euskal etxeetako umeen lana erakustea du helburu. Euskal Astea azaroaren 2tik 9ra egingo da baina lehiaketetako lanak bidaltzeko epea irailaren 12an agortuko du.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2014: behin-behineko zerrendan, Argentina, Txile, Espainia, AEB eta Uruguaiko partaideak

2014/06/19

Behin-behineko komunikazioa 2014ko hautatuak bildurik Behin-behineko zerrenda atera da Gaztemundu 2014an parte hartuko duten hautagaiei dagokienean. Behin-behineko zerrenda izateak esan nahi du oraindik gora-beherak gerta daitezkeela eta norbaitek uko egin ezkero, bigarren zerrenda bat dagoela, hortik zerrenda nagusira pasatzeko. Oraingoz hautatutakoen artean, badaude argentinarrak (15), txiletarrak (2), Estatu Batuetakoak (6), espainiarrak (1) eta uruguaitarrak (1).

Gehiago irakurri...


"Liburuak kaleratzen ditugu ingelesez euskaldunez, euren hizkuntzaz, literaturaz, historiaz eta kulturaz"

2014/06/19

Daniel Montero, Nafarroako euskaldunen biloba, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko argitalpen koordinatzailea da (argazkia EuskalKultura.com) Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko argitalpen koordinatzailea da Daniel Montero. Ikasgune honen lana zubi izatea da, ate moduko bat zabaltzea Euskal Herria eta euskal ekoizpen akademiko eta kulturalari, ingelesa bitartekari, ingelesa baita mundu akademiaren hizkuntza. Euren lanari esker hainbat euskal izen eta izenburuk nazioarterako sarrera lortu dute.

Gehiago irakurri...


Izarren argipean ikusi zen New Yorken "Emak Bakia" pelikula, Brooklyngo Rooftop Films jaialdian

2014/06/19

Emanaldiak ikusle asko bildu zituen, nahiz eta azkenean, eguraldi txarra dela etam igandea arte atzeratu behar izan zuten (argazkia Oskar Alegria) Iragan igandean Oskar Alegria zuzendariaren "Emak Bakia Etxea" ikusgai izan zen Brooklyngo "Rooftop Films" zine sailaren baitan. Emanaldia berezia izan zen oso, eraikin baten teilatuko zabaltzan, izarren argipean. Ikusle asko bildu zituen dokumentalak, nahiz eta, eguraldi txarra medio, emanaldia ostiraletik igandera atzeratu behar izan zen. New Yorkeko euskaldun talde bat ere bertaratu zen, Oskar Alegria zuzendariak EuskalKultura.com-i agertu dionez. "Baina beti gertatzen da honela, egon naizen leku ia guztietan beti agertu da euskaldun talde bat: Vancouverren, Shanghain, Tetuanen edo Telluriden...", azaldu du zinemagile iruinsemeak.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutua Birminghamen eta Poznanen euskara klaseak emateko bi irakurle bila ari da

2014/06/19

Poznango Unibertsitateko Euskal eta Euskal Kultura Irakurletzak aurten antolatu zuen Euskal Egunak jaialdiaren ekitaldi bat Presazko deialdia egin berri du Etxepare Euskal Institutuak bi irakurle hautatzeko. Bata, Poloniako Poznan hiriko Adam Mickiewicz unibertsitatean 2014-2015 ikasturtean ariko da, eta bestea, Birminghameko Unibertsitatean, ikasturte berean. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean honakoak: Poznanerako C1 ingeles maila eta ahal dala poloniera ezagutzea, eta Birminghamerako C2 ingeles titulua. Hautagaitzak lehenbailehen aurkeztu behar dira Etxepare Euskal Institutuan.

Gehiago irakurri...


Bere 18. urtebetetzearen astean filma bat proiektatuko du bihar Gral. Rocako Gure Etxea elkarteak

2014/06/19

Gral. Rocacko euskal etxeko sukaldarietako batzuk, 'lokroa' prestatzen (argazkiakEE) Ekitaldia gaueko 9etan hasiko da eta estreinatuko den filma, arrakasta handia izaten ari den Emilio Martinez-Lazaro zuzendariaren ‘Ocho Apellidos Vascos’ (Zortzi euskal abizen) pelikula. Emanaldiaren baitan, hotzari aurre egiteko oso afari aproposa eskainiko dute Rio Negro probintziako Gure Etxea-ko lagunek, neguko solstizioaren bezperan. Sarrerak 100 peso balio ditu eta instituzioaren egoitzan bertan erosi ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Diasporan adinekoak elkarrizketatzen ikasteko saioak emango ditu Pedro J. Oiarzabalek AEB eta Kanadan

2014/06/18

Pedro J. Oiarzabal (José Usoz) Ostegun honetan abiatuko da Ipar Ameriketara Pedro Oiarzabal historialaria eta abuztuaren 20a bitartean ikastaroak eskainiko ditu, AEB eta Kanadan bertako ahozko euskal historia gordetzeko 'Oroimen Bizia' ekimenaren barne. Ikastaroetan, Deustuko Unibertsitateko ikertzaileak “Diasporako adinekoei kalitatezko elkarrizketak egiten irakatsiko die parte hartzaileei, NABOk, Jaurlaritzak, Etxepare Institutuak eta Nevada eta Deustuko Unibertsitateek bultzatzen duten programaren honen baitan”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Valerie Arrechea NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteko lehendakariak.

Gehiago irakurri...


Uztailaren 15 arte luzatuko da epea "Kontaketa Harrigarriak" literatur lehiaketan lanak aurkezteko

2014/06/18

Olga Rosa Leiciaga Elordi (erdian), Kontaketa Harrigarrien Lehiaketako sari-emate ekitaldi batean Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak "Kontaketa Harrigarriak" lehiaketaren seigarren edizioan parte hartzeko epea luzatu egin du eta orain uztailaren 15era arte bidali ahal izango dituzte euren lanak parte-hartzaileek. Honekin batera, irabazleen izenen plazaratzea ere atzeratuko da eta sari emanaldia abuztuaren 16an burutuko da euskal etxeak urtero antolatu ohi duen Euskal Kultur Jaian.

Gehiago irakurri...


Londresen, Dublinen, Berlinen eta San Frantziskon ere Gure Esku Dago aldarrikatu zuten euskaldunek

2014/06/18

Berlingo euskaldunak Gure Esku Dago ekimenarekin bat egin zuten (argazkia Gure Esku Dago) Euskal Herrian gertatu zen bezala, Diasporan ere aurreikuspenak gainditu egin zituen Gure Esku Dago ekimenak eta munduko euskaldun asko eta askok bat egin zuten bere aldarriarekin. Egunak pasa arren geurera ekitaldi desberdinek bideoak eta argazkiak heltzen jarraitu dute eta ondoko artikulu honetan laburbildu ditugu batzuk. Londresen, Dublinen, Berlinen, Sydney-en, Mexikon eta munduko beste zenbait tokietan Euskal Herriak etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela esan zuten Diasporako euskaldunek!

Gehiago irakurri...


Euskarak eta Kuban klaseak indartzeko planek Habanako publikoaren interesa piztu dute

2014/06/17

Kinku Zinkunegik Habanan eman zuen hitzaldiko ikuspegia. HABEko Euskara Munduan-eko koordinatzailea arrakastaz mintzatu zen hiriko hogeita hamar bat jende entzule. Erdian, Renato Garcia Eguzquiza Habanako euskal etxeko lehendakaria (argazkia HABE) Pozik zeuden Habanako euskal etxeko buruzagiak. Eguraldi txarrari aurre eginez eta futboleko mundu-txapelketaren saioen gainetik jende kopuru polita bildu zuten joan den ostegunean, ekainaren 12an, "Euskararen egoera Euskadin eta munduan" izenpean HABEko teknikari eta Euskara Munduan programako koordinatzaile Kinku Zinkunegik eman zuen hitzaldira. Hori, uhartean euskara eskolak indartzekotan diren testuinguruan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia