2014/07/28

Horrela dio 2014ko Gaztemundu programako koordinazioaren ardura izan duen Oier Araolaza dantzari, aditu eta irakasleak. "Diasporako dantzarien maila hemengoaren berdintsua da; badira oso onak, erdipurdikoak eta justutxoak, hain zuzen ere hemengo taldeetan gertatzen den bezala". Halarik ere, maila oso ona dutenek Euskal Herrian aritzen diren onenen parekoak direla dio. Aurten, Diasporako dantza irakasleen selekzio batek hartu du parte Gaztemundun. Ikastaroak iraun dituen bi asteetan "informazio zaparrada" jaso omen dute, "hemengoek ere ez daukagun ikasteko aukera trinkoa izan dute".
Gehiago irakurri...
2014/07/28

Aurtengoarekin hirugarren aldiz ospatuko dute Kaliforniako Rocklin-en Ipar Ameriketako 'Euskal Kantari Eguna' eta gogotsu dabil Noel Goyhenetche, bertako Iparreko Ibarra Euskal Etxeko lehendakaria. “Guretzat, gure kulturarekin aitzina egiteko beste xantza edo aukera bat da Kantari Eguna”, adierazi dio Euskalkultura.com-i, NABOren aterkipean urtero egiten den festa honetaz galdetutakoan.
Gehiago irakurri...
2014/07/28

Tokioko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateak akordioa sinatuko du Etxepare Institutuarekin 2015etik aurrera Euskara eta Euskal Kultura irakurletza berria zabal dadin hiriburu japoniarrean. Hitzarmenari esker, Unibertsitateak 'School of International and Area Studies' eta 'School of Language and Culture Studies' fakultateetan euskal hizkuntza, kultura, gizarte eta historiako ikasketei ekiteko konpromisoa hartuko du. Tokiokoarekin, datorren urtean Euskara eta Euskal Kultura mundi osoko 17 herrialdetako 34 unibertsitatetan irakatsiko dira, 27 irakurleren eskutik.
Gehiago irakurri...
2014/07/26

Necocheako Euzko Etxeak urtero San Inazio dela-eta antolatzen duen jai egitarau aberatseko parte arituko da gaur gauean kantari Buenos Aires probintzia kostaldeko herri honetan Silvia Iriondo folk kantari argentinar ezaguna. Hiriburu federalean jaioa, Silvia Iriondo bere aiton-amona euskaldunen hizkuntza eta kantarekiko amodioa lagun hazi zen eta herentzia horrekin folklore argentinarraren bidea ibiltzeari ekin zion, bertako jatorriko herrien kulturekin lotuetako kantuetatik kantariak berak sortutako piezetaraino, guztiek osatzen baitute bere errepertorioa. Mar de Noticias webetik egokitu dugu artikulu hau.
Gehiago irakurri...
2014/07/25

EuskalKultura.com-ek aldaketa nabariak sartuko ditu bere buletin eta webgunean. Denbora daramagu horretan lanean eta heldua da momentua gure irakurleei ere euren iritzia eskatzeko, zeuok baitzarete ekimen eta proiektu honen alderik behinena, munduan barreiaturiko Euskal Herria zareten neurrian. Proiektu honetan zer gustatzen zaizuen gehien eta zer gutxien, zer kendu, ipini edo ezabatuko zenuten galdegin nahi dizuegu. Bidali zure iritzia eta esker onez zozketa bateko partaide egingo zaitugu, zenbait liburu DVD eta CD sari.
Gehiago irakurri...
2014/07/25

'Humboldt: Selected Basque Writings' du izena liburuak, Iñaki Zabaleta Gorrotxategi editore, eta bederatzigarren izenburua du Renoko Euskal Ikasteketa Zentroak eta Bizkiako Foru Aldundiaren arteko akordioak argitara emana. Kulturako foru diputatu Josune Ariztondok, Renoko Euskal Ikasketen Zentroko irakasle Joseba Zulaikak eta Basque Studies bildumaren editore Pello Salaburuk aurkeztu dute obra asteazken honetan Bilbon, euskaltzale prusiar nabariaren lan hautuen biltzaile, batzuk argitaragabeak oraino.
Gehiago irakurri...
2014/07/25

Buenos Aires probintzia argentinarreko Laprida herrian, bertako Lagunen Etxea euskal etxeak deia luzatu die bazkide eta lagunei San Inazio dela-eta antolatu duen egitarauan parte har dezaten. Ekitaldiak bihar bertan hasiko dira, EEko zaindari den San Inazioren estatua bat tronuratuko baitu bertako apezpiku den Hugo Salaberry Goyeneche josulagunak. Uztailaren 31ean ere meza emango da eta beste zenbait ekitaldi, Lagunen Etxeak 25 urte betetzen dituen urteko programako parte.
Gehiago irakurri...
2014/07/24

Diasporako euskal etxeak bizi-bizi ari dira egunotan San Inazio Eguneko ekitaldiak prestatzen. Gipuzkoa eta Bizkaiko patroiaren egunak tradizio handia du munduko euskal komunitatetan eta makina bat dira festak, bazkariak, mezak eta kultur ekitaldiak egingo dituzten elkarteak. Batzuk asteburu honetan bertan hasiko dira, esaterako Boiseko Euzkaldunak elkartekoak. Ondotik etorriko dira Arrecifes, Necochea, Santiago, Valparaiso, Comodoro Rivadavia, Asuncion, Caracas, Mexiko, Bartzelona, Montevideo, Madril, Rosario, Laprida... Jarraian, hitzordu horietatik informazioa heldu zaigun hainbaten berri.
Gehiago irakurri...
2014/07/24

Kaliforniako arrantxu giroko herria da Los Banos, kabalak eta abelzaintza eta nekazaritza eta ortu zabalak aberastasun diren eremua, eta hortxe jaio zen Ann Erreca duela 53 urte. Irakaslea da bera, irakurketa arazoak dauzkaten haurren arretan espezialdua. Baina hirugarren belaunaldiko euskal-kaliforniarra ere bada Ann, bertako familien euskal giroan sortu eta hazia, dantzaria --horretan amatxiren oinordeko-- eta Los Banosko Euskal Etxeko dantzarien irakasle azken hogei urteotan.
Gehiago irakurri...
2014/07/23

Iaz 20 bat ikasle izan ziren, eta aurtengo ikastarorako horiek eta beste askok interesa agertu dute dagoeneko. Euskararekiko jakinminak kultur mugimendu polit bat sortu du Errioxako Naxera herrian eta iaz harrera oso ona izan zuen bertako talde batek antolatu zuen ikastaroak. Taldeak Logroñoko Laminiturri Euskal Etxearen babesa du eta aurten HABEren Euskara Munduan programaren baitan emango dira eskolak. Ikastaroa urrian abiatuko da. Interesa baduzu, hau da izena emateko unea!
Gehiago irakurri...