euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pariseko Euskal Etxeak Nafarroa Behereko Larzabalen ospatuko du Euskaldunen Eguna abuztuaren 21ean

2014/07/31

Eskualduna elkarteak antolatzen du Journée des Basques eguna Pariseko Euskal Etxeko Eskualduna elkarteak urtero antolatzen du Journée des Basques edo Euskaldunen Eguna delako festa eta aurten Nafarroa Behereko Larzabale herria aukeratu dute bazkideek topagune gisa. Hitzordua abuztuaren 21ean izango da, Larzabaleko Trinketearen Hotel eta Jatetxean. Bertara bilduko dira elkarteko hainbat lagun eta bazkide, eta urtero legez, giro bikaina espero dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen EEak gaur inauguratuko du bere egoitza: goizeko 10etan, zerrenda-mozketa eta harrera

2014/07/31

Saladilloko Itxaropen euskal etxeak bere egoitza berria inauguratuko du gaur, uztailaren 31an (argazkiaEE) Sei urte luze igaro dira Buenos Aires probintziako Saladilloko euskal gizataldea bere euskal etxearen egoitza eraikitzen hasi denetik. Ibilbidea ez da erraza izan baina azkenean, eraikuntza, gaur –uztailaren 31an, San Inazio eta hiriaren 151. urteurren egunean– inauguratuko da. Zeremonia goizeko 10etan hasiko da eta euskal etxeko kide eta lagunez gain, Euskadiko eta Argentinako agintariak bilduko ditu, tartean Argentina eta Mercosur-erako Euskadiren Ordezkaria, FEVAko eta euskal etxeko lehendakariak eta hiriko alkatea.

Gehiago irakurri...


Agenda kulturala hobetzera bideratu nahi ditu Coloradoko Euskal Etxeak aurtengo jaialdiko diru sarrerak

2014/07/31

Coloradoko Euskal Etxeak abuztuaren 10ean, igandea, deitu ditu bazkide eta lagunak 'Mendiko Jaialdia' izenez urtero antolatzen duen euskal piknika egiteko Abuztuaren 10ean ospatuko du Coloradoko Euskal Etxeak aurtengo jaia eta Mayi Petracek-ek, klubeko presidenteak, Euskalkultura.com-i esan legez, bertan lortutako baliabideak agenda kulturala aberastera bideratu nahi dituzte. Duela 11 urte sortu zuten kluba, estatuko euskal etxe bakarra. 33 kiderekin NABOko klub txikienetakoa en honek, federazioak eta gainontzeko euskal etxeek antolatzen dituzten ekintza kulturaletan partaideago izan nahi luke: “Baliabideak bideratu nahi ditugu NABOrekin eta ondoko euskal etxeekin indarrak batu eta Euskal Herritik hizlari zein musikariak ekartzerako”, adierazi du Petracek-ek.

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako Diputatu Nagusiak mezua zuzendu die munduan barreiatutako gipuzkoarrei San Inazio Eguna dela-eta

2014/07/30

Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia mundukon gipuzkoarrei zuzendu dien bideo mezuan Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak bideo mezua zuzendu die munduan barreituta dauden gipuzkoar eta euskaldunei eta Diasporako euren ondorengoei, San Inazio dela-eta. Lehenengo aldia da Gipuzkoako agintari gorenak honelako mezu instituzionala Gipuzkoako zaindaria den San Inazioren egunean bidaliz Diasporari zuzentzen zaiona. Uztailaren 31a, San Inazio Eguna [santu gipuzkoarra 1556ko halako egunean zendu zen Erroman], jai egun ofiziala da Gipuzkoan eta Bizkaian.

Gehiago irakurri...


Einer Rodriguez argazkilariak Euskal Herriko paisaiak erakutsiko ditu Peruko Trujillon abuztu eta irailean

2014/07/30

Einer Rodriguez argazkilariaren bi irudi panoramiko Tamaina handiko 28 argazkitan Euskal Herriko toki eta paisaiak jaso ditu Einer Rodriguez argazkilari peruarrak. Azken 12 urtetan Eibarren bizi izan da Einer eta orain Euskal Herriko zatitxo hori bere sorterrian erakutsiko du, Peruko Trujillo hirian. Erakusketa abuztuaren 15ean irekiko da eta irailaren 15a arte izango da ikusgai BBVA Continental Fundazioaren egoitzan. Euskal Herriko paisaietan murgiltzeko aukera paregabea izango da Peruko euskal komunitatearentzat.

Gehiago irakurri...


Santa Rosa hiriko 'Zelaiko Euskal Etxea'k sortu berri duen abesbatza aurkeztu du San Fermin jaian

2014/07/30

Zelaiko Euskal Etxeak joan den uztailaren 6an ospatu zuen San Fermin Jaia (argazkia Valeria G. Oyarzabal) Publikoaren aurreko bere lehenengo aurkezpenean, euskaraz abestu zuen Santa Rosako euskal etxeko koralak, San Fermin jaiaren programa barruan. Debuta arrakastatsua izan zen eta erakundearen enbaxadore bihurtuta, euskal gizataldearen ordezkaria izango da datorren igandean Santa Rosako Kolektibitateen Festan. Abuztuan, bere 22. urteurren festara gonbidatzen ditu 'Zelaiko Euskal Etxea'k bazkide eta lagunak.

Gehiago irakurri...


Eman iritzia EuskalKultura.com-ez eta parte hartu euskal liburu, CD eta DVD zozketa batean, osteguna azken epea!

2014/07/29

Zozketagai inkestari erantzuten diotenen artean: hiru liburu, Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.

Ostegun honetan gaueko 24:00etan bukatuko da epea EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketa berrian partzeko. Helburua, gure webgune eta buletina hobetzea. Inkestan parte hartzearekin zenbakia lortuko duzu, honakoak sari: hiru liburu ('Vascos en Buenos Aires', 'Euskaldunen Amerika' eta 'Modern Basque History'), 'Zerurik sua dator' DVDa eta Kherau taldearen 'Aukhera' CDa. Ez zazu gerorako utzi, epea ostegunean itxiko baita. Mila esker parte hartzeagatik, behar dugu zure iritzia.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriarekiko “lotura indartzeko” bi aste igaroko dituzte San Frantziskoko dantzariek Iparraldean

2014/07/29

San Frantziskoko dantzari gazteak eta Valerie Etcharren Arrechea (lehena ezkerrean) joan den asteburuan, Barkoxen emanaldia eskaini eta gero (argazkia VEA-EuskalKultura.com) San Frantziskoko Zazpiak Bat Dantza Talde euskal-kaliforniarra Euskal Herriko dantza taldeekin “harremanak egiteko” programa batean dago sartuta, taldeko arduradun eta ber denboran NABOko presidentea den Valerie Etcharren Arrecheak Euskalkultura.com-i azaldu dionez. Proiektu honen parte, San Frantziskoko zazpi dantzari gazte aste bi ari dira pasatzen Iparraldean, uztailaren 21etik abuztuaren 3ra bitartean, euskal dantzak ikasi eta praktikatu, bertako gazteekin ezagutzak egin eta Euskal Herriaren esperientzia zuzena izateko.

Gehiago irakurri...


Zea Mays-ekin jo nahi al duzu Bartzelonan? Parte hartu Euskal Herria Sona jaialdiaren lehiaketan!

2014/07/29

Iazko EH Sona! jaialdiaren kartela Bartzelonako Euskal Etxeak EH Sona musika jaialdiaren baitan lehiaketa antolatu du hirugarren urtez jarraian eta deialdia egin die Euskal Herriko musika taldeei bertan parte hartzeko. Abestiak aurkezteko epea datorren irailaren 28a arte egongo da irekita. Saria honakoa da: jaialdiaren barnean kontzertu bat eskaintzea Bartzelonan, Razzmatazz aretoan Zea Mays talde ezagunarekin batera. Kontzertua azaroaren 21ean izango da.

Gehiago irakurri...


Osatu berri den Sanfa Fe probintziako Roldan herriko 'Euskel Biotza' EEak San Inazio ospatuko du igandean

2014/07/29

Euskel Biotza euskal etxe gisa sortu aurretik, Roldango euskal gizataldea herriko jaietara bertaratzen zen euskaldunen ordezkari (argazkiaEE) Sortu berriak dira formalki eta dagoeneko ekimenak ari dira iragartzen. Santa Fe probintzia argentinarreko Roldango euskal gizataldeak abuztuaren 3an ospatuko du Inazio Deunaren Eguna. Bazkariaren baitan, maiatzetik estatus formala duen euskal etxeak omenaldi bat egingo die hiriko euskal etorkinei eta bere hiru dantza taldeak aurkeztuko ditu. Ekintzek hurrengo asteburuan jarraituko dute, abuztuaren 9an, Magdalena Mignabururen eskutik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia