euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Obaba filmarekin segituko dute Buenos Airesen Kongresuko Liburutegiko Euskal Kultura Jardunaldiek

2014/09/01

Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiko III. Euskal Kultura Jardunaldien kartela.

Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiak eta Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitateak (UVV, Universidad Vasca de Verano) antolatuta, gaur astelehena emango zaie jarraipena Buenos Airesen, joan den abuztuaren 25an hasitako Nazioko Kongresuko Liburutegiko Euskal Kultura Jardunaldiei. Gaurkoan, Montxo Armendarizen Obaba filma ikusi ahal izango da, Carlos Gabilondo irakaslea aurkezle. Ekitaldiak ostegunean segituko dute eta datorren astean, irailaren 11ean izango dute azkena. Saioak abuztuaren 25ean estreinatu ziren, Gernikako Arbola kantatu zen zeremonia batean, Kanky Kuzemel-en ahotsean, Marité Echegoyenek eta Sara Pagola Euskadiren Ordezkaria hizlari.

Gehiago irakurri...


Let’s talk in Basque!: Euskal zinea protagonista gaur Vancouverreko Latin American Film Festival jaialdian

2014/09/01

Telmo Esnalen "Urteberri on, amona!" filmea Vancouverren da gaur ikusgai (argazkia www.urteberrionamona.com)

Etxepare Euskal Institutuaren sostenguari esker euskal zineari eskainitako lehio berezia aurkeztuko du gaur Vancouverreko Latin American Film Festival zinemaldiak. The Cinematheque aretoan egingo da saioa eta bertan ikusgai izango dira, batetik Kimuak programako zazpi laburmetrai , eta bestetik “Urteberri on, amona!” filma. Luzemetraia honen zuzendaria, Telmo Esnal Vancouverren da egunotan, zinemaldiko epaimahaiko kide. Gaur aretoan izango da ikusleei bere filma aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Euskal Jaien arrakasta abuztuan St Pierre eta Miquelon-en, New England eta Quebeceko euskaldunak bisitari

2014/09/01

Ander Caballero, Euskadiko ordezkaria AEBetan, Riki Lasa aizkolaria eta Saint Pierreko euskal festara bildu ziren beste bi lagun (argazkia New England Basque Club)

Urtero legez, abuztuan Saint Pierre eta Miquelon uharteek Euskal Jaia ospatu zuten. Kanada kostaldean daude irla hauek –Frantziako lurraldea dira, ordea--, eta euskal ondarearen arrasto nabaria gordetzen dute, baleazaleen garaitik hona. Aurtengoa 33. Euskal Jaia izan da,  Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Ligue de Pelote Basque elkarteak antolatuta. Festara Quebeceko eta AEBetako lagunak ere bildu ziren: New England Basque Club-ek herri kirol erakustaldietan parte hartu zuten aizkolariak bidali zituen eta Euskaldunak Quebec elkartetik bisitariak joan ziren.  Horrez gain, bertan izan zen ere Ander Caballero, Euskadiko ordezkaria AEBetan.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com irailean itzuliko da, erabat berrituta; hona azken zozketaren emaitzak

2014/08/01

Sariak: hiru liburu, 'Vascos en Buenos Aires', askoren artean (gaztelaniaz), Joseba Etxarriren 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta Cameron Watson-en 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukhera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa.

Begien aurrean daukazun hau EuskalKultura.com zaharraren azken alea da. Abuztuan, Euskal Herrian uda petoa eta opor garaia delarik, EuskalKultura.com-ek bere barru osoan aldatuko du eta irailaren 1ean berrituta eta diseinu, sail, egitura eta eduki eraberrituz plazaratuko da. Pixkanaka egingo dugu, abuztu osoa prestaketa lanetan emanez. Inkestari erantzun diozutenei mila esker, segidan datoz azken zozketan sariak eskuratu dituzutenen izenak. Eskerrrik asko eta pasa uda on (udan bazaudete). Irailaren lehenera arte!

Gehiago irakurri...


'Euskaldunen Argentina' erakusketa ibiltaria Argentinako hainbat hiritan ikusgai 2015eko apirila arte

2014/08/01

'Euskaldunen Argentina' erakusketa osatzen duten paneletako bat 2005ean Baxenabarreko Irisarri herrian aurkeztutako 'Euskaldunen Argentina' erakusketa ibiltaria ekainean iritsi da Argentinara eta datorren urteko apirila arte ikusi ahal izango da zenbait herritan, tokian tokiko euskal etxeak ere arduratuko direlarik ekitaldien antolaketaz. Buenos Aires eta Posadasetik pasatu ondoren, Azul, Olavarria, Marcos Juarez, La Plata eta Mercedesera bidaiatuko da erakusketa datozen hilabeteetan. La Platan, Euskal Aste Nazionalean egongo da ikusgai.

Gehiago irakurri...


Kiki Bordatxo musikari lapurtarrek joko dute San Frantzisko eta Chinoko euskal jaietan, abuztu amaieran

2014/08/01

Lapurdiko musika taldeak esperientzia dauka Kaliforniako oholtzetan (Argazkia Kiki Bordatxo) Biarritz dute bilgune baina ohikoak dira dagoeneko Kaliforniako udako euskal jaietan. Kiki Bordatxo boskote lapurtarra, atzera ere, San Frantzisko eta Chinoko jaietan arituko da, abuztuko azken bi asteburuetan. “Bost bat aldiz jo dute hemen eta plazera da taldea berriz ekartzea”, esan dio Pierro Etcharrenek, San Frantziskoko Euskal Etxeko delegatuak, Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


FIVU lehendakari Enrique Poittevin, Elizabeth Ascurrein orde, Lucia Goñi idazkari eta Julian Ariztia diruzain

2014/08/01

Hauteskundeek FIVUko lehendakaritzara ekarri dute berriz ere Enrique Poittevin. Artxiboko irudian, lehendakari berria Gernikaren omenaldian Montevideon, bonbardaketaren urteurrenean.

Zuzendaritza Batzordea berritu du FIVUk, Euskal-Uruguaitar Elkarteen Federazioak. Araudiaren araberako hauteskundeen ostean, Enrique Poittevin Gilmet-ek txanda hartu dio lehendakaritzan Miguel Asquetari. Zuzendari Batzorde berriko kide dira baita ere Elizabeth Ascurrein, lehendakariorde; Lucía Goñi, idazkari; eta Julian Ariztia, diruzain. Zorte ona opa diegu hautetsi berriei euren zeregin berrian eta mila esker esaten orain artekoei egindako lanagatik.

Gehiago irakurri...


Guillermo Larregui EEak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak Dantzari Topaketa antolatuko dute abuztuan

2014/08/01

Chacabucko Guillermo Larregui euskal etxeak eta Buenos Airesko Nafar Etxeak elkarrekin antolatutako Dantzarien Topaketaren afixa Ekitaldia Buenos Aires probintzian, Chacabuco herriko Guillermo Larregui euskal etxearen 25. urtemugaren programa barruan garatuko da, bertako euskal erakundea eta Buenos Aireseko Nafar Etxea antolatzaile. Topaketa abuztuaren 9an hasiko da, goizean, Dantza Tailer batekin eta biharamunean bukatuko, agur bazkariarekin. Baina, dudarik gabe, asteburuko ekintza nagusia larunbat arratsaldean, herriko San Martin Plazan egingo den dantzaldia izango da. Ekitaldia ‘udal interesekoa’ izendatu dute hiriko agintariek.

Gehiago irakurri...


AEBetako ordezkaritzan lanpostu eskaintza eta albiste gehiago, "Basques" buletinaren uztaileko alean

2014/08/01

Ander Caballero, Euskadiko ordezkaria AEBetan,"Development Cooperation Forum" topaketan Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan (argazkia Euskadiko Ordezkaritza AEBetan) "Basques" buletinaren ale berria argitaratu du Euskadiko ordezkaritzak AEBetan eta bertan, beste hainbat albisteen artean, lan eskaintza bat aurkitu dugu: ordezkaritza "market analyst" edo merkatu ikerlari baten bila ari da, NYeko egoitzan lan egiteko. Soldata urtean 60.000 dolarrekoa izango da eta, besteak beste, AEBetan lan egiteko baimena izan behar dute hautagaiek. Horrez gain, beste berri andana dakartza ingelesezko albistariak. Jarraian, laburpentxo bat eta lanpostuari buruzko argibide gehiago.

Gehiago irakurri...


Gaur azken eguna EuskalKultura.com-en inkestan eta zozketan parte hartzeko, aukera baliatu eta ekiozu!

2014/07/31

Zozketagai inkestari erantzuten diotenen artean: hiru liburu, Vascos en Buenos Aires' (gaztelaniaz), 'Euskaldunen Amerika' (euskaraz) eta 'Modern Basque History' (ingelesez), Kherau taldearen 'Aukera' CDa; eta 'Zerutik sua dator' DVDa. Gaur osteguna gaueko 24:00etan amaituko da EuskalKultura.com-ek antolatu duen inkesta eta zozketan parte hartzeko epea. Euskal diaspora ardatz duen gure proiektu honetan ahotsa eta partaidetza berezia eman nahi diegu gure irakurleei eta euren iritzi eta ekarpenak bildu datozen asteetan gauzatuko dugun urrats berri eta aldaketa esanguratsuan. Garaiz zaude oraindik parte hartzeko. Aldez aurretik eskertzen dizugu partaidetza. Eta, aldi berean, liburu, CD eta DVD zozketa batean parte hartzeko aukera ematen dizugu. Ekiozu!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia