euskal diaspora eta kultura
2014/11/27
Euskal partaidetza handia izan du aurtengo Azulgo Gizataldeen Jaiak. Izan ere, hiriko euskal etxeko kideekin batera Las Floresko Loretako Euskaldunak euskal etxekoek ere hartu zuten parte kolektibitateen omenezko egindako ekitaldian. Dantza ikuskizunean, baserritar jantziak luzitu zituzten lehen aldiz ‘Arima Gazte’ talde azuldarreko dantzariek.
2014/11/26
Datorren abenduaren 3an ospatuko da, urtero legez, Euskararen Nazioarteko Eguna, eta beti bezala mundu zabaleko euskal etxeek deialdiarekin bat egin dute irrikaz. Diasporako euskaldunen artean festa honek oihartzun handia izan ohi du eta dagoeneko heldu dira gurera makina bat hitzordu. Horien zerrenda labur bat doakizue jarraian.
2014/11/26
Euskal erbesteari buruzko liburu berri bat aurkeztu zen atzo Baionan, bertako Euskal Museoan, Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren baitan, Koldo San Sebastian kazetaria egilearen eskutik eta Asier Vallejo Itsaso Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren eskutik. 'El exilio vasco en América' gaur aurkeztuko da Gasteizen (EHUko Gradu Aretoa, 19:00etan) eta bihar amaituko du aurkezpen-bira, Gernikan (Elai-Alai aretoan, 19:00etan) egingo den azken ekitaldi batekin.
2014/11/26
Euskal gatazkaren irtenbide baketsuaren aldeko aldarrikapen moduan, Argentinako izen handiko hainbat lagunen babesa duen dokumentu bat irakurriko da datorren astean ‘Argentina Euskal Herriko Bakearen Alde’ elkarretaratzean. Nazioarteko Kontaktu Taldeak, Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak –bertako koordinatzaile Paul Rios ordezkari– eta Argentinako Bake eta Justizia Zerbitzuak, Adolfo Pérez Esquivel-en eskutik, deiturik, herrialdeko politika eta kultura arloetako erreferenteen eta euskal diaspora argentinarraren hainbat erakunderen atxikimendua lortu du jadanik ekintzak.
2014/11/25
Mexikoko euskal komunitateak gonbidatu berezia izango du aurten Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetan: Bernardo Atxaga, egungo euskal idazlerik entzutetsuenetako bat. Atxagan Mexikon izango da datorren astean, Etxepare Euskal Institutuak gonbidatuta, Guadalajarako Liburuaren Nazioarteko Azokan parte hartzeko.
2014/11/25
Hiriko Independentzia Plazan bildu ziren euskal etxeko kideak eta hara bertaratu zen publikoa joan den larunbatean danborradak eta dantzak erakarrita. Ikuskizuna bukatzean, euskal etxean elkartu ziren gonbidatuak erromeriaz gozatzera. Tandilgo Gure Etxea-ren 65. urteurreneko programak datorren astean jarraituko du argazki erakusketa, hitzaldi eta Pilota Txapelketa batekin, egingo diren ekintzetako batzuk aipatzearren.
2014/11/24
Eusko Jaurlaritzaren Urazandi bildumaren ale berri bat aurkeztuko dute bihar Baionako Euskal Museoan: "Euskal erbestea Ameriketan" liburua. Koldo San Sebastian idazle, kazetari, telebista ekoizle eta Diasporan adituak idatzi du eta bertan gerra zibilaren ostean Ameriketara erbesteratu ziren euskaldunen esperientzia jasotzen du, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gidaritza azpimarratuz.
2014/11/24
Mexiko eta Shanghaikoen obrak hasiak dira dagoeneko eta kasu horietan jatetxeak urteko lehenengo seihilekoan zabal daitezke, eta gainerakoak urtea bukatu arte. Beste 24 jatetxeren artean Sagardi taldeak Bartzelonako Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea jatetxeak kudeatzen ditu dagoeneko. Iñaki Lopez de Viñaspre fundatzaile eta presidente duen taldeak 9 bat milioi euro inbertitu eta 240 bat lanpostu sortuko ditu sei jatetxe berriak zabaltzen dituenean. Une honetan 640 langile dauzka mundu osoan.
2014/11/24
Argentinako euskal etxe berrienetako bat izan arren oso urrats nabariak eman ditu Chubut probintziako Puerto Madryngo euskal etxeak sortu zenetik, tartean erakundearen egoitza eraikitzeko lursaila lortzeko kudeaketa. Lursailaren esleipena burutzen den bitartean, ikurrinek eta euskal dantzek zabaltzen dituzte Etorritakoengatik-eko kideek hirian antolatu jaialdiak.
2014/11/21
Gaur plazaratuko dute Japonian Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren japonierazko edizioa. Japonierazko itzulpena eta edizioaren baitan datozen testu eta iruzkin paratestualak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida irakasleek prestatuak dira. Liburuak, Ur Apalategik eginiko aitzin-solasa ere baitaratzen du. Heibonsha argitaletxe ospetsuak plazaratu du eta gaurtik aurrera dago salgai Japoniako liburudendetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus