euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gure Mendietakoak euskal etxeak musika eta gastronomia uztartu zituen Kolonbian, 2014 'Antiokiako Euskaldun Jaian'

2014/09/23

Kordazero musika taldeak alaitu zuen Gure Mendiatekoak Euskal Etxearen 2014ko Euskal Jaia Medellingo Akelarre jatetxean (argazkia Gure Mendietakoak)

Irailaren 12an "Antiokiako Euskaldun Jaia" ospatu zuen Caldaseko Gure Mendietakoak Euskal Etxeak lagunarteko giro ederrean. Medellin hiriko Akelarre jatetxean bildu ziren elkarteko kide eta lagunak, euskal gastronomiaz gozatzeko. Euskal musikak ere leku berezia izan zuen gaualdian, Kordazero hirukoak eman zuen kontzertuari esker.

Gehiago irakurri...


Josu Elberdin-en “Magnificat” berriro ere taularatu da Argentinan, oraingoan Tucumango Alberdi Antzokian

2014/09/23

Mendozako hainbat abesbatzako ume, Orkestra Filarmonikoa eta euskal musikariak Magnificat” eskaintzen

Tucumango Unibertsitate Nazionaleko Orkestra sinfonikoa, bertako gazte abesbatza eta Mendozako Escuela Italiana XXI Aprile eskolako ume abesbatza, Tucumango Alberdi Antzokian bildu ziren “Magnificat” pieza aurkezteko. Ikuskizunean, Alexander Garate soinujolea eta Gaspar Jaurena albokaria izan ziren musikari bakarlariak. Emanaldia musikagile pasaitarraren obraren bigarren aurkezpena izan da; Ameriketako estreinaldia Mendozan izan zen, 2012ko abenduan. 

Gehiago irakurri...


Pello Guerra idazlea: “‘La Escondida’ etxaldearen istorioa Shanghaitik heldu zitzaidan, fardel batean, eta harrapatu egin ninduen”

2014/09/22

Guinea Lopez de Arana familia Mexikon, La Escondida etxaldeko garaitan (argazkia Javier Castro)

“La Escondida. Una revolución entre cañas de azúcar” eleberrian, XX. mende hasieran Mexikora emigratu zuten senar-emazte arabar batzuen istorioan dakarkigu Pello Guerra idazle nafarrak. Pertsonaia erreal hauen gorabeheren bidez garai historiko nahasi bezain zirraragarria irudikatu du Guerrak: iraultza zapatista, baserritar eta lurjabeen arteko tinka, eta bi munduen artean harrapatutako maitasun eta adiskidetasun istorioak. Nafarroako Erresumari buruzko hainbat eleberriren egilea da Guerra, baina Shanghaitik heldu zitzaion fardel batek jarri zuen istorio berri honen lorratzetan.

Gehiago irakurri...


Mexiko txapeldun etxean: bertako pilotariak izan dira garaile 2014ko Munduko Euskal Pilota Txapelketan, urrezko sei dominez

2014/09/22

Mexiko pilotariek eskuratu urrezko sei dominek eman diote garaipena bertako taldeari (argazkia pelotavascafipv)

Hamaikagarren domina eskuratu zuen igandean Mexikoko selekzioak, frontenis kategorian garaipena lortuz. Seigarren urrezko domina horrekin sailkapen orokorrean garaile postua lortu du Mexikoko taldeak. Bigarren postua espainiar estatuko selekzioak eskuratu zuen, urrezko lau dominarekin eta orotara 13 domina zituela, eta hirugarren frantziar estatuko taldea izan zen, urrezko bi dominarekin (guztira hamaika domina).

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko euskal etxeak ‘euskal estanpa’ aurkeztu du 2014ko kolektibitateen ikuskizun artistikoan

2014/09/22

Josetxu Astolfi dantzariak 'Agurra' dantzatu zion ikurrinari 2014ko Gizataldeen Jaian

Viedmako eta Carmen de Patagoneseko euskal gizataldeak biltzen dituen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' berriro ere izan da Euskal Herriaren ordezkari eta erakuslehio Patagoniaren eta Buenos Aires probintziaren bilgune den eskualdean eta ondo baino hobeto bete zuen lan hori Rio Negro probintziako hiriburuan egindako Kolektibitateen Festan. Hiru egunetan zehar luzatu zen jaialdian, elizkizunetan, Sukaldaritza Gunean eta Ikuskizun artistikoan partaide izan ziren euskal etxeko kideak, ikurrina eskuan. Ikuskizunean, dantzak eta abestiak eskaintzeaz gain, ‘euskal estanpa’ oparitu zioten publikoari. 

Gehiago irakurri...


Euskara irakaslea behar da Seattle-n: 150 ikasletik gora dago Ipar Ameriketako euskal etxeetan

2014/09/19

“Familia sortzea” da, Itxaso Cayeroren aburuz, euskara eskolak sendo mantentzeko gakoa (Argazkia: Euskalkultura.com)

Iaz zertxobait behera egin bazuen ere, berriz ere egin du gora Ipar Ameriketako euskal etxeetako euskara ikasleen kopuruak seihilabeteko honetan. NABOk irakasle berri baten premia dauka orain Seattle, Washingtonen. Irakasle berriak lortzeko orduan, argi da Euskara Munduan programa erabakigarria ari dela izaten, NABOko euskara koordinatzaile Itxaso Cayerok Euskalkultura.com-i esan dionez.

Gehiago irakurri...


“Fronton” bideojokoa arrakastatsu: 200.000 deskargatik gora izan ditu sarean

2014/09/19

"Fronton" aplikazioaren promozio irudi bat

Euskal pilota jokoa munduan zehar ezagutaraztea omen zen “Fronton” bideojokoaren helburua, eta bide horretan bikain ari dela esan daiteke, dagoeneko 200.000 deskargatik gora izan baititu. Bainet ekoiztetxeak sortu zuen aplikazioa, eta Bizkaiko Pulsar Concept estudioa izan zen garapenaren arduraduna. Jolasa doakoa da eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez erabil daiteke. “Fronton”-en sartzen denak Aimar Olaizola, Oinatz Bengoetxea edo Mikel Urrutikoetxea bezalako jokalariak aukera ditzake eta frontoi ezagunetan jokatu. Denbora pasa ederra Mexikoko Munduko Pilota Txapelketako emaitzen zain gauden bitartean (igandean amaituko da, eta astelehenean emango dugu hango berri).

Gehiago irakurri...


Euskara klaseak ematen ari dira Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxean lehenengo aldiz eta hilean bitan

2014/09/19

Lehenengo euskara klasea Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxean

Hasi berria den ikastaroko bigarren klasea bihar izango da, irailaren 20an, arratsaldeko 2:30etan. Aktibitatea doan da eta Euskara Munduan programaren barruan garatuko da, Azulgo Gure Txokoa euskal etxeko irakasle den Elisabet Echegaray arduradun. Asteburu honetan ere, baina ostiral gauean, Udaberriaren hasiera ospatuko dute Olavarriako euskaldunek afari-ikuskizun batekin. 

Gehiago irakurri...


“Euskaldunak Las Herasen”, eskualdeko euskal jatorriko familien berri biltzen duen liburua, protagonistek kontatuta

2014/09/18

"Euskaldunak Las Herasen" liburuaren azala

Liburua AMESen (Esteban Semino Museoaren Lagunen elkartearen) hirugarren argitalpena da eta Argentinako General Las Heras herrira iritsi ziren euskal familien istorioak batzen ditu euren ondorengoek bildutako informazioan oinarrituta. “Euskaldunak Las Heras-en” lanak argazkiak eta Carlos Moreno arkitektoaren irudiak ere badakartza. Hitzaurrea, berriz, Mikel Ezkerrok egina da.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretuaren aldaketak argitaratu ditu

2014/09/18

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Euskal Herriko Argitaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo eman zuen Euskal Etxeentzako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzeko Dekretuak izango dituen aldaketen berri. Aldaketa hauen argitalpena aurtengo deialdiaren argitalpenaren aurreko pausoa da. Aldaketak indarrean dira gaurtik aurrera, eta euren helburua, besteak beste, diru-laguntzen balorazio- eta hautaketa-irizpideak hobeto zehaztea da, testuak azaltzen duenaren arabera. Euskal Etxeentzako diru-laguntzen 2014ko deialdia datozen asteetan argitaratzea espero da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia