euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Roberto Guerenabarrena, New Englandeko EEko lehendakari ohia: “Kanpokoei azaldu behar deutsegu euskara”

2014/09/26

Roberto Guerenabarrena (Argazkia: New England Basque Club)

Albiste garrantzitsua zekarren New England-eko (AEB) Euskal Etxeko azken buletinak: Roberto Guerenabarrenaren ordez Sergio Sotelo izango da, hemendik aurrera, lehendakaria. Kluba 2004an sortu zutenetik izan da presidente pilotari erretiratua baina, Euskalkultura.com-i esan dion legez, “bada ordua jende berria lanean hasteko”.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Rio Grande do Sul-eko EE brasildarrak, Uruguaiana-ko I Euskal Topaketa iragarririk

2014/09/26

Rio Grande do Sul Euskal Etxeko zuzendaritza kideak (argazkia RGS EE)

Hiru urte bete ditu Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak eta tarte labur honetan makina bat ekimen egin ditu jada, Brasil hegoaldean euskal kultura eta ondarea berreskuratu eta sustatze aldera. Orain elkarteak zuzendaritza batzordea berritu egin du, eginahala horretan indar eta gogo berberarekin jarraitzeko asmoz, eta jarduera berria iragarri du datorren urriaren 4rako: Mendebaldeko Mugako Lehendabiziko Euskal Topaketa. Uruguayana hiri eta inguruetako euskaldunei zuzendua da bereziki topaketa, eta bertan, besteak beste, Argentinatik etorritako lagunek ere parte hartuko dute, zehazki, Paraná hiriko Urrundik Euskal Etxeko dantza taldeko kideak.

Gehiago irakurri...


Euskal Jardunaldi arrakastatsuak General Madariaga herrian, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea elkartearen eskutik

2014/09/26

Guillermo Villate, Jorge Otaño, Carlos Irisarri, Txarito Naya, Marité Echegoyen eta Luis Luquez udaleko ordezkariarekin

Hirugarren urtez jarraian eta Gral. Madariagako Herriko Kultur, Hezkuntza eta Komunikazio Idazkaritzak deiturik ‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’ kultur taldeko irakasleek hitzaldi ziklo bat eskaini dute hiriko Kultura Zuzendaritzaren egoitzan. Euskal kulturari buruzko ikuspegia, hainbat gaitan islatuta, eskaintzeko asmoz antolatutako ekitaldi hau urtero errepikatuko dela iragarri diote antolatzaileek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


‘Dantza’ filma zinema aretoetan 2016an egotea espero dute Telmo Esnal, Koldobika Jauregi eta Juan Antonio Urbeltzek

2014/09/25

Telmo Esnal zinemagilea (argazkia Montse Castillo)

“Ez da euskal dantzei buruzko dokumentala; istorioa dantzen bitartez kontatzen duen dialogorik gabeko fikzio lana da”, esan dio Telmo Esnal zinemagile zarauztarrak Euskalkultura.com-i. Berarekin batera Koldobika Jauregi eskultorea eta Juan Antonio Urbeltz dantzan aditua ari dira 2016an estreinatzea espero duten ‘Dantza’ filmean lanean.

Gehiago irakurri...


Ander Egiluz, AEBetatik: "Aitortu behar zaie Diasporako euskaldunei Euskal Herriari egiten dioten ekarpena"

2014/09/25

Ander Egiluz kazetaria EuskalKultura.com-en AEBetako korrespontsal lanetan dabil Kalifornian

Kaliforniako Los Angelesen bizi da Ander Egiluz Beramendi. Euskal Herrian kazetari zela, soziolinguistikan masterra egin, eta hurrengo fasea AEBetan bizitzea erabaki zuen, eskarmentua, ingelesa eta formakuntza orokor ahalik eta gehien hartzea helburu.

Gehiago irakurri...


"Euskal Istoriak Hegoaldean" (sic) proiektuak munduari Hegoamerikako euskaldun izatea zer den azaldu nahi du

2014/09/25

"Euskal Istoriak Hegoaldean" webgunean bilduko dira Argentinako euskaldunen testigantzak

"Bertsolarien antzera, has zaitez zure bizipena lau haizetara kantatzen sarea baliatuz, Twitter, Facebook edo beste edozein komunikabide berriren bitartez". Horixe da, hain zuzen ere, “Euskal Istoriak Hegoaldean” (sic) proiektuaren proposamena: Diasporako euskaldunen bizipenei buruzko testigantzak biltzea eta zabaltzea. Ondoren, “transmedia” kontakizun hauek erakusketa batean bilduko dira eta datorren azaroan Argentinako Euskal Astean erakutsiko dira, La Platan. Parte hartzeko epea urriaren15a da. Guk egitasmoaren sustatzaile Paula Almiron-Chamadoirarekin hitz egin dugu, transmedia kontzeptua zertan datzan argitzeko. Elkarrizketa egin ondoren, internetera jo dugu: zoritxarrez, esan beharra dugu webgunearen euskarazko bertsioa guztiz akastun eta irakurgaitza dela.

Gehiago irakurri...


Donostiako Zinemalditik Londresera, euskal zineak indartsu ekin dio aurten nazioarteko zine zirkuituari

2014/09/24

Nagore Aranburu aktorea "Loreak" filmaren irudi batean

Bere ekuadorrean da dagoeneko Donostiako 62. Nazioarteko Zinemaldia, aurten euskaraz eginiko zineari leku berezia eskainita. Ez euskaraz egina delako soilik, zinea, zine ona eta benetakoa delako baizik. Horren adibide, atzo estrenatu zen  Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak"; aurrenekoz Sail Ofizialean lehiatzen da euskara hutsean eginiko lana. Honekin batera, orotara hamaika euskal lan eta bederatzi luzemetraia euskaraz aurkeztuko dira Zinemaldian. Eta bihartik aurrera, Donostian zine festa amaitu baino lehen, Londresen ere izango da zinea euskaraz ikusteko eta gozatzeko aukerarik.

Gehiago irakurri...


Sagardotegi afaria egingo dute Boisen, bertako Oinkari dantza taldearen alde dirua biltzeko

2014/09/24

Hirugarren urtez antolatu du Oinkarik Boisen sagardotegia, dirubiltze gisa bere ekimenetarako

Heldu den urriaren 18an, sagardotegi estiloko afaria egingo dute Boiseko Euskal Etxean bertako Oinkari dantza taldearen alde dirua biltzeko. 2015ean Seattle-n (Washington) ospatuko duten Northwest Folklife jaialdira joan nahi du taldeak: “Euskal kultura ezezaguna zaion jendearen aurrean dantzatzeko aukera paregabea da geuretzat”, esan dio Lael Uberuaga taldeko buruak Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


350 txiki, jolasak, abestiak, dantzak eta udaberriko giroa 17. FEVAren Ume Topaketa, Llavallolgo Euskal Echea-n

2014/09/24

FEVAren 17. Ume Topaketan, irudiak trukatu dituzte elkarrekin oroigarri gisa

Joan den larunbatean, irailaren 21aren bezperan, FEVAren Ume Topaketaren egoitza izan da berriro ere Euskal Echea Eskola, Llavallolen, Buenos Aires hiritik 32 kilometrora. Inguru zabal bateko euskal etxeetako txikienak bildu eta elkarrekin ondo pasatzeko aukera ematen duen urteroko egunpasa honek laurehun bat lagun bildu ditu aurtengoan, ume eta laguntzaileen artean. Antolatzaileek oso balantze ona egin dute eta esker beroak eman nahi dizkiete Topaketara bertaratu ziren guztiei. 

Gehiago irakurri...


Bizi-bizi dastarazi eta erakutsi du Montevideon euskal kultura Aldaxka taldeak, Unibertsitateko 'Cultura Fest'en

2014/09/23

Aldaxkako kideak, tartean kantiniersa, euskal kulturaz informazioa banatzen Cultura Fest-en, hala nola Baionako Herria astekaria

Euskal kultura tradizionala eman du ezagutzera Montevideoko Aldaxka elkarteak irail honetan Uruguai Errepublikako Unibertsitateko Giza Zientzien fakultatean, “Cultura Fest” izeneko jaialdiaren baitan. Ezagutzera eman eta gozatu, antolatutako ekitaldietan gustura eta gogotsu parte hartu baitute Aldaxkako kideek zein bisitariek. Suediarrak, japoniarrak, egiptoarrak, grekoak, brasildarrak… herrialdeko askotako lagunak hurbildu ziren euskal ekitaldietara, uruguitar mordoxka batekin batera.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia