euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren larunbatean da NABO Kantari Eguna 2014, Iparreko Ibarra euskal etxe antolatzaileak 10 urte betetzen dituela

2014/10/07

Iparreko Ibarra Euskal Etxeak 10. urtemuga ospatuko du urriaren 11an. Argazkian, elkarteko dantzariak piknikaren aurreko edizio batean (argazkia IIBC)

Datorren larunbatean egingo du NABOk bilera, Rocklin-go (Kalifornia, AEB) Iparreko Ibarra Euskal Etxea anfitrioi. Egun berean ospatuko dute aurtengo NABO Kantari Eguna, bai eta klubaren hamargarren urtemugako piknika. Euskal Etxeko egoeraz egin du berba Noel Goyhenetche Iparreko Ibarrako lehendakariak Euskalkultura.com-ekin: “Klub txikia da geurea baina bazkide gazteak ditugularik, bai eta umeen dantza taldea, esango nuke hori dela etorkizuna”, adierazi du. 

Gehiago irakurri...


Euskal Gerrako Umeei buruzko txostena aurkeztu dute Europar Migrazioen Institutuaren 2014ko topaketan, Rigan

2014/10/07

Asier Vallejo Itsasok aurkeztu zuen Susana Sabín-Fernandez ikerlaria AEMIren 2014ko topaketan (argazkia BenanOregi)

Latviako hiriburuan, Rigan, bildu ziren irailaren 25 eta 26an Association of European Migration Instititutions (AEMI) erakundea, 2014ko topaketan parte hartzeko, tartean euskal ordezkaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsaso buru. Taldeko partaide, Susana Sabin-Fernandez ikerlariak 1937an Euskal Herritik ebakuatu zituzten gerrako umeei buruzko txostena aurkeztu zuen. "Haven to Little Basque Refugees" izenburua du ikerketak eta elkarlanean burutu dute Sabín-Fernándezek eta Xabier Irujo historialariak (Nevadako Unibertsitateko irakasle).

Gehiago irakurri...


Jaialdi 2015, bagoaz! Hasi dira Euskal Herritik Boisera bidaiak prestatzen, AEBetako euskal festarik handienean parte hartzeko

2014/10/06

Renoko (Nevada) Zenbat Gara Euskal Dantza Taldea Idahoko Boisen, 2005eko Jaialdin (argazkia Joseba Etxarri-EuskalKultura.com)

Datorren urteko uztailean AEBetako milaka euskaldun bilduko dira Boisen, Jaialdi 2015 festan parte hartzeko irrikaz. AEBetako euskal jairik handiena da Jaialdi eta bost urtero egiten da Idahoko hiriburuan. Euskal Herritik ere makina bat lagun eta bisitari joango dira eta hasi dira dagoeneko bidaiak prestatzen. Iruñeko Overtrails bidaia agentziak, esaterako, jakinarazi digu bertarako lau bidaia aukera hasi dela eskaintzen: Jaialdira bakarrik; New York eta Jaialdira; Jaialdi, Coloradoko Kainoia eta Las Vegasera; eta azkenik, Ameriketan artzain izan ziren euskaldunekin bidaia berezia, Julian Iantzi aurkezlea gidari (Iantzi Kalifornian jaioa da, Mendebaldean 23 urte artzain ibili zen euskaldun baten seme).

Gehiago irakurri...


Ignacio Baña Barquin: “Trikitixa jotzean, polita da jendea nola alaitu eta dantzatzera animatzen den ikustea”

2014/10/06

Ignacio Baña Barquin

Buenos Aireseko Laurak Bat-eko familia ezagun batean jaio arren, lotura propioa sortu du Ignacio Baña Barquin-ek erakundearekin: txikitan hasi zen dantzari eta gaur egun dantzatzeaz gain bertako musikari bihurtu da. Trikitilari eta biolinista, Ignacioren ametsa, etorkizun batean, bere erreferenteak diren Kepa Junkera, Joseba Tapia edota Iker Goenaga bezalako artistekin jotzea litzateke. Bitartean, eta 22 urterekin, Arkitektura ikasten du Buenos Airesko Unibertsitatean eta maketa eta entseguen artean banatzen du denbora.

Gehiago irakurri...


Juantxo Skalari musikariak #Rudestation Tour bira hasiko du gaur Suitzan; gero Italian, Perun eta Txilen ere joko du

2014/10/03

Juantxo Skalari musikaria eta La Rude Band Bartzelonan (argazkia www.juantxosk.blogspot.com.es)

Juantxo Skalari musikari nafarrak eta bere talde berriak, La Rude Band-ek, Suitzako Lucerna hirian abiatuko dute  #Rudestation Tour biraren nazioarteko tartea. Kontzertu hauetan bere azken lana aurkeztuko du kantariak. “Rude Station” izena du albumak eta zaleen babesarekin grabatutako lana izan da, crowfunding sistemaren bitartez.Taldea errepidean da dagoeneko eta gaur Luzernan egingo duten emanaldiaren ostean Italia aldera abiatuko dira, bihar Torinon jotzeko. Datorren astean Perun eta Txilen izango dira.

Gehiago irakurri...


Linguae Vasconum Primitiae-ren japoniar itzulpena argitaratuko du Tokioko Heibonsha argitaletxeak

2014/10/03

Sho Hagio japoniar irakasle euskaldunak Etxepareren liburuaren japoniar itzulpenaren argitalpena iragarri du

Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren japoniar itzulpena argitaratuko du abenduan Tokioko Heibonsha argitaletxeak, argitaratu ere Euskal Herriko Etxepare Institutua laguntzaile. Itzulzaileak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida dira eta jatorrizko euskal testutik zuzenean itzuli dute japonierara. Esan, bestalde, Sho Hagio irakasle japoniar euskaldunak bi hitzaldi emango dituela hilabete honetan "Euskal lurra, jendea eta hizkuntza" izenburupean. Lehena, bihar larunbata, Osakako Asahi Cultural Center-en, eta bestea urriaren 21ean, Tokion.

Gehiago irakurri...


Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak bere Txikien Abesbatza aurkeztu zuen erakundearen 22. urteurrenean

2014/10/03

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen 22. urteurrenean etxeko Txikien Abesbatza kantatu zuen

La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuko euskal etxeak 22 urte bete ditu eta iragana eta etorkizuna batu zituen urteurren ospakizunean. Instituzioko berrogeita hamar lagun bildu zituen bazkarian, eskualdekoa bertakoa den Caldén izeneko arbola landatu eta Txikien Abesbatza, euskal etxeko kideen bilobek osatuta, aurkeztu zuen instituzioak. 

Gehiago irakurri...


Pablo Ubierna ikertzaile eta pilotazalea: "Xarea joko arras hedatu eta jokatua izana da Rio de la Plata eskualdean"

2014/10/02

Historialari gisa idatzi liburu ugariei, pilotari buruzko bat gehituko die Pablo Ubiernak (PAU-EuskalKultura.com)

Pablo Alejandro Ubierna doktore da Historian. Buenos Airesen orain 48 urte jaioa, ikerlari dihardu Argentinako Ikerketa Zientifiko Kontseilu Nazionalean. Xareko hautatzaile nazionala ere bada, euskal pilota barnean baitarama, eta itzuli berria da Mexikoko Mundu Txapelketatik, podiuma lortu ostean. Urri honetan aurkeztuko du Buenos Airesen xarea eta raketa argentinarrari buruzko liburu bat, euskal pilotak Rio de la Platan izan duen historia aberatsa kontatuz.

Gehiago irakurri...


Brasilen, Uruguaianako I. Euskal Topaketan arituko dira asteburuan Argentinako Urrundik-eko dantzariak

2014/10/02

Urrundik elkarteko dantzariak 3 de Febrero Udaleko Antzokian

3 de Febrero Udal Antzokian egindako emanaldi arrakastatsuaren ostean beste betebehar polit bat dute Urrundik euskal elkarteko dantzariek asteburu honetan. Rio Grande do Sul-eko Euskal Etxeak antolatutako Mendebaldeko Mugako Lehendabiziko Euskal Topaketan aurkeztuko dira dantzari paranarrak, Uruguaiana hirian. Behin etxean, Euskal Astera joateko bidaia prestatzen jarraituko dute Urrundik-eko kideek. Berrogei bat lagunek osatutako ordezkaritza abiatuko da aurten La Platara. 

Gehiago irakurri...


Dantzari Eguna: ospakizun bikoitza igandean Arrecifesen Itxarkundia eta Ugarritzak taldeen urteurrenak direla eta

2014/10/02

Itxarkundia eta Ugarritzak taldeen urteurren jaira joateko gonbitea

Festaz jantziko da datorren igandean Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxea bertako Itxarkundia-ren sorreraren 70. urtemuga eta horren jarraitzailea izan den Ugarritzak taldearen 25. urtebetetzea ospatzeko. Jaian garai guztietako dantzariak bilduko dira, senidetasun bazkari handi batean. Gonbitea luzatzearekin batera, euskal etxeak Iruki Alaiak bere abesbatzaren azken aktibitateak jakinarazi ditu. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia