euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Badator EH Sona 2014! Bartzelonako Euskal Etxeak musika jaialdiaren kartela aurkeztu du

2014/10/15

EH Sona 2014 jaialdiaren kartelaren zati bat

Bartzelonako euskal komunitatearentzat urteko ekitaldirik nagusienetakoa da Euskal Etxeak antolatzen duen EH Sona jaialdia. Aurtengoa urriaren 24tik abenduaren 6a bitartean egingop da betiko kartel indartsu eta erakargarriaz gain, proposamen berriak ere badakartza: batetik, musika autogestio lantegia egingo da, Ainara LeGardon kantariarekin; eta, bestetik, txikiei eskainitako ‘Txo!’ jarduera berezia egingo da.

Gehiago irakurri...


Roldan herriko Euskel Biotza Euskal Etxeak eskualdeko enpresariak bilduko ditu buruzagientzako Tailer batean

2014/10/15

Roldango San Inazio festan herriko San Martin Plazan dantzatu zuten Euskel Biotza-ko dantzariek

Tailerra FEVAren kultur eskaintzaren barruan eskainiko da, Ricardo Basterraren ardurapean. Ekintza, jaio berria den euskal etxeak esku artean dituen proposamenetako bat baino ez da. Jarraian, La Platako Euskal Aste Nazionalera joateko eta euskal kirolei buruzko proiektu bat martxan jartzeko asmoa dauka instituzioak, beste zenbait xederen artean. Berri honekin batera, Iñaki Deunaren jaian berrehun bat lagun bildu zituela jakinarazi digute roldandarrek.

 

Gehiago irakurri...


Kirmen Uribe idazleak “Bilbao-New York-Bilbao” eleberriaren ingelesezko itzulpena aurkeztuko du Ingalaterran

2014/10/14

Kirmen Uribe idazlea

Ingalaterran da aste honetan Kirmen Uribe idazle ondarroarra, bertan aurkezteko "Bilbao-New York-Bilbao” eleberriaren ingelesezko itzulpena. Seren Books argitaletxeak plazaratuko du itzulpen hori, datorren astelehenean, Elizabeth Macklin estatubatuarrak zuzenean euskaratik itzulia. Bihartik aurrera Oxforden eta Londresen zenbait aurkezpen egingo ditu Uribek. Bestalde, Aingeru Epaltza idazlea Finlandian da, eta gaur Helsinkin aurkeztuko du “Rock’n’Roll” eleberriaren suomierazko itzulpena.

Gehiago irakurri...


New England-eko Euskal Etxeak Harvard Unibertsitatean hasi ditu aurtengo euskara eskolak

2014/10/14

Harvard Unibertsitateak besoak zabalik errezibitu diela esan du Gorka Ochoa irakasle arduradunak (Argazkia: NEBC)

Portsmouth-etik Boston-era mugitu ditu euskara eskolak New England-eko Euskal Etxeak eta aurrerapausotzat jo du aldaketa hori Gorka Ochoa irakasle arduradunak. “Jende gehiago dago hemen eta ikasleen adina antzekoagoa da”, esan dio Euskalkultura.com-i. Hamabi ikaslek hasi dute ikasturtea: sei hasiberrien taldean eta beste sei lehenagotik zerbait zekitenenean. Bigarren taldearekin dabil lanean Ochoa eta, hasiberriekin, Kattalina Berriochoa.

Gehiago irakurri...


San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak stand bat izan du Liburu eta Idazle sanpedrotarraren I. Azokan

2014/10/14

Susana Oroz, Monica Mindurry eta Sylvia Iparraguirre Liburu Azokako euskal standean (argazkia Fotografiarte)

Euskal stand kulturala ekitaldiko gune erakargarrienetako bat izan zen Liburu eta Idazle Sanpedrotarraren I. Azokan. Anitz jende bertaratu zen iraun zituen lau egunetan abizenei buruzko informazio eske eta Euskal Herriaren mapan euren arbasoen herriak bilatzera. Bisitarien artean, euskal jatorria duen Sylvia Iparraguirre idazlea Ongi Etorri-ko lagunekin elkartu zen eta bere liburu bat oparitu zien.  

Gehiago irakurri...


Minbiziari aurre egiten ari zela sukalde liburua idatzi zuen Sue Legarretak: “Sukaldatzeko moduagatik oroitua izan nahi nuen"

2014/10/13

Bigarren edizioa ateratzea espero du Sue Legarretak (Argazkia: Sue Legarreta)

Energiaz betea erantzun du telefonoa Twins Falls-eko (Idaho, AEB) Sue Legarretak Euskalkultura.com-ekin bere azken proiektuaz berba egiteko: ‘Legarreta Storybook – Family Cookbook’ (Legarretaren historia liburua: Familiaren sukalde errezetak). Liburuxka gisa atera duen lan honek, dituen 68 urteetan ikasitako300 errezetatik gora biltzen ditu. “Sukaldean aritzea maite dut, pasioa dut. Familia da hori baino gehiago maite dudan gauza bakarra”.

Gehiago irakurri...


Lagunen Etxea Euskal Etxearen partaidetza handia Lapridako Kolektibitateen Jaian eta hiriaren urteurren ospakizunetan

2014/10/13

Eduardo Torry izan zen Lapridako I. Topaketa Erregionalaren hizlaria

Tradizioari jarraituz, Lapridako euskal etxeak bere lekua izan du pasa den irailean zehar hirian egindako ospakizunetan. Alde batetik, hiriaren 125. urteurrena dela eta egindako zeremonian eta kabalkadan hartu zuen parte; bestetik, Gizataldeen I. Eskualde Tokapetan, dantzariak eta mintzalari nagusia aurkeztu zituen. Berri hauekin batera, euskal etxeko liburutegiari Magdalena Mouján Otaño izena jarriko diotela jakinarazi du erakundeak. 

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeen diru-laguntzak eskatzeko deialdia gaur argitaratu da; eskabideak bihartik aurrera aurkez daitezke

2014/10/10

Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur bertan argitaratu du 2014ko Euskal Etxeen diru-laguntza deialdia eta, bertan dioenaren arabera, bihar irekiko da eskabideak aurkezteko epea. Azaroaren 10a arte aurkeztu ahalko dira eskabideak, eta bertan jasotako gastuak beti ere 2014 urtean burutu diren edo burutuko diren jarduerenak izan beharko dute. Laguntza deialdiaren zuzkidura orotara 782.307 eurotakoa da.  

Gehiago irakurri...


22 egun falta direnean, hona Euskal Astearen programa eguneratua eta Euzko Etxea-ren webgune berritua

2014/10/10

Euzko Etxearen webgune berriaren portada

Programaren azken bertsio eguneratua kaleratu du La Platako euskal etxeak azkeneko aldaketa eta nobedadeekin. Berrien artean aipatu behar da Nekazaritza eta Industria Erakusketa, aurreko moldaketan bertan behera geratu dela eta horren ordez Euskal Lanari omenaldi bat eta La Plata Handiko Industria Elkarteko elkarretaratzea egingo direla 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren baitan. Musikaren arloan, berriz, Itziarren Semeak talde bizkaitarraren errezitala baieztatu da. Informazioa eskuratzea errazteko, martxan dago jadanik euskal etxearen webgune berritua. 

Gehiago irakurri...


John Ysursa: “Duela 30 urte joan nintzen Oñatira eta euskara ikasten hasi nintzen. Bizitza aldatu zidan horrek”

2014/10/10

John Ysursak albiberekotu egiten ditu bere lan akademikoa Unibertsitatean, eta euskaldunen ondorengo gisa euskal komunitatean daukan partaidetza. Irudian, fandangoka kamerari bizkar emanez 2011eko Euskal Gizataldeen Kongresuan Donostian (EuskalKultura.com

Unibertsitate munduan bakarrik ez, euskal komunitateetan ere bada zintzo pertsona aktiboa John Ysursa boisetarra. Atzo, euskal dantzen inguruko hitzaldia eman zuen hiriko Euskal Etxean. Boiseko Basque Studies Consortium-eko zuzendariak Euskalkultura.com-ekin egin du berba 2015eko Jaialdirako antolatzen dabiltzan sinposioaren inguruan eta Ameriketako euskal komunitateen egoeraz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia