euskal diaspora eta kultura
2014/11/06
Deialdia, Argentinako euskal etxeei eta euskara irakasten duten erakundeei dago zuzenduta eta diseinuak bidaltzeko epea abenduaren 3an bukatuko da. Lan irabazlearen egileak 360 euro jasoko ditu esku dirutan eta beste 360 bono batean, berak ordezkatzen duen erakundeak material didaktikoan gauza dezan.
2014/11/06
Duela 130 edo 140 urte Ameriketara etortzeko Atlantikoa zehartu zuten euskaldunen berbiloba da eta harrotasun irriño batez hartzen du bere boneta edo txapela buruan euskal jite ukaezina duela esaten diogunean, hala iruditzen baitzaigu. Daniel Elicetche kontularia eta enpresari parguaitarra da, kontularitza eta auditoria enpresa baten jabe Asuncionen, baita bertako Euskal Etxeko kide fundatzaile ere. Paraguain profesional gazte formatuen behar handia dagoela diosku.
2014/11/05
Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxea izango da datorren asteburu honetan euskaldunen ordezkari, hiri argentinar honetako Immigranteen Elkarteen biltzaile den UCIC batasunak, bertako Udala lagun, "Hiria bat, Herriak guztiak" lelopean azaroaren 6tik 9ra bitartean antolatutako Gizataldeen Jaialdian. Hurbilduko den publikoak hogei bat stand bisitatu ahal izango ditu, herrialde partaideen mozkin, janari eta kultur ezaugarrien erakusgarri --eta janari kontuetan dastagarri--, eta 50etik gora dantza eta musika emanaldi eskainiko zaizkio hiriko Danta Hiribidean atondutako karpa azpian. Sarrera 20 peso izango dira, Udalaren Larritasun Ospitalearen alde.
2014/11/05
Ospakizuna bikoitza izan da eta kalean zein Taberna Baska delako herriko euskal tabernan bizi izan zen. Hiriko desfilean auto klasikoetan hartu zuten parte Zazpirak Bat euskal etxeko lagunek. Eta desfilea bukatutakoan, txistorra eta txorizoa sagardo erara eskaini zituzten tabernan. Urtea amaitu aurretik beste jai handi bat izango du euskal gizataldeak: abenduaren hasieran “Urte amaierako Euskal Astea” egingo dute, herri kirolak barne.
2014/11/05
Diasporako euskal gizataldeek sortutako ataria da EuskalEtxeak.net, eta bertan munduko euskaldunek bidalitako argazki artxibo mardula dago ikusgai. Berriki, artxibo horri beste ia 4.000 argazki gehitu dizkiola jakinarazi du webguneak. Bilduma honetan milaka argazki biltzen dira eta euskal etxeek jarduerak, eguneroko bizitza, bazkideak... ikus daitezke bertan. Artxiobo honetan murgildu eta Diasporako euskaldunen munduan ikusmiratzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
2014/11/04
90 lagun bildu ziren Buenos Aires probintziako Lagun Onak euskal etxean erakundearen 63. urteurrena ospatze aldera. Eta hiriko lagunak ez ezik, Chacabucoko Guillermo Larregui eta Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxeetako ordezkariak ere bertaratu ziren 9 de Julio kaleko egoitzara anfitrioiekin ospatzeko. Gogora dezagun Arrecifeseko euskal etxea Pergaminokoaren babesle izan dela hasieratik eta oraindik ere laguntzen duela aktibitate ugaritan.
2014/11/04
Irailean bueltatu ziren Euskal Herrira aurtengo Hator Hona programarekin Necochean euskal kultura irakasle izan ziren zortzi gazteak, eta, harrezkero, sarri gogoratu dira han bizitakoaz. “Demasa”, “eredugarria”, “nere bizitzako esperientziarik politenetariko bat”… horrela definitzen dute hiru asteko egonaldia. Xabier Urtasun, Itxaso Saenz de Lafuente, Izaro Intsausti, Xabier Maritxalar, Uxue Etxebeste, Nekane Agirre, Beñat Konde, Eñaut Arretxe eta Olatz Mitxelena dira eurak.
2014/11/04
Bazkide fundatzaileekin batera, afarira geroztikako kideak ere bildu ziren, baita euskal etxearen sorrera-prozesuko parte izandako Villa Mariako euskal gizataldeko ordezkariak ere. Ekitaldi hau eginik, aurrera dora Gure Ametza, 20. urtemuga dela eta 2014 honetarako antolatutako programa garatzen. Egitaraua abenduaren 12an itxiko da, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko deituko duten jarduerarekin.
2014/11/03
Egitaraua joan den larunbatean hasi zen ofizialki eta bederatzi egunez, datorren igandera arte, luzatuko da Buenos Aires probintziako La Plata hiria Euskal Diasporaren mundu mailako hiriburu bihurturik. Datozen lerroetara elkarretaratzearen behin betiko programa ere bildu dugu, bertatik Topaketa Politikoa erori izana delarik aurreko bertsioen ondoan alde nabarmenena.
2014/11/03
Joan den ostiralean, urriaren 31ean eman du argitara Eusko Jaurlaritzaren Buletin Ofizialak (EHAA) Euskal Etxe eta Komunitateen esparruan, Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzan urtebetez bekadun arituko diren lau lizentziatuen izenak. Euretarik bi, aipatu Zuzendaritzaren baitan Gasteizen arituko dira, eta beste biak, Ameriketan, Jaurlaritzaren Ordezkaritzetan, Argentinan bat eta Estatu Batuetan bestea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus