euskal diaspora eta kultura
2014/11/11
Berlingo Euskal Etxeak ostegunetik igandea bitartean Euskal Herrian eginiko zinema erakutsiko du Alemaniako hiriburuan, elkarteko kideei zein alemaniar lagunei euskal kulturan sakontzeko aukera emateko asmoz. Dokumentalak dira ardatz aurtengo edizioan: “Alardearen seme-alabak”, “Emak Bakia baita” eta “Asier ETA biok” filmak izango dira ikusgai, Kimuak programako laburmetraiekin batera.
2014/11/10
Atzo igandea bururatu da La Platan Argentinako Euskal Aste Nazionala 2014. Argentinako osoko euskal etxe eta komunitate antolatuen urteko bilkura nagusia den honek andana polita jende bildu du, giro onean eta ehundaka gazte partaide. Izan ere, larunbat gaueko Gala emanaldiak 30 dantza talderen dantza bana bildu zituen, kalitate eta taularatze maila altuz, 400 bat gazte pasaturik oholtza gainean. EuskalKultura.com-ek ekitaldiotako argazki-kronika xehetua eskainiko du bihartik aurrera, bertan egon ez zirenak ere hurbildu eta nolabait busti ahal izan daitezen bertan bizi izandako giroaz. Gaurkoa, beraz, gainbegiratze orokorra izan dadila, eta bihartik aurrera argazki-kronika.
2014/11/10
Korrikak edizio berria egingo du hilabete batzuk barru, 2015eko martxoan: Urepelen (Nafarrioa Beherea) hasiko da, 19an, eta Bilbon amaituko 29an. Aurkezpena egitearekin batera, antolakuntzako Klara Astondoa EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da Diasporari ekimenean arte hartzeko gonbite berezia luzatzeko. Aurrekoetan Londresetik Australiara, New Yorketik Montevideora, munduan zehar ziztu bizian zabaldu da Korrikan parte hartzeko irrika. Aurten ere, antolakuntzak jarduerak antolatzeko materiala eta laguntza eskaini ditu. Anima zaitez eta Diasporan ere "Euskalhaldundu!"
2014/11/10
Heldu den urteko ekainaren 1a baino lehen aldatuko dute lekuz Boiseko Ikastola. BSU Unibertsitateko kanpusean dagoen St. Paul’s Catholic Center-en hamasei urte eman ostean egingo dute, adierazi dute arduradunek. “Haurrek behar duten guztia duen leku baten bila gabiltza, hirigunetik ahalik eta hurbilen”, esan dio Euskal Museoko zuzendaria den Patty Miller-ek EuskalKultura.com-i.
2014/11/07
Zazpi egun biziak izan dituzte La Platan joan den asteko larunbatean 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionala inauguratu zenetik. Aste osoan zehar hainbat arlotako euskal proposamen eta ekitaldiei eman zaie bidea eta egitarauak bildu dituen ekintzen artean aipa daitezke erakusketak ('Gure arropa', euskal jantzi tradizionalez eta 'Euskaldunen Argentina'), pilota partida (nazioarteko txapelketak, Mexiko, Uruguai, Venezuela, Txile, Euskadi eta Argentina partaide) eta kirol saioak (itsuen futbola, hockey, xakea), hainbat kultur hitzaldi, liburu aurkezpenak, abesbatzen emanaldiak, euskal zinema eta antzerkia eta abar luzea. Gaurtik aurrera Asteak gorakada bizituko du eta euskaldunek zurigorriberdez margotuko dute hiria beste hamaika ekitaldiz, euren izaera, nortasun eta aurrerabide gogo eta sentimentuen agergarri sendo eta engaiatu.
2014/11/07
Datorren urtarrilaren 16tik otsailaren 17a bitartean Patxi Perez dantzari eta txistularia Argentinan izango da eta euskal etxeetan dantza ikastaroak emateko prest agertu da. Perez herri dantza arloko animazioan eskarmentu handiko dantzaria da, Patxi eta Konpainia taldearekin "mutxiko" ikastaroa ugari eman baititu. "Lagun batek Patagoniara gonbidatu gaitu emaztea eta biok eta txirula hartuta Argentinan zehar dantza ikastaroak emateko aukera ikusi dugu. Dantza taldeekin, euskal etxean, euskaltegietan ere euskara eta dantza uztartuz, haurrekin... gauza politak egiteko aukera asko ikusten ditugu". Ikastaro horietako bat zure euskal etxera ekarri nahi duzu? Jarraian azalduko dizugu nola.
2014/11/07
Ametsetako bidaia ez dago hain urrun Euskal Herria maite eta oraindik ezagutu ez duten edota berriro bisitatu nahi dutenentzat. Proposamena Arrecifeseko euskal etxeko erreferente den Mariana Domine Irigoyeren eskutik dator eta datorren urteko irailerako da. "Anima zaitez Euskal Herria ezagutzera, zure jakingura bera duten lagunekin" aldarrikatzen du bidaiatzeko eskaintzak.
2014/11/07
Chacabuco hiriko I. Dantzari Topaketa elkarrekin antolatu ondoren, bisita itzuli zion Guillermo Larregui euskal etxeak Nafar Etxeari, erakunde honen urtebetetze egunean. Baina elkarretaratzea, bere dantza, zuzeneko musika eta proposamen gastronomiko ezin erakargarriagoekin, datorren urteko jaiaren aurrerapen txiki bat baino ez da izan. Izan ere, ospakizun berezi bat iragarri du Nafar Etxeak 2015eko 120. urteurrenari begira.
2014/11/06
Ternuara (Kanada) egindako bidaia batean izan zuten euskaldunen berri Amy Arnold eta Étienne Trépanier-ek eta, ondotik erabaki zuten Euskal Herriari buruzko proiektu hau abiatzea. “Nazioen aferak interesatzen zaizkit eta, quebectarra izanik, uler nitzakeen euskal kulturaren hainbat gauza; beraz, proiektuarekin hasi ginen”, esan dio Trépanier-ek EuskalKultura.com-i. Euskal Herrian barrena eurak gidari ibili nahi duten iparramerikarrek, etxeko ordenagailutik egin dezakete, frantsesez zein ingelesez,
2014/11/06
Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioak (FIVU) urtero egiten duen Udalekua irailaren 26tik 28ra bitartean egin da aurten, Hego Hemisferioko udaberriko eguraldia lagun, nahiz eta euria eta haizea ere agertu ziren. Oraingoan 28 neska-mutilek parte hartu zuten kanpalekuan: txikiak eta koxkorxeagoak, 6tik 16 urtera bitartean. San Jose departamentuko Kiyu herrian egin zen; guaranien hizkuntzan, kiyu hitzak kilkerra esan nahi du eta horixe izan zen aurtengo Udalekuaren ikurra.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus