euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Citroenek DS3 modeloaren sapaia ikurrinarekin pertsonalizatzeko aukera ematen du

2014/11/20

Citroen DS3 modeloa ikurrinarekin pertsonalizatzeko aukera ematen du Citroenek

Citroen auto lantegi frantziarrak ikurrina eta beste zenbait herrialdeen bandera, autoak saltzeko estrategia gisa erabiltzeko aukera ikusi du eta DS3 modeloaren edizio berezi bat egin du. Ikurrinarekin batera beste 8 diseinu dira aukeragarri: Korsikako banderarekin, Okzitaniakoarekin, bretoi, alsaziar... bakoitza Frantziako "erregio" batekoa, dio marka frantsesak. Abertzaletasuna marketing estrategia gisa? Ez hain azkar.

Gehiago irakurri...


Euskal Sukaldaritza Festa egingo dute Bellocq-en abenduaren 6 eta 7an, ‘Cocinero argentinos’ TV saioko kamerak bertan

2014/11/20

Badator Euskal Sukaldaritza Festa 2. edizioa Bellocq herrira

Egitarau oparo batekin plazaratuko da 'Zelaiaren eta itsasoaren artean' izeneko Euskal Sukaldaritza Festaren 2. edizio hau. Bi egunetan zehar mota askotako proposamenak eskainiko dira, hala nola ibilbide turistikoak, jarduera gastronomikoak, dantzaldiak eta Mus Txapelketa ere barne. Parte hartu nahi duteneei voucher bereziak eskaintzen dizkiete Euskal Pampa eta Hiru Erreka erakunde antolatzaileek. "Animatu eta zatoz San Francisco de Bellocq-era hondartza, landa eta euskal giroaz gozatzera", dio gonbiteak.

Gehiago irakurri...


Harkaitz Cano idazlea Estatu Batuetan hitzaldi bira egiten ari da: gaur Urbana-Champaign; bihar Chicago eta igandean Miami

2014/11/19

Harkaitz Cano idazlea (argazkia Sushi Maky)

Ilinois estatuko Urbana-Champaign Unibertsitatean da gaur Harkaitz Cano idazle lasartearra, bertan literatura eta arteari buruzko hitzaldi bat emateko. Estatu Batuetan bira egiten ari da sortzailea, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Bihar. Illinoisen jarraituz, Chicagoko Unibertsitean izango da eta igandean amaituko du bira, Miamiko Nazioarteko Liburu Azokan egingo dituen bi solasaldiekin.

Gehiago irakurri...


Ekintzen balantze ezin hobea egin du San Nicolaseko Euskal Etxeak bere 70. urteurren ospakizunaren ondotik

2014/11/19

San Nicolaseko Euskal Etxea: 70. urteurren jaia ospatu zuen 150 lagunentzako afari batekin (argazkia El Norte egunkaria)

Jaia euskal etxearen egoitzako areto klimatizatu berrian egin zen eta menua, berriz, etxeko sukaldariek prestatutako 150 lagunentzako paella. Euskal abestiak eta dantzak ere gailendu ziren urtebetetzeko jaian Errekatarrak abesbatza eta Roldan herriko Euskel Biotza euskal etxeko dantza taldea lagun. 

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Abesbatzak, erbestera zetozen errefuxiatuek Winnipeg ontzian sorturik, 75 urte bete ditu euskal musikaren enbaxadari

2014/11/19

Txileko Santiagoko Euzko Etxeko Euskal Abesbatza, artxiboko irudi batean

Urtetan --orain bete dituen 75etan-- izan da eta segitzen du izaten euskaldunen eta euskal kulturaren enbaxadari Txilen urtean zehar egiten diren hainbat kultura ekitaldi euskaldun eta ez euskaldunetan. Gizonezko ahotsek osatzen dute eta gaur egun ez du apenas Euskal Herrian jaiotakorik, euskal jatorriko txiletarrak baizik eta euskal musika eta kulturazale diren lagunak, Patricio Aburto zuzendari. Datozen lerroak Santiakoko 'Berriketari' euskal albistegiaren azkeneko aletik laburbildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilera egin zuten Berlinen, ikasturte berriaren atarian

2014/11/18

Europako euskal etxeetako euskara irakasleak eta HABEko teknikariak Berlinen egin zen bileran (argazkia HABE)

HABEren Euskara Munduan programak antolatuta, Europako euskal etxeetako euskara irakasleek bilkura egin zuten urriaren 17 eta 18an Berlinen. Hirugarren bilkura izan zen hau eta, aurrekoetan bezala, irakasleek oso gustura hartu zuten batu eta esperientziak eta ideiak trukatzeko aukera. Berlingo Gernika Kulturunf. Euskal Etxeak ostatatu zuen eta bertara Europako euskal etxe gehienetako irakasleak hurbildu ziren; Madril, Bartzelona, Valentzia, Mallorka, Valladolid, Bordele, Paris, Erroma, Londres, Brusela eta Berlinekoak, hain zuzen ere. Guztira 22 irakasle aritu ziren lanean.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako lagunekin oporrak pasatu nahi? Hator Argentinara, Chascomuseko 2015eko Udalekura!

2014/11/18

2015eko Chascomuseko Udalekua sustatzeko afixa

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeak antolaturik, 13 eta 16 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta gonbitea. 2015eko Udalekua urtarrilaren 5ean hasiko da eta ia astebetez, euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekintzetan hartuko dute parte gaztetxoek. Izena emateko epea abenduaren 13an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Mila lagunentzako argentinar erreki tipiko batekin bukatu zen 2014ko La Platako Euskal Aste Nazionala (argazkiak-eta VI)

2014/11/17

Igande goizeko dantzak: zeru urdi-urdinaren azpian astindu zituzten ikurrinak euskal etxe guztietako dantzariek (argazkia EuskalKultura.com)

Ohikoa den legez, ekintza jendetsuenetakoa izan zen aurtengo Euskal Astean ere igandeko ‘Oturuntza’. Haurren Errepublika delako parkean eta udaberriko eguzkipe eder batean, ondo baliatu zuten bildutako ordezkaritzek azken dantzak ikusi eta ‘hurrengora arte’ agurtzeko. Bazkariaren baitan Euskara Lehiaketen sariak banatu ziren. Hauxe 2014ko Euskal Aste Nazionaleko irudiekin osatu dugun azken argazki-sorta.

Gehiago irakurri...


Basque Country Magazine, mugikorrentzako aldizkari digitalarekin presta dezakezu Euskal Herrira amestutako bidaia

2014/11/17

Basque Country Magazine aldizkariaren webgunearen azala; iPhone formatoan ere eskuragarri

Badakigu Diasporako euskaldunen artean Euskal Herrira bidaiatzea irrika etengabea dela, eta zenbaitek amets hori betetzea lortzen dutela. Nazioarteko turisten artean ere, gero eta gehiagok begiratzen dute geurera, ezagutzea eta gozatzea merezi duen lurra dela konbentzituta. Haientzako zein hauentzako, aurkikuntza ederra izango da 'Basque Country Magazine' aldizkari digital berria. Tablet eta smartphonentzako garatutako tresna honek Euskadira bidaia prestatzen ari direnentzako informazioa eskaintzen du --erreportajeak, argazkiak, helbideak... --era erakargarri eta jostagarrian. Euskal Herrira etortzekoa bazara, edo etorriko zarela amets egiten baduzu, baduzu zer ikusi!

Gehiago irakurri...


2014ko La Platako Euskal Aste Nazionala: dantzak, sariak eta kontzertua larunbat bizi-bizi batean (argazkiak V)

2014/11/14

‘Dantzan’ izeneko dantza aukeratu zuten aurtengo emanaldirako talde anfitrioiko neskek (argazkia EuskalKultura.com)

Euzko Etxearen 70. urteurrenaren baitan ospatutako Euskal Astearen kronikaren bukaerara iristen ari gara eta horrekin batera jaiaren EuskalKulkutura.com-eko irudi bilduma ere badoa osatuz. Atzoko kronikari jarraituz, hona dantzaldiaren bigarren zatia. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia