euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri Txarrak Bordele eta Parisera helduko da 2015eko nazioarteko biran; gero Frankfurt, Berlin, Texas...

2015/01/21

Berri Txarrak taldea Bordelen izango da etzi

Diasporako musikazaleek Berri Txarrak taldea zuzenean ikusteko aukera izango dute datozen hilabeteetan taldea nazioarteko bira egiten ari delako "Denbora da poligrafo bakarra" diskoa aurkezten. Bira Donostian hasi zen, sarrerak agortu zituzten lau kontzertu historikoekin. Ostiralean Bordelen izango dira eta larunbatean Parisen. Ondoren, Madril, Bartzelona, Berlin, Frankfurt eta Texas izango dira birako beste hitzordu batzuk.

Gehiago irakurri...


Badator Danborrada! Paris eta NYeko euskal etxeek bihar hasiko dituzte San Sebastian Eguneko ospakizunak

2015/01/16

Iazko San Sebastian Astean Necocheako Euskal Etxeko Helduen Taldeak Necocheako Udal Musika Banda lagun jo zuen. Eta baita etxeko txikiek ere, hauek Donostiako Gaztelubide Elkarteak oparitutako ohol txikiak baliaturik (argazkia Necochea EE)

Diasporan entzungo dira aurrena Danborradaren doinuak aurten, Paris eta New Yorkeko euskal etxeek bihar ospatuko dutelako San Sebastian Eguneko festa. Behin hasita, jaia etenik gabe luzatuko da Diasporan zehar: astelehen gau eta asteartean Donostia eta Azpeitian, baina astean zehar eta iganderaino Madril, Bartzelona, Arrecifes, Necochea (astebeteko festa egitaraua eginez), Caracas, Murtzia, Mexiko, Valladolid, Shanghai...

Gehiago irakurri...


Mila esker irakurleei zuen zorionengatik, guk ere onena opa dizuegu: buletina urtarrilaren 21ean itzuliko da

2015/01/07

Geurea egiten dugu Argentina barnealdetik, Villa Mariako Euskal Etxetik egindako topa: agiantza onenak 2015 honetarako!

Iritsi gara beste urte batez zenbaki aldaketara: 2014ak 2015ari eman dio bidea. Lerro hauen bidez, eskertu nahi dizugu, irakurle eta lagun, zure zintzotasuna eta laguntasuna elkarrekin daramagun bidean. Zu hor zaudelako gaude gu hemen. Gure euskal komunitateen beharrak sortu zuen EuskalKultura.com eta elkarrekin interneten 2001etik hona --lehenagotik bitartekari 'zaharretan'-- daramagun bidea gorabeheratsua, ez beti erraza, baina zinez emankorra izan da. Apustuari eusten diogu.

Gehiago irakurri...


Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari ohi Iñaki Martinez, finalista Nadal sarian

2015/01/07

Iñaki Martinez Eusko Jaurlaritzaren ordezkari Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako (2009-2012) finalista izan da atzo Bartzelonan erabaki zen Nadal Eleberri Sarian (argazkia artxiboa EuskalKultura.com)

Azkeneko legealdian Patxi Lopez lehendakari zela Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako ordezkari izandako Iñaki Martinez finalista izan da atzo Bartzelonan erabaki den Nadal eleberri sari prestigiotsuko 2015ko edizioan. Saria José C. Vales-en 'Cabaret Biarritz'-i eman bazioten ere, Iñaki Martinez abokatu bilbotarraren  'Tanger la ciudad de la mentira' izan da sei finalistetako bat.

 

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak 'Neguko Euskal Jaialdia' antolatu du, etekinak Joseba Larrazabal haurraren alde

2015/01/05

Joseba Andoni Larrazabal haurra artxiboko argazki batean Miamin. Euskal festako etekinak beretzat izango dira

Urtea hastearekin batera deialdi berria egin du Miamiko Euskal Etxeak elkarretaratzeko. Otsailaren 21a da data eta euskal festak gastronomia, musika, herri kirolak, mus partidak eta aire zabaleko familia giroa izango ditu osagai. Bertan lortzen diren etekin guztiak Joseba Andoni Larrazabal haurraren alde joango dira. Bertan bizi bazara edo egun horietan bertatik ibiliko den norbait ezagutzen baduzu, ez izan dudarik: euskal giroko festa, Josebarekin elkartasunean.

Gehiago irakurri...


Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Partzuergoak bere zuzendari lanpostua betetzeko deia atera du

2015/01/02

Pirineoetako Lan Elkartearen mapa (irudia Procura.org)

Pirinioen bi aldeetan dauden komunitate, eskualde eta herrialdeen mugaz gaindiko lankidetza tresna da erakunde hau eta bere zuzendaritza eramango duen pertsona baten bila dabil. Hautagaiek goi tituludunak behar dute izan, oso ondo moldatu espainolez eta frantsesez (kontutan hartuko dira ingelesa, euskara, katalana eta okzitaniera), eskarmentuduna behar du diru europarren kudeaketan eta besteak beste. 60.000 euroko urteko soldata eskaintzen da. Epea 2015eko urtarrilaren 31 da.

Gehiago irakurri...


Kuban egingo da 11. "Euskal Herria Mugaz Gaindi" Nazioarteko Mintegia, urtarrilaren 12tik 14ra

2014/12/31

San Esteban de Cañongoko Kontearen jauregian egingo dira Mintegiko jardunaldiak (argazkia Gorka Aranzabal)

Habana Zaharra, Kubako hiriburuko gune historikoaren bihotza, izango da 11. Euskal Herria Mugaz Gaindi Nazioarteko Mintegiaren gunea. Aurtengoan Kubako euskaldunak dira topaketaren ardatz, Habanako Euskal Etxeak EuskalKultura.com-i aditzera eman dionez. Antolatzaileak Nevada-Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies eta Eusko Jaurlaritza dira, Asociación Vasco Navarra de Beneficencia Kubako Euskal Etxearen lankidetzarekin, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Cordobako Gure Txokoak eta Dakarreko Corcuera euskal pilotoa animatzera deituz amaitu du bere 60. urteurreneko urtea

2014/12/31

Cordobako Gure Txokoak Ignacio 'Livingston' Corcuera piloto bilbotarra animatzera deituz eginiko kartela

Cordobako Gure Txokoa Euskal Etxeak, datorren larunbatean Buenos Aires hiritik abiatuko den Dakar Rally-eko euskal pilotoa animatzera ateratzeko deia egiten duen ohar bat plazaratuz amaitu du 2014a, izan ere euskal etxeak bere 60. urtebetetzea ospatu duen urtea. Euskal Etxeak abenduaren 13an egin zuen bere Batzar Nagusia eta, besteak beste, orain arteko lehendakaria, Alejo Martin, berriz hautatu zuen presidente. [Eguneraketa: Dakar lasterketaz, adierazi zaigu 'Donostia taldea' ere lehiakide dela T1.2 kategorian, Luis Chillida pilotu; eta baita ere Txomin Arana pilotu ereñotarra, hau motorrean]

Gehiago irakurri...


Red Bay herriak, Kanadako Labrador-en, bere III. Jaialdia Basque Festival egingo du 2015eko uztailaren 7tik 19ra

2014/12/31

Bertako euskal iragan aberatsa, aitzindaria Kanada osoan, ari dira ikertzen, berreskuraten eta zabaltzen Kanadako Red Bay-n. Turismo erakarle duen balioa ere gogoan daukate oso.

Kanadako Red Bay herriak “III Jaialdia Red Bay Basque Festival” antolatuko du 2015eko uztailaren 7tik 19ra bere iragan euskalduna bersortuz. Gogoratu behar da Red Bay XVI. eta XVII. mendeetako euskal baleazaleen estazio garrantzitsua izan zela Biarritzetik, Baionatik, Donibane Lohizunetik, Pasaiatik, Donostiatik, Oriotik edota Bermeotik iritsitako arrantzaleentzat. Jardunaldietan haien bizimodua zer-nolakoa zen erakutsiko dute eta horrekin batera euskal gastronomia erakusketak eta Euskal Herriko kulturarekin lotutako erakustaldiak ere izango dira.

Gehiago irakurri...


Agirre Lehendakaria Center-ek balantzea egin du Ibarretxek azaroan Brasil, Uruguai eta Txillera eginiko bidaiaz

2014/12/30

Ibarretxe lehendakari ohia Eurochileko foroan hitzaldia ematen entzule txiletarren aurrean

Bere buletin edo newsletter-aren zenbaki berria plazaratu du Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (ALC) erakundeak. Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako kanpusean egoitza duen "gogoeta eta ikerketa sustatzeko" erakunde honek Ibarretxe lehendakari ohia buru dihardu eta, izan ere, iragan bisita egin zuen iragan azaroan Brasil, Uruguai eta Txilera. Horren balantzea eta beste zenbait gai hartu dituz hizpide aipatu buletinak.

 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia