euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesen hilabeteko egonaldia duen arte-sorkuntza beka deialdia egin du Bitamine Faktoriak

2015/02/03

Bitamine Faktoriaren Euskal Arte Garaikidea Nazioartekotzeko Programaren kartela

Bitamine Faktoria galeria irundarrak Buenos Airesen hilabeteko egonaldia duen sorkuntza beka deitu du euskal artea nazioartekotze programaren barruan. Beka jasotzen duen artistak maiatzetik urrira bitartean burutu ahalko du proposatutako lana, eta azaroan Buenos Airesera joango da, han lana aurkeztu eta bertako sortzaileekin kultur-trukea egiteko.

Gehiago irakurri...


"Haztearren, gogoeta": FEVAk gogoetaldia deitu du Cañuelasen martxoaren 7 eta 8ko asteburuan

2015/02/03

2014ko FEVAren hauteskundetan hautatutako batzorde berria, Hugo Andiazabal eta Javier Ederra buru

Aktibitatea martxoaren 7an hasiko da, larunbata, eta Argentina osoko euskal etxeei luzatu zaie parte hartzeko gonbitea. Izena emateko epea otsailaren 20an bukatuko da. Larunbat horretan bertan, baina aipatu ekitaldiaren aurretik, FEVAk pilota arloko beste bilera batera deitu du, euskal kirol honi buruzko zenbait erabaki hartzearren. Bi jardunaldiak Cañuelaseko Smata-ko instalazioetan izango dira. 

Gehiago irakurri...


Patricio Legarraga: "Iparraldetik Txilera etorri ziren 2.000 euskaldunen datuak ditugu www.emigrationchili.com webgunean"

2015/02/02

Iparraldetik Txilera joan ziren euskaldunen berri ematen du www.emigrationchili.com webguneak

Patricio Legarraga genealogia adituak zubia sortu du Iparraldeko euskaldunekin Santiagoko bere etxetik, Emigrationchili.com webguneari esker. Bertan azken urteotan hainbat ikerketen bidez bildu dituen datuak eskaintzen ditu: Iparraldetik Txilera etorri ziren 2.000 inguru euskaldunen izen-abizenak, sorterria, lanbidea eta sarrera-urtea, besteak beste. Senide eta arbasoen bila ari diren Euskal Herriko zein Txileko euskaldunentzako informazio iturri garrantzitsua, zalantzarik gabe.

Gehiago irakurri...


‘Obaba’ filma emango dute, pintxo dastaketa baten ostean, Carson City-ko nazioarteko film jaialdian

2015/02/02

Carson City-ko Nazioarteko Film Asteburuko aurtengo kartela

Aste honetan egingo dute, bigarren urtez, Carson City-ko (Nevada, AEB) International Film Weekend zinema festibala, ostegunetik larunbatera bitartean (otsailaren 5etik 7ra). Iazko edizio arrakastatsuaren ostean, “kultura aniztasuna pelikulen bidez” goraipatuko duen kartela prestatu dute, Linda Bellegray antolatzaileak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Montxo Armendariz-ek zuzendutako ‘Obaba’ lana azken egunean emango dute.

Gehiago irakurri...


Necocheako Danborrada, Donostiakoa bezain alaia, baina Argentinako udan sartuta eta manga motzetan (argazkiak)

2015/01/30

Danborrari finak dira necocheatarrak, eta ondo jotzeaz gain, festa benetan bizi dute gainera! (argazkia Necochea EE)

Danborrada benetako grinaz eta ilusioz bizi dute Necochean, eta halakoa da euren ilusioa, festari aste oso jai-egitaraua eskaini diotela aurten ere. Euskal Herritik milaka kilometrotara, Donostia txiki bat sortu dute necocheatarrek Argentinan egunotan: danborradak hiriko kaleetan barrena, pintxo-eguna Donostiko Alde Zaharreko tabernatan, banderaren igoera Konstituzio plazan...  Eta gainera, eguraldi ederrarekin, Argentinan udan daude eta! Ikus jarraian festaren argazki kronika.

Gehiago irakurri...


"Makila", Pariseko dantzari, kantari eta musikariek sorturiko euskal dantza ikuskizuna, bihar estrenatuko da

2015/01/30

"Makila" ikuskizunaren kartela

"Makila" Pariseko Eskual Etxeko bi elkarteek (Gazteriak eta Gernikak) egindako lana da; hiriko dantzari, abeslari eta musikariak batuz. Bihar bertan estrenatuko da Asnieres sur Seine-eko Armand Bejart antzokian. Guztira, 60 pertsona bilduko ditu taulagainean. Hauek guztiek Euskal Herriko dantza zein abesti ikusgarrienak aurkeztuko dituzte. Horietariko asko, zuzeneko musika originalarekin lagunduak izango dira. Ikus aurrerapen bideoa jarraian.

Gehiago irakurri...


"Loreak", "Lasa eta Zabala" eta "Negociador" filmak, besteak beste, Bartzelonako Euskal Zinemaldian

2015/01/29

Zinemaldia.cat, Bartzelonako euskal zine jaialdiaren aurtengo kartela

Dena gertu dago Bartzelonako Euskal Etxean 2015eko Zinemaldiari ekiteko; datorren otsailaren 6an abiatuko da, eta otsailaren 27an amaituko. Berritasun asko ditu jaialdiak, nagusiena ziurrenik, aurten "Txapela D'Or" sariak dirutan ordainduko direla, hiru kategoriatan: dokumentalik onena, fikziorik onena eta euskarazko filmik onena. Horrez gain, jarduera bereziak egingo dira: txikiei eskainitako atal berezia -Txo!-, Katalunia eta Euskal Herriko ikusentzunezko profesionalentzako topagunea eta zine-ibilbideak Bartzelonan barrena.

Gehiago irakurri...


Alberto de Sarasqueta, Kunshango Mondragon Parkea: “Txinan edukiontziak edukiak bezainbeste edo gehiago balio du”

2015/01/29

Alberto de Sarasqueta Kunshango Anaitasuna baserriaren aurrean, Mondragon Industri Parkean (argazkia EuskalKultura.com)

Alberto de Sarasqueta bilbotarrak zazpi urte daramatza Txinan. Bera da Kunshango Mondragon Industri Parkeko ‘zuzendari kudeatzailea’ –general manager dio ingelesez eta txineraz bere txartelak– Euskadirekin harreman lehenetsia duen Jiangsu probintzian. Bi munduen arteko zubilana egiten du 2007an Shanghaitik 40 kilometrora euskal enpresak kokatu, elkarri lagundu eta baturik merkatu eta testuinguru txinatarrari hobeto ekiteko sortutako euskal polígono honek. Mila langile ari dira bertan, euretarik berrogei bat ‘espatriatu’, gehienak euskaldunak.

Gehiago irakurri...


Korrika 19rako gertu Parisen! Eskual Etxeak gonbitea luzatzen dizue bideo "teaser" honekin

2015/01/28

Pariseko Eskual Etxeak argitaratu duen bideoaren irudi bat; bideoa bera, beheraxeago ikus dezakezue

Korrikarako irrikaz dabiltza Pariseko Eskual Etxean eta dena prest dute jada martxoak 7an Frantziako hiriburuan egingo den ekitaldirako. Montmartre gune ezagunetik Euskal Etxera bidea egingo dute, eta bertan biziko diren irudi ikusgarrien seinale, honako bideo hau partekartu dute sare sozialetan (bideoa lerro hauen ondoren).

Gehiago irakurri...


Jose Mujica presidente uruguaitarraren erroak Gipuzkoako Astigarreta, Azpeitia eta Tolosan daude

2015/01/28

Hala baitetsi du Mikel Prieto Eusko Ikaskuntzako kideak agintari uruguaitarraren zuhaitz genealogikoa egin ondoren. Laurehun urte atzera egin ditu XVI. mende amaieran Gipuzkoako Astigarreta herrian kokatu arte. Hangoa zen topatutako arbaso zaharrena, bertatik geroago Azpeitiako Urrestillara eta Tolosara aldatu zirelarik muxikatarrak. Tolosakoa zen, izan ere, Montevideora pasatu zen Francisco Muxica Yeregui, presidentearen birraitona. Hau guztia Juan Aguirrek sinatutako artikulu batean eman du argitara El Diario Vascok.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia