euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2014ko Euskal Etxeei laguntzak esleitu ditu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak; ikus zerrenda hemen

2015/02/17

Lehendakaritzaren egoitza, Vitoria-Gasteizen

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak aditzera eman du 2014ko urteari dagokion euskal etxeei eta federazioei zuzendutako diru-laguntzen deialdiaren esleipenaren emaitza. Laguntza deialdiak 704.997 euro eman ditu IV. kapituluan (ekintzak eta jarduera); eta 40.000 euro VII. kapituluan (azpiegiturak). Guztira, 82 etxek jaso dute laguntza. Jarraian, berehala HEAAn argitaratuko den onuradunen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu Roberto Etxeberria moda diseinatzailea NYen... Santa Agedako makilak lagun (ikus bideoa)

2015/02/17

Roberto Etxeberria moda disenatzaile eibartarra New Yorko pasagunean 2015eko otsailean (irudia EiTB)

New Yorkera itzuli da Roberto Etxeberria moda diseinatzaile eibartarra, bilduma berria besapean. Kolaboratzaile izan ditu, esaterako, Shaun Ross modelu estatubatuarra eta Alemaniako top-model lehiaketan irabazle geratutako aurpegiak. Diseinatzaileak, baina, keinu berezia egin die bere erroei, Santa Agedako kopla tradizionalak erabili duen koreografiarekin plazaratuz bere lana. Hitzez azaltzea baino, hobe zerorrek ikustea. Begira bideoa.

Gehiago irakurri...


Tripota besta ederra ospatu ondoren, prest dago Gardnervilleko Euskal Etxea martxoan bere Mus Txapelketa arrakastatsuari ekiteko

2015/02/17

Jean Pierre Izoco-ren tripota errezeta goraipatu du JT's euskal jatetxeko jabe Mari Louise Lekumberr-k (argazkia: Mendiko Euskaldun Kluba)

"Estatu Batuetako tripota besta ezagutuena, Gardnerville-n antolatzen duguna da", esan dio EuskalKultura.com-i Anita Izoco, bertako euskal etxeko lehendakariordeak, berehala emendatzeko aurten, otsailaren 8an eginikoa, "inoizko handiena” izan dela. Orain, AEBetako euskaldunen artean oiartzun berezia lortzen duen beren Mus Txapelketa ari dira prestatzen, martxoan, 60-70 bikote partaide. Geroago etorriko da, abuztuan, aurten Gardnervillen tokatzen den NABO Euskal Kantari Eguna.

Gehiago irakurri...


"Loreak" eta "Echevarriatik-Etxeberriara" izan dira Zinemaldia.cat jaialdian Urrezko Txapelen garaile

2015/02/16

Jose Mari Goenaga, "Loreak" filmaren zuzendari Jon Garañorekin batera, Urrezko Txapela jasotzen (argazkia Jordi Borras)

Atzo igandean banatu ziren Bartzelonako Zinemaldiaren lehiaketa ofizialeko sariak eta bi film izan ziren garaile: "Loreak", film onenari Urrezko Txapela eta "Echevarriatik-Etxeberriara", dokumental onenari Urrezko Txapela. "Loreak"-ek, gainera, sari bikoitza eskuratu zuen, Euskarazko lan oneneri txapela ere jaso baitzuen. Zinemaldia, baina, ez da lehiaketarekin amaitu, eta datozen egunetan helduko dira, besteak beste,  zine maratoia, Kimuakeko laburrak eta haurrentzako Txo! saila.

Gehiago irakurri...


Patxi Perez: “Asmo nuke egunen batean Euskal Aste batera etorri eta dantza tailerrak ematen segitzea euskal etxeetan”

2015/02/16

Patxi Perez Buenos Aireseko Avellaneda Parkeko Munduko Dantza Biribilen Topaketan (argazkia Aitor Alava)

Hilabete osoa pasa du Patxi Perez dantzari eta txistulari euskaldunak Argentinan, dozena erdi bat euskal etxetan dantza ikastaroak ematen. Bira bukatzean, Argentinara eginiko lehenengo bisita duen honen balantze ona egin du baina hobetzeko gauza batzuk ere proposatu ditu dantza irakasle lapurtarrak. 

Gehiago irakurri...


Mexiko hirian aurkeztu dute herrialdeko RSBAP eta Arantzazuko Kofradiari buruzko liburua, Hector Trejo egile

2015/02/16

Ezker-eskuin: Ana Rita de García Lascuraín, "Jose Maria Basagoiti Noriega-Vizcaínas Artxibo Historikoko zuzendaria eta RSBAPeko Mexikoko Ordezkaritzako lehendakaria; Stella Gonzalez Cicero (Mexikoko ADABIko zuzendaria; Isabel Basagoiti Caicoya; Jose Luis

Bizkaitarren Ikastetxean egin zen J. Hector Trejok Mexikoko RSBAP elkartearen eta Arantzazuko Amaren Kofradiaz argitara emaniko liburu berriaren aurkezpena. Kultur munduko, esparru akademikoko eta RSBAP, Jose Maria Basagoiti Artxiboa edo ADABI bezalako elkarte eta erakundeetako ordezkariez gain herrialdeko euskal komunitateko kideak eta, besteak beste, Hiriko Euskal Etxeko lehendakari Josu de Garritz eta Euskadiren ordezkari Ibon Mendibelzua partaide zirela egin zen.

Gehiago irakurri...


Mariana Dominé Irigoyen da Argentinako Arrecifesko Maral taldeko ahots eta burua; euskaraz zein gaztelaniaz kantatzen dute

2015/02/16

Maral taldearen argazkia. Erdian gorrixkaz jantzia, Mariana Dominé Irigoyen

Argentinan zehar dabiltza kantatzen. Dantzaldietan jotzen dute eta euren errepertorioak euskara zein gaztelania baitaratzen du. Grabatu ere egin dute euskaraz Argentinan eta herrialdeko hainbat euskal etxetako jaietan ibili dira animatzaile.baita Euskal Herrian ere, behin. Mariana Dominé Irigoyen, aitona Esakoa (yesa gaztelaniaz) Primitivo Irigoyen zen. Iban Gorriti kazetariak Marianari egin elkarrizketa Deia egunkariak argitaratu du bere atzoko zenbakian.

Gehiago irakurri...


Saint Pierre eta Miquelongo Zazpiak Bat, Ternuako euskal presentzia historikoaren lekuko den euskal etxea

2015/02/13

Euskal dantza ikuskizuna Saint Pierre eta Miquelongo 2014ko Euskal Jaian (argazkia EE)

Ameriketan iparralderago dagoen euskal komunitatea da, Quebec-ekoarekin batera, Saint Pierre eta Miquelon irletakoa, Ternuatik 25 bat kilometro hegoaldera. Hara bale eta bakailaoaren atzetik joan ziren euskal arrantzaleak.Egun euskaldunen ondorengo batzuk bizirik mantentzen dituzte euskal ohiturak, Zazpiak Bat Euskal Etxea eta Euskal Pilota Liga elkarteen bidez. Orain, gainera, elkarlanean hastekotan dira Ipar Ameriketako Ekialdeko kostaldeko beste euskal etxeekin, tartean New England, New York, Washington eta Miami.

Gehiago irakurri...


Jack Sallaberry-k eta Rennee Guibert-ek irabazi dute Yuba City-ko 39. Euskal Txorizo Txapelketa

2015/02/13

Bert Ithurburn antolatzaile eta epailearen berbetan "oso txorizo ona" prestatu zuten irabazleek. (Argazkia: Euskal Kultura)

“Benetan gustagarriak izan dira aurtengo txorizoak”, iritzi dio Bert Ithurburn antolatzaileak EuskalKultura.com-i. Izatez, iragan larunbatean eginiko finalean parean geratu ziren bi talde finalistak eta epaile estra bat behar izan zuten irabazlea hautatzeko. Aipagarria oso ere, Guibert-ek bere semearen taldea izan zuela aurrez-aurre buruz-buruko azken txandan, txapeldunaren kopa eta amantala zeinek bereganatuko. Datorren urtekoa, 40. edizioa izango du euskal kaliforniar lehiaketa honek.

Gehiago irakurri...


Jostailu mordoa banatu zuen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Pedro de Elizalde Ospitaleko umeen artean

2015/02/13

Iazko urte amaierako jaian, Olentzero, Kultur Batzordeko kideak eta bildutako jostailuak (argazkia IEE)

Olentzero Festan bildu zituen jostailuak instituzioak Argentinako hiriburuko Pedro de Elizalde izeneko Pediatria Ospitaleri dohaintzan emateko. Bigarren urtez jarraian, umeentzako ez ezik, ingresatuta dauden umeen senideentzako materiala ere eskuratu zien Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Batzordeak ospitale publikoko emakume boluntarioei.

 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia