euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal filmategia jarri du martxan NABOk, euskal kulturari buruzko ezagutza zabaltzeko asmoarekin

2015/02/23

Euskal zinemako filma ezagunenak eskaintzen ditu zerbitzuak (Irudia: Euskal Kultura)

“Entretenimendua baino gehiago da zinema, geure ondareaz gehiago ezagutzeko beste bide bat da”, esan dio Philippe Acheritogarayk, programako arduradunak, EuskalKultura.com-i. Egoitza San Frantzisko duen Basque Educational Organization elkartearen ondotik dator filmategia eta, egun, hogeitik gora film eskaintzen ditu jatorriko bertsioan, ingelesezko azpitituluekin.

Gehiago irakurri...


Uda bizi baten ostean, egoitza berritua estreinatuko du martxoaren 28an Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak

2015/02/23

Viedma eta Patagoneseko Beti Aurrera Aberri Etxean egindako lanak (argazkiak EE)

Zeremoniak bi zati izango ditu, protokolozko ekintza eta ohorezko ardoa. Biak martxoaren 28an izango dira, zaharberritu berria den Viedma hiriko Alberdi kaleko egoitzan, Buenos Aires eta Rio Negro probintzia argentinarretako agintariak lagun. Behin instalazioak martxan jarrita, Aberri Eguna ospatuko du bertan Beti Aurrera Aberri Etxea-k apirilaren 5ean. 

Gehiago irakurri...


Jim Jausoro Band-en lekukoa hartuko dute Amuma Says No boisetarrek Ontarioko Euskal Etxeko afarian

2015/02/20

Lisa Corcostegui-k uste du Boiseko taldeak gazte gehiago erakar ditzakeela (Argazkia: Amuma Says No)

Ontarioko Euskal Etxeak 68. afari solidarioa antolatuko du, otsailaren 28an. Bertakoek gustukoa duten jaialdia, inondik ere. Artxo edo arkumearen ohiko enkanteaz gain, aurten Boiseko Amuma Says No taldeak urteetan jo izan zuen Jim Jausoro Band-en lekukoa hartuko du. Izatez, taldeko perkusiojolea zen Domingo Ansotegiren semeak, Dan-ek, soinua jotzen du folk talde boisetarrean. “Oso pozik gaude bertan joko dutelako. Geurera jende gazte gehiago erakartzea espero dugu”, adierazi dio Lisa Corcostegui Ontario Basque Club-eko presidenteak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Euskara ikasten skype bidez: Mintzanet egitasmoak urteko bidelari eta bidelagun onena saritu zituen

2015/02/20

II. Mintzanet Sarien irabazleak, Mariaje Barandiaran, bidelagun onena, eta Raúl Alfaro, bidelari onena (argazkia Mintzanet)

Atzo banatu ziren Donostian II. Mintzanet Sariak, euskara internet bidez ikasten eta praktikatzen laguntzen ari diren partaideen artean. Mariaje Barandiaranek jaso zuen saria Bidelagun onenari (praktikatu nahi dutenekin hitz egiten duen euskalduna da bidelaguna) eta Raul Alfarok Bidelari onenarena (hau da, skype bitartez hitz eginez euskara ikasten dabilena). Egitasmoak Diasporako euskaldunen partehartze handia du.

Gehiago irakurri...


Bruselan, Boisen, Elkon eta Madrilen, Diasporako euskaldunak Santa Agedari kantuan ibili ziren

2015/02/19

Basque Museum-en hasi ziren Boiseko euskaldunak Santa Agedari kantuan

Euskal Herrian aspaldiko ohitura da Santa Ageda eguneko bezperan kalera atera eta kantuan ibiltzea etxez-etxe. Diasporan ere badira tradizio hau bizirik mantendu duten taldeak: Boisen eta Madrilen, esaterako, urtero urtero ateratzen dira koplak kantatzera. Aurten Bruselan (Belgikan) eta Elkon (AEBetan) ere ibili dira santari eskean. Jarraian, argazkiak.

Gehiago irakurri...


Izaskun Kortazar: "Euskal Herrian gera zaitezke, baina ez bazara ateratzen ezagutzera, gauza asko gal ditzakezu"

2015/02/19

Boisen bizi da Izaskun Kortazar sondikarra, sei urtez NABOko euskara koordinatzailea izana. Datorren uda Brasilen emango du bolondres eta euskara tailerrak emanez Rio Grande do Suleko euskal etxearen eskutik.

Boise State University-ko (BSU) bere bulegoan hartu gaitu Izaskun Kortazarrek. 38 urte dauzka eta 12 dira Estatu Batuetan bizi dela. Sondikarra, gaztetxo zela ikasi zuen Izaskunek euskaraz Bilbon eta hizkuntza menperatu ondoren ingelesari ekin eta irakaskuntza ikasketak egin zituen. Azken urteotan NABO edo Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioko Euskara koordinatzaile ere izan da. Uda honetan Brasilera joateko asmoa dauka bolondres, eta hasia da dagoeneko portugesa ikasten. Munduko eskalduna da doaike.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguneko Dantzari Topaketa: voucherren prezioak plazaratu ditu Cañuelasko Denak Bat euskal etxeak

2015/02/19

2012ko Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren irudia (argazkia EuskalKultura.com).

Jaiaren 9. edizioa apirilaren 11 eta 12an izango da eta urtero bezala euskal etxe guztietako dantza taldeak daude gonbidatuta parte hartzera. Topaketa larunbateko emanaldiarekin hasi, erromeriarekin jarraitu eta agur bazkariarekin amaituko da, igande eguerdian. 

Gehiago irakurri...


Gral. Achako Euzko Txokoa-k 50. urteurrena ospatuko du Mikel Ezkerroren hitzaldi eta protokolozko ekitaldi batekin

2015/02/18

Erakundearen 50. urteurren urtean, jantzi berriak estreinatzen ari dira Euzko Txokoa-ko lagunak (argazkiak EE)

Urte osorako ospakizun programa zabala ari da antolatzen La Pampa probintzia argentinarreko Euzko Txokoa. Jarduera nagusiak urteurrenaren egunean bertan izango dira, otsailaren 28an, larunbata, eta euskal kulturari buruzko hitzaldia baitaratuko dute, baita euskal etxeko garai guztietako kide eta agintariak bilduko dituen elkarretaratze bat. 

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritzaren ordezkaria nazioarteko gastronomia biltzarretan Diasporako sukaldari bat denean

2015/02/18

Paraguaiko CIMGAT Gastronomia Kongresuan Hego Amerikako hainbat sukaldarirekin partekatu zituen errezeta eta berezitasunak euskal jatorrizko chef rosariotarrak (argazkia CIMGAT)

Euskal sukaldaritzaren nazioarteko zabalpena deus berria ez bada, gauza berriagoa izan liteke euskal sukaldaritzaren enbaxadorea Diasporako euskal chef bat izatea. Paraguaiko Gastronomia eta Turismoren Nazioarteko Kongresuan aritu ondoren eta 2015eko ‘Pilpileando Argentina’ prestatzen ari den bitartean, Mexikoko Oaxacara bidaiatuko du Itziar Aguirre chef euskal-argentinarrak bertako Nazioarteko Jardunaldietako parte izateko.  

Gehiago irakurri...


Pariseko kaleetan barrena ibili zen Herensuge, Eskual Etxearen Inauterietako konpartsarekin batera

2015/02/18

Herensuge erraldoia izan zen Pariseko Eskual Etxearen Inauteri konpartsaren buru (argazkia CLaza)

Iragan igandean, otsailaren 15ean, Pariseko Eskual Etxeak bat egin zuen frantziar hiriburuko Inauteriekin, eta ederki egin ere! Elkartearen konpartsak jakinmin handia piztu zuen, kalejira buruan zioan Herensuge erraldoiari esker. Asteak eman dituzte euskal etxean herensuge hau prestatzen, eta emaitza, argazkietan ikus daitekeenez, bikaina izan da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia