euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko Bizi Emankorra saria jaso dute Kaiet Sorhouet eta Pedro Salaburuk

2015/02/27

Pedro Salaburuk (ezkerretik bigarrena) eta Kaiet Sorhouetek (lehena, eskumatik) esker oneko hitzak izan zituzten Euskal Etxeko lagunentzat, Bizi Emankorra saria jasotzeaz pozarren (Argazkiak: SFBCC)

Elizondotik (Nafarroa) Ameriketaratu zen Salaburu eta Arnegitik (Nafarroa Beherea) Sorhouet, duela mende erdi biak. Jose Mari Miura baztandarrarekin batera, otsailaren 15ean, San Frantziskoko Basque Cultural Center-ek omendu egin ditu, elkartearen 33. urteurreneko bestan, "urtetan zehar eman diguten laguntza handiagatik”. EuskalKultura.com-ekin solasean, ohoretzat jo dute biek saria eta Gure Euskal Etxekarekin daukaten harremana sinbiotikoa dela aitortu digute: "Euskal Etxeak eta guk, egia esateko, elkarri lagundu diogu", adierazi dute.

Gehiago irakurri...


Boise Estatuko Unibertsitateak Ingenieritza eta zientzia arloko euskal lizentziatuei zuzenduriko bekak eskaintzen ditu

2015/02/26

Ander Martinez eta Virginia Molina, 2013ko bekadunak (argazki Boise State University)

Boise State University-k euskal ikasleei zuzenduriko Basque PHD Scholarships izeneko beka deialdi berri bat egin du, unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren eta Idahoko euskal komunitatearen babesarekin. Bekak jasotzen dituztenek doktoretza egin ahal izango dute Boiseko Unibertsitatean. Bekek matrikula osotasunean ordainduko dute eta, horrez gain, ikasleek 18.000 eta 25.000 dolar bitarteko diru-laguntza jasoko dute ostatu eta gastuetarako. Eskabideak martxoaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Gehiago irakurri...


Monique Flesher: "Inguruko asko bezala, Park City, nazioarteko eski gunea, atzean euskal iragan aberatsa daukan hiria da"

2015/02/26

Monique Jacqueline Heguilustoy Flesher

Barne diseinatzailea da. Kalifornian jaioa, 1997an ezkondu ezkero bizi da Utah-n --bertakoa baita bere senarra Jean-- eta Salt Lake Cityn garatzen du bere lana. Bi seme-alaba dauzka, Jean-Jules eta Dominika eta familia osoa da Utah-ko Euskal Etxeko kide eta partaide aktiboa. Monique dantza irakasle ibilia da gaztetxoenekin eta Jean senarra musikari eta sukaldari; haurrak ere dantzari, eta baliteke aitaren musika urratsei segitzea batak ala besteak. NABOko Udalekun ere laguntzaile da Monique azken sei bat urteotan.

Gehiago irakurri...


‘Argentinan Euskaraz 25’: plazaratu berria da 25. urteurreneko jarduerak sustatzeko erabiliko den irudi irabazlea

2015/02/26

Diseinua Rio Cuartoko euskal etxeko kide den Manuel Ignacio Campoamor Ascacibar-ek asmatua da eta urte osoan zehar egingo diren urteurreneko jarduerak zabaltzeko erabiliko da. Irudian, 25 zenbakia eta Argentinako bandera eta ikurrinaren koloreak ikus daitezke. 

Gehiago irakurri...


Valladolideko Euskal Etxean egoitzaren 32. urteurrena ospatu zuten, euskara ikasleen kontzertu akustiko batekin

2015/02/25

Euskara ikasleek txunditu egin zituzten elkarteko bazkideak euren kontzertu ederrarekin (argazkia Valladolid EE)
Gure Txokok, Valladolideko Euskal Etxeak, orain dela 32 urte zabaldu zuen egun duen egoitza eta ibilbide luze hori ospatzeko, festa handia egin dute joan den asteburuan elkarteko kideek. Gazteak zein nagusiak, denak bildu ziren elkartean egin zen bazkarira eta ondoren, biziki gozatu zuten euskara ikasleek eman zuten kontzertu akustiko bikainarekin. Zorionak Gure Txoko!

Gehiago irakurri...


Dantzari txiki eta ertainen alaitasuna nabarmendu zen Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en 93. urteurren festan

2015/02/25

Edade guztietako kideak animatu ziren putz egin eta kandelak itzaltzera (argazkia EE)

Bere areto nagusiko ateak zabaldu zituen euskal etxeak ehundik gora lagun hartu ahal izateko. Gauean zehar, afari ederraz gain, dantzak, musika eta urtebetetze pastela eskaini zizkion instituzioak bildutako jendeari. Martxoan 2015erako ekintzen programa antolatu eta aurkeztuko du euskal etxeak urtean zehar garatzeko. Nobedadeen artean, heldu zaharrei zuzendutako kantu tailer bat egingo da, Mariana Domine arduradun. 

Gehiago irakurri...


Korrika 19 Cancunera helduko da aurrenekoz, euskararen eta maya hizkuntzaren aldeko mezua zabalduz

2015/02/24

Cancungo Korrika 19ko afitxa

Euskararen aldeko lasterketaren 19. edizioa Cancunera helduko da aurreneko aldiz, Mexikar hiri honetako zenbait euskaltzale eta kultur eragileei esker. Ekitaldiak ezaugarri berezia izango du, gainera; izan ere, maya hizkuntza sustatzeko eta berrindartzeko baliatu nahi dute aukera, antolatzaileen esanetan. Asmo horrekin, euskararen esperientzia ezagutaraziko dute, eredu gisa, eta, aldi berean, Korrikak jendea batzeko eta engaiatzeko duen indarra probestuko dute, mayaren aldeko mugimendua abian jartzeko.

Gehiago irakurri...


San Juango Eusko Etxeak San Juan probintziako euskaldunei buruzko historiak bilduko ditu liburu batean

2015/02/24

San Juango Eusko Etxea euskal etxeko kideak herriko Kultur Aniztasunaren Jaian

Eusko Etxeak bultzatutako proiektuak San Juan probintziara iritsi ziren euskal herritarren eta euren ondorengoen istorio, pasadizo eta datuak berreskuratu nahi ditu euskal etorkin horiei omenaldia egitearren. Informazioa ekainaren 30ra arte jasoko da, 2016ko Euskararen Eguneko ekitaldian aurkezteko asmoz. Deitu Eusko Etxera parte hartu nahi izan ezkero. Euskal elkarteak, bestalde, karroza propioa izango du ostiral honetan Eguzkiaren Jaian euskal musikazaletasuna gai hartuta.

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak atzo argitaratu zuen Euskal Etxe eta Federazioen 2014ko dirulaguntzen Ebazpena

2015/02/24

Euskal Etxe eta federazioen 2014ko dirulaguntzak partitzen dituen Ebazpena

Atzo edizioan eman zuen argitara Euskal Autonomi Erkidegoko Buletin Ofizialak (EHAA-BOPV) Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen federazioei dagozkien 2014ko dirulaguntzak banatzen dituen Ebazpena. Orain egun batzuk Ebazpenaren edukiaren berri aurreratu bagenuen ere, atzo buletinean argitartu ondoren, gaur hasi dira korritzen legeak markatzen dituen epeak. Segidan, aipatu dirulaguntzetan onuradun diren euskal etxeen zerrenda, jasoko duten diru kopurua eta xehetasunak.

Gehiago irakurri...


Pariseko euskaldunek sorturiko "Makila" dantza ikuskizunak 600 ikusle bildu zituen estrenaldian

2015/02/23

Gazteria taldeko dantzariak, "Makila" ikuskizuneko pasarte batean (argazkia Paris EE)

"Makila" ikuskizunaren Pariseko estrenaldia arrakastatsua izan da, euskal etxeko iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Haien esanetan, 600 lagundik gora bildu ziren Asnieres sur Seine-eko antzokira, Parisen sortutako euskal dantza emanaldia ikustera. Orain, Euskal Herria zein Diasporan emanaldi berriak emateko prest dira, eta interesa dutenei eurekin harremanetan jartzeko gomita luzatu diete.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia