euskal diaspora eta kultura
2015/03/13
[ABISU GARRANTZITSUA: geroztik data hauek aldatu egin dira, ikus hemen] Jakinarazi berria du Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak zeintzuk izango diren 2015eko Euskal Aste Nazionalaren data zehatzak: azaroaren 16tik 22ra. Horrekin batera, euskal etxearen zuzendaritza berria ere eman du aditzera. Iñaki Unamuno buru duen taldea izango da, 'Argentinan Euskaraz' programa Macachinen bertan sortu zela 25 urte betetzen diren urte honetan.
2015/03/13
Liverpooleko Unibertsitateak XX. mendeko euskal politikari bat izan zuen hizpide iragan astelehenean bertan egin zen mintegian. "Manuel de Irujo and the Basque Politics of the XXth Century" izenburua zuen mintegiak eta nazioarteko hainbat aditu bildu zituen Irujoren ibilbide politikoa eta itzala aztertzeko. Partehartzaileen esanetan, Irujoren ideiak gaur egun ere bizirik diraute: giza eskubideei erabateko errespetua, errepublikartasuna eta Europaren barruan euskal errepublika eraikitzeko nahia.
2015/03/13
Saioa zuzenean emititzen da, Federico Borras aurkezle, igandero, goizeko 11etatik 12etara, hiriko Radio Universidad-en (105.7 Mhz). Horrela izango da aurten eta --urteotan seinalez aldatu badira ere-- horrela izan da azken 25 urteotan. Berehala zilarrezko Ezteiak ospatuko ditu, beraz, Presencia Vascak, apirilaren 26an, bazkari batekin. Elkarretaratzean, Urrundik Elkartearen 15. urtebetetzea ere ospatuko da.
2015/03/13
Aita Bernardo Arregui tolosarra izan zen, 1911ean, Estatu Batuetara bertako euskaldunen kapelau edo omonier izateko heldu zen lehena. Martxel Tillous zuberotarra, 2009an hil zelarik, azkena. Inork ez zuen segidarik espero, baina hilabete batzuk dira aita Antton Egiguren bidaniarra Boisen dela, bertako euskal komunitatearen zerbitzuko. Berarekin solasatu gara.
2015/03/12
Dantza klaseak otsailean hasi dira Pergaminon bi helburu argirekin: ‘Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai’ jaialdia eta Euskal Aste Nazionalerako emanaldiak prestatzea. Horiekin batera urtean zehar beste hainbat zeregin izango dituzte Lagun Onak-eko kideek; joan den ostiralean, esate baterako, etxeko emakumeak lagundu zituzten Emakumearen Eguna dela eta egindako omenaldian.
2015/03/12
Nazioarteko aldarrikapenekin bat egiteko urtero antolatzen duen ekintza bere 13. ediziora iritsi da, Villa Marian Martxoaren 8a ospatzeko egiten den aktibitate garrantzitsuenetako bat delarik. Euskal etxeko tailer, klase eta beste ohiko ekintzak, berriz, ostiral honetan hasiko dira, kide eta lagunen arteko bilera batekin.
2015/03/11
Eusko Jaurlaritzak atzo asteartean argi berdea eman zion Euskal Etxe eta federaziei zuzenduriko 2015eko diru-laguntza deialdiari, Ohi bezala Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bitartez bideratuko da deialdia eta datozen egunetan --martxoaren 18rako dago aurreikusia-- argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA/BOPV). Erne euskal etxeak, eskabideak aurkezteko hilabeteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko baita.
2015/03/11
Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak beste euskal etxe bat ofizialki onartu zuen atzo astearteko bere asteroko bileran: "Munitxeko Euskal Elkartea" (sic). Hemendik aurrera Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeen Erregistroan sartuko da eta Alemaniak bi euskal etxe izango ditu: Berlingoa eta Munichekoa.
2015/03/11
Bere bizitza osoa Eusko Etxe of New York-eko (EENY) kide pasatu zuen, Etxeorratzen Hirian jaio baitzen Zachary Berhau. Newyorktar peto izatearekin batera gogotik euskalduntzat jotzen zuen bere burua eta, izan ere, EENYeko euskal etxean guztietatik egin zuen, bazkide soil izatetik, lehendakari, lehendakariorde, idazkari eta diruzain, besteak beste, edota NABO ordezkari. Osasunak ez dio azken urteotan batere lagundu. Lerro hauetatik gure azken agurra.
2015/03/10
Lan polita egin dute Bordeleko Euskal Etxeko Gau Eskolako ikasleek, "Tartalo eta Patxi artzaina" animazio laburmetraia frantsera itzuliz. Film laburra You Tuben dago ikusgai, jatorrizko euskarazko bertsioan eta frantses azpitituluekin. Orain euskara ikasten ari diren frantses hiztunentzat tresna baliogarri eta entretenigarria izango da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus