euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Athletic eta Mexikoko ‘Xolos’ neurtuko dira Boiseko Jaialdiko lagunarteko futbol partidan uztailaren 29an

2015/04/09

Dave Bieter Boiseko alkate euskaldunak eman zituen taldeen izenak ezagutzera, 75 lagunetik gora batu zituen Euskal Etxean (Argazkia: Irune Sánchez Gorroño)

Ofiziala da, Athletic Club-eko jokalariek Boise-n jokatuko dute heldu den uztailaren 29an, eta zuri-gorrien aurka Mexikoko Tijuana Xoloitzcuintles de Caliente, ‘Xolos’ bezala ezagutua den taldea arituko da. “Izugarri pozik gaude, gainera Athletic etxeko koloreekin zelairatuko dela jakinda”, adierazi dio antolakuntzatik EuskalKultura.com-i Argia Beristainek. Apirilean zehar, Tijuanara joango dira arduradunak, Mexikoko taldearekin hainbat gauza zehazteko, eta Idahoko KTVB telebista kateko hiru kazetarik lau egun emango dituzte Euskal Herrian, AEBetarako saio bereziak prestatzen.

Gehiago irakurri...


Aldaketak 2015eko Argentinako Euskal Astearen datan: hauteskundeak kari, urrira aurreratuko da

2015/04/09

Euzko Alkartasuna hotelaren eraikuntza Macachingo Plazan

Atzo jakinarazi zuen Macachingo Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzaileak: Argentinako presidentea hautatzeko hauteskundeetan bigarren itzulia gertatzekotan orain arte Euskal Astea iragarrita zegoen datetan izan daitekeelakoan, antolatzaileek euskal hitzorduaren data aldatu eta urriaren 26tik azaroaren 1eko astea iragarri dira behin-betiko data gisa.

Gehiago irakurri...


Alejo Conti, euskara irakaslea: "Odolez euskalduna izan gabe, euskara nire egin eta euskaldundu naiz, Rosarion"

2015/04/09

Alejo Conti, 2014ko udan Donostiara egin zuen bisitan (argazkia AC-EuskalKultura.com)

2008an Espainiara, Malagara egin zuen bidaia batean topatu zituen neska euskaldun batzuen ahotan entzun zuen lehenengo aldiz euskara Alejo Conti rosariotarrak. Argentinara itzulita, hiriko euskal etxearekin kontaktatu, hizkuntza ikasi eta euskara irakasle da egun Rosarioko Unibertsitate Nazionalean.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna ospatu dute Habanan, Caracasen, Sydneyen eta Miamin; asteburu honetan Diasporako hainbat lekuetara zabalduko da festa

2015/04/09

Miamiko Euskal Etxeko kide eta lagunek paellatzar hau dastatu zuten Aberri Eguneko piknikean (argazkia Miami EE)

Iragan igandean ospatu zen Aberri Eguna, eta urtero bezala, Diasporako euskal etxeek bat egin zuten festa esanguratsuarekin. Horrela gertatu zen, esaterako, Habanan, Caracasen, Sydneyn, New Yorken eta Miamin. Beste zenbait lekuetan, aldiz, asteburu honetara atzeratu dute festa: Santiago, Montreal, Olavarria, Villa Maria, Cordoba eta Las Vegas. Eta apirilaren 17an, Rio Cuartok itxiko ditu ospakizunak. Jarraian, asteburuan egin ziren festen argazkiak eta bideoak.

Gehiago irakurri...


Tronpeta eta organo kontzertu batekin hasiko da gaur Buenos Airesen Euskal Echea-ko 2015eko musika klasiko zikloa

2015/04/09

Buenos Aireseko Euskal Echea Institutuko kapera (argazkia EE)

2015eko emanaldi zikloa gaur bertan jarriko du abian Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea (sic) erakundeak eta azarora arte luzatuko da. Hilabeteko maiztasunarekin, artista ugari bilduko dira hiriburuko Euskal Echea ikastetxeko Sarandi kaleko kaperan jatorri eta egile anitzeko errepertorioak plazaratzeko. Gaurko hitzordua iluntzeko 7etan da, Fernando Ciancio tronpetari eta Enrique Rimoldi organistaren ardurapean. Sarrera libre eta doan. 

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko gazte bat zara eta zure euskal kultura Diasporan partekatu nahi duzu? Izena eman Hator Hona 2015en

2015/04/08

2015eko Hator Hona-ren afixa. 2004an ekimen hori hasi zenetik islatu du eta eman dio informazio-sostengua EuskalKultura.com-ek

Necocheako Euzko Etxeak luzatutako gonbitea Euskal Herriko gazteei dago zuzenduta, Argentina ezagutu eta bertan euskal kultura ezagutarazi nahi duten 18-30 urte arteko neska-mutilei hain zuzen. 2015eko Hator Hona programa uztailaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean izango da aurten, nobedade batekin; saskibaloian aritzen diren gazteek ere eman ahal izango dute izena esperientzian parte hartzeko. 

Gehiago irakurri...


Aitor Iñarra, euskal zine emaile San Frantziskon: “Gaien neure ikuspuntua ezagutzea gustatzen zaie gerturatu egiten ditudalako”

2015/04/08

Arrakastatsua izan zen oso hilaren 6an eman zuten 'Una esvástica sobre el Bidasoa' filmaren emanaldia. Alemaniar jatorrizko emakume bat hurbildu zitzaion Aitor Iñarrari, zinemaldi hau zelebratuz (Argazkia: A. Iñarra)

Hamar urte bete zituen, iaz, San Frantziskoko Basque Educational Organization-ek antolatzen duen Basque Film Series zinema programak. Hasieran jarraipenik bako film saio legez planteatu bazen ere, harrera onak segida ekarri zion eta, gaur egun, udaberrian eta udazkenean saio bana antolatzen dute. Philippe Acheritogaray da programaren arima, eta berak aukeratzen ditu filmak. Duela urte batzuk filmak aurkezteko jendea gonbidatzen hasi ziren. Hor izan dira Pedro Oiarzabal, Xabier Irujo, Oscar Alvarez, Emily Lobsenz edota Marcia Barinaga, izen batzuk aipatzearren. Zerrendako azkena, baina, Itxaso Cayerorekin batera NABOko euskara koordinatzailea den Aitor Inarra dugu.

Gehiago irakurri...


Euskara ikasle talde berria eta "Morra.com" filmaren estreinaldia Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxean

2015/04/08

Euskara ikastaroetan hasi den ikasle talde berria (argazkia Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxea)

Sao Pauloko Eusko-Brasildar Etxeak aurrera darrai bere jarduerekin eta azken asteotan euskara ikasle talde berri bat gehitu du bere ikastaroetara. Horrez gain, elkartea "Morra.com" izeneko filmaren estrenaldian izan zen, bertan parte hartu duten bazkideei sostengua ematen. Zuzendaria, Valter Lopes, elkarteko kide eta aspaldiko laguna da, eta filmean aritu dira ere Pedro Duarte eta Sonia Ferreira bazkideak.

Gehiago irakurri...


Etzi hasiko da Bartzelonan Literaldia 2015: Sarriugarte, Atxaga, Sarrionandiaren testuak Gosek musikatuak...

2015/04/07

Literaldia 2015 jaialdiari buruzko webgunea jarri du sarean Bartzelonako Euskal Etxeak

Euskal literaturak hartuko du Bartzelona datozen asteetan, Euskal Etxeak antolatu duen Literaldia jaialdiari esker. Bihar bertan hasiko da, trikifesta batekin, eta maiatzaren 9a bitartean Euskal Herriko literatura munduak eman duen uztarik berriena ekarriko du Kataluniako hiriburura. Bernardo Atxaga eta Manuel Rivas, Fermin Muguruza "Black is Beltza" komikiarekin, Sarrionandiaren testuak... makina bat aukera euskal literaturarekin gozatzeko.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Iparraldeko EEak 120 urte bete ditu, literatur lehiaketaren III edizioa deituz; gaia, euskal emakumeak

2015/04/07

1901. urtean, Iparraldeko Euskal Etxea-ren egoitzaren inaugurazio egunean, batzorde kide guztiek domina berdina zeramaten jakaren papar-hegalean. Argazki originala Baskonia Aldizkarian argitaratu zen.

Lehiaketaren hirugarren edizioa da aurtengoa eta berezia, dudarik gabe, erakundearen 120. urteurren Kultur Programari hasiera ematen diolako. Urtean zehar, gainera, hitzaldiak, bilerak, topaketak, eta nola ez, Moreno kaleko etxean jadanik klasikoak diren Ipar Euskal Herriko festak ospatuko dira. Bere 120. urteurreneko ekitaldiari dagokionez, gaur arratsaldean ospatuko du elkarteak, Moreno kaleko bere egoitzan, bazkide eta lagunekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia