euskal diaspora eta kultura
2015/04/28
Atentzioa deitu digu kontu honek, egunotan Islandian egin den euskal-islandiar harremanei buruzko nazioarteko kongresuan argitara atera dena. Mintegiak 1615eko 32 euskal baleazaleen hilketa aztertu zuen eta, adiskidetze ekitaldi sinbolikoen artean, hara non, Westfjord-eko sheriffak indargabetu egin zuen Islandiara sartzen diren euskaldunak libreki erahiltzeko baimena. Nola hartu zuten berria mintegian ziren euskaldunek? Bada, zur eta lur, Euskal-Islandiar Elkarteko Ólafur Engilbertsson-ek Euskalkultura.com-i azaldu dionez.
2015/04/28
Gure Esku Dago dinamikak deituta eta La Platako Udalaren babesarekin --alkateak ere bere oihala idatziz hartu zuen parte--, berrogeita hamar bat ‘jostun’ bildu ziren joan den larunbatean Buenos Aires probintziako hiriburuan egindako Ehuntze Eguneko ekintzan. Antzeko ekimenak gauzatu dira azken egunetan Argentina eta munduko beste zenbait euskal etxetan. La Platako kasuan, Erabakitzeko Eskubidearen aldeko mezuek osatutako oihal erraldoia ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian erakutsiko da maiatzaren 10ean, eta gero Euskal Herrira abiatuko da ekainaren 21eko ‘Erabakia Ehuntzen’ ekimeneko parte izateko.
2015/04/27
Gaur astelehena, goizeko 10etan (Boiseko ordua, Bilbon arratsaldeko seiak direnean alegia) ipiniko dira salgai publiko orokorrarentzat datorren uztailaren 29an Boisen, Jaialdi euskal festa erraldoiaren baitan Athletic eta Tijuanako Xolos taldeek jokatuko duten futbol partidarako txartelak. Tiketak internet bidez erosi daitezke eta 35 eta 95 dolar arteko prezioa daukate.
2015/04/27
Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen larunbatean FEVAk eta 19 botorekin Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritu zituen. Bilera bukatuta, Eusko Jaurlaritzako Sara Pagola Argentinako ordezkariaren eta Asier Vallejo Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariaren bisita jaso zuen federazioak. Besteak beste zenbait proiektu komentatu zituzten eta Oskar Alvarez Gila irakasleak ‘Memoria Bizia’ egitasmoa aurkeztu zuen.
2015/04/27
Besarkada bat baino gehiago izan zen, askoz haratago joan zen. Iragan asteko asteazkenean, apirilaren 22an, Xabier Irujok eta Magnús Raffnson-ek Euskal Herria eta Islandiaren arteko berradiskidetzea irudikatu zuten, modu sinbolikoan, elkarri besarkada emanez. “Oso ekitaldi hunkigarria izan zen”, esan dio EuskalKultura.com-i ekitaldian partaide izan zen Etxepare Institutuko zuzendari Aizpea Goenagak.
2015/04/24
Plazaratu berria du Elite Traveller gastronomia eta bidaia aldizkariak munduko goi jatetxe onenak azpimarratuz ateratzen duen zerrenda. "Munduko 100 goi jatetxe onenen zerrenda"k bost euskal izen baitaratzen ditu bere 2015eko edizioan, lau Euskal Herrian eta bat Mexikon: Azurmendi (3), Mugaritz (28), Biko (36), Martin Berasategui (63) eta Arzak (67). Horrekin batera, aldizkariak Larrabetzuko (Bizkaia) Azurmendi jatetxeko Eneko Atxa izendatzen du munduko chef gazte onena.
2015/04/24
Tanttaka konpainiak "Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan)" antzezlana aurkeztuko du gaur Castelló-ko Jaume Igoa Unibertsitatean. Lan honetan Mikel Laboa euskal kantari eta musikari mitikoaren abestiak, ideiak eta ondarea dira ardatz, Bernardo Atxagaren gidoiarekin. Mireia Gabilondo da zuzendaria.
2015/04/24
Euskal Herriarekiko atxikimendua adierazi dute aurten ere Argentinako hainbat euskal etxek Aberri Eguneko ospakizunen baitan. Proposamenak ugari eta ezberdinak izan dira eta kasu batzuetan euskal egoitzen barruan ospatu den bitartean, beste batzuetan kalean eta komunitateari begirako aktibitateak izan dira. Datozen lerroetan, eta ugari izan diren ekitaldi eta elkarretaratzeen adierazgarri, Aberri Eguneko ospakizun horien irudi hautu batzuk bildu ditugu, gure eskura apiril hastapenetik iritsirik.
2015/04/23
Iragan larunbatean, apirilaren 18an, omenaldia egin zieten Pointe de Grave-en 1945an bertan nazien aurka borrokatu zuten euskaldunei. Euskal gudariek Gernika Batailoia osatzen zuten, eta Frantziaren askapenean parte hartu zuten. Urkullu lehendakaria buru, euskal ordezkaritza handi batek parte hartu zuen ekitaldian, eta bertan izan zen ere Bordeleko Euskal Etxea.
2015/04/23
CSIk eta antzeko telesailek berea bezalako ofizioak nabarmendu eta egiten duten ekarpena azaleratzeko balio izan dutela dio. Pilar Sangroniz Shortsleeve Utah-n jaiotako euskalduna da, lanbidez zientzilari forensea eta DNA eta hatz-markak topatu edota identifikatzea bere eguneroko laneko parte du. Besteak beste, gobernadoreak emandako Utah-ko Zientzia eta Teknologia Dominaren jabe da gure solaskidea; lanetik kanpo, txistularia da Utah-ko Triskalariak euskal dantza taldean, hainbat urtez dantza irakasle ere aritu ondoren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus