euskal diaspora eta kultura
2015/05/18
Azkeneko hamar egun hauetan Euskal Herrian ibilia da Juan Iñaki izen artistikoarekin diharduen Juan Iñaki Berecibar kantari argentinarra (Cordoba, 1986), bere birraitona Jose Mari Berecibar duela ehun urte Argentinara abiatu zen jaiotetxea bisitatu eta hemengo ahaideekin biltzeko. Bere aita Raulekin etorri da kantari gaztea eta Arrasateko Salturri baserriko hemengo ondorengoekin bildu dira familia bilkura batean. Oraintsu argitara emaniko bere bosgarren CDa ari da aurkezten europar bira batean cordobatarra, Euskal Herriaz aparte (Bilbo eta Arrasate), kantatuko duelarik Madrilen, Frantzian (Paris eta Tolosa), Suitzan (Berna) eta Italian (Milan).
2015/05/15
Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria (EHAA-BOPV) buletinak atzo eman zuen argitara Maiatzaren 4ko Ebazpena, "Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, euskal etxeei diru-laguntzak ematen dizkiena atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko".
2015/05/15
“Oso bira interesgarria izaten ari da”, esan dio Begoña Echeverria idazleak EuskalKultura.com-i, ‘The Hammer of Witches’ estreinako nobelaren aurkezpen ibileren inguruan. AEB eta Australiako irakurraldien ostean atsedenalditxoa hartu bazuen ere, berriz ere martxan da Kaliforniako nafarra.
2015/05/15
Brasilen, Rio Grande do Sul-go Euskal Etxeko (CBRGDS) ordezkaritza batek Tradizio eta Folklore Gauchoaren Institutua (ICTF) bisitatu du joan den astelehenean estatuko Porto Alegren hiriburuan. Elkarteko lehendakari Ana Luiza Panyagua Etchalus buru, euskal ordezkariak IVTFko lehendakari Vinicius Brum eta Institutuko beste buruzagi batzuk izan zituzten anfitrioi. Besteak beste, euskal immigranteek bertako kultura gauchoa sortarazten izandako eragina aztertu beharra izan zuten hizpide.
2015/05/14
AEBetako Utah estatuko hiriburu den Salt Lake Cityn asteburu berezia biziko dute datorren hau, hiriko egutegian urtero hitzordu garantzitsu den Living Traditions jaialdi edo azoka jendetsu eta biziak 30 urte beteko baititu, eta bete eta ospatu ere antolatzaileek bertan hasietatik partaide eta bidelagun izan dituzten euskaldunak eta Utah Basque Club euskal etxea nabarmenduz bete eta ospatuko baitute urteurrena. Ikus bideoa.
2015/05/14
Bere ahots ozen itzelak zirrara eta oilo ipurdia sortzen ditu Itoizen Lau Teilatu bezalako kantuak kantatzen dituenean. Zortzi diskoren egile, aurkeztu berria du argentinar hiriburuko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' jaialdi handian bere azken lana, "Bazkalosteko euskal kantuak". Mariana Dominé Irigoyen du izena, nafarren ondorengoa da eta Arrecifesko Maral taldeko ahotsa eta liderra da: Argentinatik munduratutako barne euskal sentimentu gotorreko musika eta sentimentua da berea.
2015/05/14
Euskal Herriko sei gaztek izango dute 2015eko Hator Hona programan parte hartzeko aukera. Aurtengo ekimena uztailaren 17tik abuztuaren 9ra bitartean garatuko da, beti bezala Buenos Aires probintziako Necochea hiriko euskal etxea antolatzaile eta bertako hainbat familia laguntzaile. Hautatuen zerrenda, EuskalKultura.com-en artikulu honetan.
2015/05/13
Quebec-eko euskal etxeko kide Antton Curutchet lapurtarrak (Angelu, 1992) amaitu berria du bideo bat Korrika 19ren munduan zeharreko ospakizunak bilduta. Australiatik Saharara eta Eskoziatik Argentinara, lurbira osoko hogei bat euskal etxe eta komunitateren irudi eta argazkiak batuta sortu du bideo-muntaia musikari eta ikasle gazteak. “Txikitatik segitu izan dut (Korrika) eta biziki plazer handia izan dut korrika oraikoan bilketa lan hau egitea”, adierazi dio EuskalKultuta.com-i.
2015/05/13
Uda honetan Euskadiko Softbol selekzioak nazioarteko txapelketa batean parte hartuko du Vancouverren, Kanadan, eta euskal etxeetako jokalariei gonbitea luzatu die, bertara bildu, eurekin entrenatu eta esperienzia bikain honetaz goza dezaten. Iaz ere Kanadan izan ziren euskaldunak, eta orduan Vancouverreko Zazpiak Bat euskal etxeko kideak ikurriña eta guzti izan zituzten harmailetan animatzen. Gonbite honekin euskal komunitateari eskerrak eman eta harremanak sakontzeko helburua dute.
2015/05/13
Urtero bezala, diploma bana banatu zien Corpus Christiko Eusko Etxeak herriko hiru langileri Maiatzaren Lehena kari. Misiones probintzia argentinarreko euskal elkarte honek ‘Kontaketa Harrigarriak’ Idazlan Lehiaketaren VII ediziora ere deitu du. Sortu zuteneko X. urteurrena laister izango dela-eta zenbait ekitaldi eta kultur aldeko proposamen ari da prestatzen. Horren guztiaren berri ematen du euskal etxearen Berripapera izena daraman berripaperaren azken zenbakiak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus