euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urtebeterako AEBetan den Junkerak kontzertua eskainiko du larunbatean Kaliforniako Redwood Cityn

2009/09/09

Euskal Herritik Kaliforniara. Kepa Junkera soinujoleak AEBetan grabatuko du bere hurrengo diskoa. Estatu Batuetan egon bitartean emanaldiak eskainiko ditu han-hemenka Kepa Junkera AEBtan da bere lan berria prestatzen. Bilbotarrak 2010ko uztaila arte bertan egoteko asmoa du. 'Etxea' lanaren ildotik jarraituz, ameriketako artistekin euskal kantak grabatzea da egonaldi honen helburua. Hala ere, tarteka kontzertuak eskainiko ditu bertako musikarien laguntzarekin. Datorren larunbatean, esaterako, San Frantzisko ondoko Redwood Cityn arituko da, eta 17 eta 19an, Wisconsin-en, 'Madison World Music Festival' jaialdian.

Gehiago irakurri...


A gripeagatik atzeratu ondoren, La Platako Euskal Etxeak joan den asteburuan ospatu zuen San Fermin

2009/09/09

Jose Orbaiceta Orbaicetak San Fermin festa udal intereseko jai bezala onartzen duen testua irakurtzen du Javier Clua Euskal Etxeko lehendakaria eta Pablo Bruera, udal intendentea, aurrean dituela A gripea dela eta uztailean bertan behera utzi behar izan ondoren, La Platako Euzko Etxeak San Fermin festa ospatu zuen joan den asteburuan, Euskal Etxeko bazkide, lagun eta udal agintariak partaide. Egitarauko parte, Graciano Mendilaharzu margolariaren inguruko hitzaldia eman zen, omenaldia eskaini zitzaion Gernikako Arbolari eta beste zenbait ekitaldi burutu ziren. Iruñeko ohiturari jarraiki txupinazoak eman zien hasiera ofiziala asteburuko San Fermin jaiei.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko baserriei eta euskal musika tresnei buruzko erakusketak Rosarioko Kultur Etxeetan ikusgai

2009/09/09

Luis Maria Barrandeguy Euskal Etxeko batzordekidea, Claudio Esnal Euskal Etxeko lehendakaria eta Barrutiko Kultur Koordinatzailea, Stella Ardel, argazki erakusketaren inaugurazioan (argazkia RosarioEE) Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' erakusketak ekarri dituzte Argentinara bertako publikoaren eskueran jartzeko. Herri askotan euskal etxeetako aretoetan egon dira argazki-bildumok ikusgai. Rosarion, berriz, erakusketak Udaleko Erdigune Barrutian aurkeztu eta bertan egon dira abuztuko bigarren hamabostaldian. Irailaren 1etik aurrera hiriko zenbait kultur etxeetarainoko jauzia ari dira egiten, erakusketa ibiltari gisa. Irekiera ekitaldiak anitz jende bildu zuen eta Barrutiko Kultur Koordinatzaileak biziki eskertu zion Zazpirak Bat Euskal Etxeari 'hain garrantzitsuak diren erakusketa hauen aurkezpena Udaleko aretoan egitea'.

Gehiago irakurri...


Iparraldeko Euskal Etxeak immigrazio bearnesaren 'Lo que me contó abuelito' filma aurkeztu du Buenos Airesen

2009/09/09

Agnès Lanusse, Amis de l'AFAB elkarteko presidente eta dokumental honen ideia emaile eta bultzatzailea, joan den astean Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean eginiko aurkezpenean Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Argentina eta Rio de la Platarako immigrazio bearnesa ardatz hartzen duen 'Lo que me contó abuelito' (Aitatxik kontatu zidana) filma aurkeztu zuen joan den asteko asteartean, hiriburu federaleko Moreno kaleko bere egoitzan. Agnès Lanusse-ren ideia batean oinarritua Dominique Gautier zuzendari, dokumentala egileen eskutik aurkeztua izan da agorriletik aurrera Argentinako Azul, Tres Arroyos, Santa Rosa, Tandil. Buenos Aires eta Cordoban, eta baita Uruguaiko Montevideon ere.

Gehiago irakurri...


Hector E. Altamirak hartu dio lekukoa Silvina Bordenaveri Saladilloko Itxaropen EEko lehendakari legez

2009/09/08

Saladilloko Euskal Etxeko logoa (argazkia EuskalKultura.com) Hauteskundeak eta lehendakari aldaketa heldu zaio Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeari, Argentinako Buenos Aires probintzian, urte batzuetan lehendakari --eta lehendakari arras aktibo-- Silvina Bordenave izan ondoren, hauteskundeek Hector Eduardo Altamirari pasatu baitiote ardura hori. Maria Silvina idazkari izatera pasastu da Zuzendaritza Batzorde berrian. Eurekin batzordekide, besteak beste, Adriana Maria Osen, lehendakariorde; Nora Idoeta, idazkariorde; Alfredo Elizagaray, diruzain; eta Barbara Ugartemendia, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero garaile Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketan

2009/09/08

Irudian Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero txapelketako irabazleak Euskal Herriko bikotearen aurka jokatutako partidan Madrilgo bikoteak, Mariano Larrañaga eta Ernesto Recuero, irabazi du joan den astean Bizkaiko Balmaseda herrian jokatu den Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketa. Abuztuaren 29tik irailaren 5era egin den txapelketan Euskal Diasporako 11 bikotek hartu dute parte. Bigarrena Frantziako bikotea izan da eta hirugarrena berriz, Balmasedakoa. Antolakuntzatik azaldu dute bai muslariak, baita hauekin etorritako laguntzaile eta ordezkariak ere, oso gustura aritu direla Balmasedan. Musean jokatzeaz gain, turismoa egiteko parada izan dute eta Bilbo, Gasteiz, Urdaibai eta Gaztelugatxen izan dira besteak beste. Datorren urtean, Estatu Batuetan, Kaliforniako Chinon, izango da Munduko Mus Txapelketa.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxea euskaraz, musikaz eta festaz blai, 2009-2010 ikasturteari hasiera biribila emateko

2009/09/08

Ikasturte berria dela eta euskara ikastaroetan izena emateko Euskal Etxeak argitaratutako afixa Egunotan munduko Euskal Etxe asko ikasturte berria ari dira hasten [Ipar Hemisferiokoez ari gara, izan ere Argentinan eta orohar, Hego Hemisferioan abenduan bukatuko baita 2009 ikasturtea, urte naturalarekin bat]. Bartzelonan, Euskal Etxekoek irailaren 1ean ekin zioten ikasturteari, irailaren 10ean amaituko den euskara ikastaro trinko batekin. Irailaren 11ean, 'Diada' edo Kataluniako Aberri Eguna ospatuko dute txistulari, txalapartari eta dantzariekin. Aldi berean, Euskal Etxeko Txokoa eraberritzeko lanak bukatuta, Guillem Joan kantautore katalanak emanaldia eskainiko du irailaren 18an. 23an, berriz, Rafa Rueda euskalduna izango dute gonbidatu. Eta ahaztu gabe: zabalik da euskara ikastaroetan izena emateko epea ere eta, lerro hauen bitartez, Aitor Arruti lehendakariak jendea animatu nahi du parte hartzera.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria' izango du izena euskaldunen omenez eraikiko den plaza berriak Trenque Lauquen hirian

2009/09/07

Udal Ordenantzaren testua (argazkia EuskalKultura.com) 3300/09 ordenantza medio 'Euskal Herria' izena hartuko duen plaza eraikitzeko baimena eman dio Trenque Lauquengo Udalak bertako euskal komunitateari. Proiektua 2008ko urrian aurkeztu zen Kontseilu Deliberantean eta joan den uztailaren 31eko Kontseiluaren bilkuran izan da onartua. Proiektuaren bukltzatzaile nagusia izan den Euskal Sustraiak Euskal Etxeko kideak poz-pozik daude erabakiarekin: 'Batzorde administratiboan zenbait alderdi politikotako ordezkariak daude, baina gure proposamena aho batez onartu dute eta hori azpimarratzekoa da. Laster Euskal Herritik etorritako immigranteak gogoan dituen berdegune bat izango dugu' azaldu diote Euskal Sustraiak-eko arduradunek EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Filipinar enbaxadariak 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Urdanetaren omenez' erakusketa bisitatu du Donostian

2009/09/07

Ana Ines de Sequera-Ugarte Filipinetako enbaxadorea, Donostian izan zen joan den ostegunean, irailaren 3an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museoa bisitatzen, bertan ikusgai dagoen 'Euskaldunak eta Pazifikoa: Andres Urdanetaren omenez' gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Diputatuak, Maria Jesus Aranburuk, egin zion ongi etorria, Soco Romano eta Jose Maria Unsain Untzi Museoko arduradunekin batera. Guztiek, bisita gidatua egin zioten erakusketari eta amaieran orain gutxi Untzi Museoak argitara emaniko 'Donostia, itsas hiria' argitalpenaren ale bat eskaini zioten Ana Ines de Sequera-Ugarte enbaxadariari.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerro hizlari Resistencian, Chacoko Gizakiaren Museoan, 'Euskal erakundeak Argentinan' gaitzat hartuz

2009/09/07

Mikel Ezkerroren hitzaldia Resistenciako Chacoko Gizakiaren Museoan. Bere aurkezpena EEko lehendakari Jose Christian Echavarriak egin ondoren eman zuen Ezkerrok. Chaco probintzia argentinarreko Resistencia hiriburuko 'Chacoko Gizakiaren Museoa'k harrera egin zion joan den ostiralean, irailaren 4ean, euskal-argentinar kultura eta egitatearen ikerle Mikel Ezkerrok 'Euskal erakundeak Argentinan' gaiaz eskaini zuen hitzaldiari. Bertaratu zirenen artean Resistencia bertako 'Kotoiaren Lurra' Euskal Etxeko agintari eta bazkideak, eta euskal komunitateaz interesatutako jendea oro har.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia