2023/06/16

Argentinan 'zubi' luzexka daukate datorren asteburu hau —lau egunekoa, asteartean Banderaren Eguna izanik, askok astelehena ere jai hartuko baitute— eta datorren astelehean, hain zuzen, ekainaren 19an, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak bere 34. urteurrena ospatzeko afari eta ekitaldia gauzatuko du bere egoitza zabalean. Euskal Etxeko kide eta lagunak ...
Gehiago irakurri...
2023/06/15

Bordaleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne unibertsitateak elkarrekin ekin diote 2023-24 ikasturterako euskara irakaslea bilatzeari. Eskolak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira eguerdiz eta arratsaldez, beti Euskal Etxearen egoitzan, Bordele erdigunean, edo Unibertsitate kanpusean (tranbiaz eskuragai). Hamar hilabeteko kontratua eskaintzen da, irailetik ekainera, orotara 670 irakaste-ordu izanik (120 ...
Gehiago irakurri...
2023/06/15

Uruguaiko Heleniar Gizataldearen egoitza, Montevideon, izan zen joan den maiatzaren 26an hiriburu uruguaitarreko 19. Immigrazioaren Olinpiadak inauguratzeko hautatutako lekua. Hiriko Haize Hegoa elkarteak hartu zuen parte euskaldunen ordezkari. Agintarien artean, bertan ziren, besteak beste, Kirolaren Idazkariorde Nazional Pablo Ferrari eta Montevideoko Udaleko Gorputz Hezkuntzako, Kiroleko eta Aisialdiko ...
Gehiago irakurri...
2023/06/14

Euskaldunek 'tripazai' edo jatun eta sukaldari on ospea omen daukate, eta mahai baten inguruan bildu eta janaria tarteko bildu eta elkarretaratzeko fama. Joan den astean, La Platako Euzko Etxean, 2023ko Paella Topaketa egin zuten. Partaideak, baina, guztiak Euzko Etxeari lotuak ziren, taldeka antolatuak, elkartearen sail eta ekimen desberdinen ordezkari parte hartuz... nahiz eta aurten, ez ...
Gehiago irakurri...
2023/06/14

Aste honetan, ekainaren 12 eta 13an, Herrien Historiari buruzko XIX. Kongresua burutu zen Ensenadan. Ricardo Levene Dr. Probintziako Artxibo Historikoak bi urtean behin antolatzen duen jarduera da, historialariak, artxibozainak, ikertzaileak, museologoak eta, oro har, kulturako jendea biltzen dituena. Buenos Aires probintziako kultura-ondarearekin eta politika-, gizarte-, ekonomia-, genero- eta kultura-historiarekin ...
Gehiago irakurri...
2023/06/14

Gaurkoarekin amaituko dugu 'Buenos Airesek EH ospagai' 2023ri eskaini diogun artikulu eta kronika grafiko sorta. Argentinako hiriburuko euskal komunitatearen jai handienaren arrakasta, zalantzarik gabe, antolaketa-lan handi baten eta egundoko ahalegin partekatu baten emaitza da. Bertan egoteko, eta hauxe da dantza talde askoren kasua, ehunka kilometro egin behar izan zituzten, eta urtean zehar entsegu, ...
Gehiago irakurri...
2023/06/13

Ehun bat lagun partaide, eta taldeak ohi duen elkartasun giro ederrean egin zen joan den larunbatean Gernikako Zallo Barri jatetxean Euskal Australiar Alkartearen (EAA) urteko bazkari eta elkarretaratze/egunpasa nagusia. Elkarteak antolatzen duen urteroko topaketa honen laugarren edizioa da eta hitzordua finkatua dago dagoeneko euskal-australiar erkidegoan, "guztiek baitakite urtero ekaineko bigarren ...
Gehiago irakurri...
2023/06/13

Bilbo, 2023ko "Europako 10 helmuga kultural onenen artean" dagoen hiri gisa hautatu dute 182 herrialdetako bidaiariek atari espezializatu batean. European Best Destinations atariak bere irakurleen iritzia jaso du Europa barruko bidaia kulturaletarako hobesten dituzten lekuei buruz, eta Bilbo zerrenda horretako 7. zenbakian bozkatu dute... eta ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, ...
Gehiago irakurri...
2023/06/12

Sei ordu trinko euskal festa, eta hamaika irudi, bideo zein argazki. Horixe eman zuen, besteak beste, 'Buenos Airesek EH Ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra País Vasco' jai erraldoiko 2023ko edizioak ekainaren 4an. Hamaika irribarre, ilusio eta atxikimendu gogotsuren isla izan zen, gazteen aurpegiak lekuko. Arimak elikatu, gogoak inarrosi eta hainbaten begirada piztu zuen ekitaldiak. ...
Gehiago irakurri...
2023/06/09

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxearen Mendeurrena ospatzeko egiren ari diren ekitaldien baitan, datorren larunbat honetan, ekainak 10, "Euskal Etxea Elkartea" berdegunea inauguratuko dute 11:00etan El Chubut eta Esquel kaleen arteko tartean. Ekitaldian Gorka Alvarez Aranburu Eusko Jaulritzako Kanpoko Euskal Komunitatearentzako zuzendariak parte hartuko du eta alderdi artistikoan, Euskal ...
Gehiago irakurri...