euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Sebastian eguna da gaur (ikus ezazu Diasporako danborradez egin dugun bideo selekzioa)

2010/01/20

San Sebastian afari eta danborrada New Yorkeko Euskal Etxean (argazkia EE) Urtarrilaren 20a da gaur, San Sebastian eguna eta Donostian 24 orduz modu trinkoan, danborradaz danborrada, eta Sarriegiren doinuak protagonista bizitzen den eguna. EuskalKultura.com-en bulegoa Donostian dagoenez, geu ere, buletin eta webgune hau egiten dugunok San Sebastian Martxaren hitzek dioten "penak zokora, festara! dantzara!" hitzei kasu egin eta danborjole bihurtuko gara. Baina zeu ere zauden lekuan zaudela partaide izan zaitezen, bideo selekzio bat egin dugu, danborrada Donostian eta Diasporan nola bizi den irudi bidez agertuz. On egin!

Gehiago irakurri...


Mundu osoko hainbat euskal etxek bat egingo dute gaur Donostiarekin danborrada jo eta ospatzen

2010/01/19

Mexiko hiriburuan bertako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen danborrada (argazkia EuskalKultura.com) San Sebastian eta danborrada munduko euskal etxeetan oihartzuna duen festa da. Egunotan, Shanghai, New York, Mexiko, Necochea, Caracas, Madril, Bartzelona, Valladolid, Murtzia... eta beste hainbat herri, danborradak antolatu eta Sarriegiren doinuak plazara aterako dituzten lekuak izango dira, tokian tokiko euskal etxeak medio. Are gehiago izango dira etxe partikularretan, jatetxetan eta lagunarteko elkarretaratzetan Donostia eta San Sebastian jaia ohoratuko duten jendeak. Askok, zuzenean segituko dute gaur gauean Euskal Telebistaz (ETB-1, ETB-2, ETB-Sat eta Canal Vascoz) Donostiako Parte Zaharreko Konstituzio Plazatik eskainiko den ikurrinaren eta Donostiako banderaren igotzea.

Gehiago irakurri...


Bolivarren amaitu da Dakar Argentina Txile Rallya, Beñat Errandonea saratarra finalisten artean 16.a

2010/01/19

Lasterketaren hasiera, 2010eko urtarrilaren lehenean Buenos Airesen. Joan den larunbatean amaitu zen Bolivar-en, Buenos Aires probintzia barnealdean, 2010 Dakar Argentina Txile Rallya, txirrindak, quads, autoak eta kamioiak partaide. Hasi eta berehala, euskal etxe batzuetatik galdera heldu ziren autoen artean agertzen zen ikurriña baten inguruan. Gauza da lasterketak izan duela partaide euskaldunik, esan nahi baita Beñat Errandonea Sarako lapurtarra, eta duintasunez amaitu duela saratarrak norgehiagoka, 16. postuan hain zuzen, 134 autok hasi eta 57k bakarrik --%42a-- bukatu zuten erronkan.

Gehiago irakurri...


Miamiko Euskal Etxeak bazkide eta lagunak gonbidatu ditu bihar hasiko dituen euskara eskoletara

2010/01/19

Elkarretaratze bat Miamiko 'Txoko-Alai' Euskal Etxearen egoitzan (argazkia EuskalKultura.com) Ez da aldez aurretik ezer jakin beharrik, baina bistan da zeozer badakizu edo zeure euskara hobetu nahi baduzu, lekua badago zeuretzat, ikasgaiak ikasleari egokitzen baitzaizkio internet bitarteko balios gisa erabiltzen duen Boga euskara ikasteko metodoarekin. Ezagupen maila, beraz, ez da garrantzitsuena, interesa baizik. Miamiko Euskal Etxeak euskara klaseak hasiko ditu asteazken honetan, urtarrilak 20, eta bertara interesa izan dezakeen guztiak gonbidatzen ditu, guztia erraztasunak baitira baldin eta euskara zerbait ikasi nahi badu. Miamin edo Floridan bizi bazara edo egoera honetan dagoen norbait ezagutzen baduzu, hitzordua Miamiko 'Txoko-Alai' Euskal Etxean da, bihar, arratsaldeko zazpietan.

Gehiago irakurri...


5 herrialdetako 23 irakaslek Hego Ameriketako euskara irakasleentzako barnetegia hasiko gaur Montevideon

2010/01/18

Iazko urtarrilean bezala, Montevideoko Pocitos hotel bera izango da aurtengo udako barnetegiko ekitaldien egoitza. Argazkian, iazko partaideak, hotel aitzinean. Argentina, Brasil, Kolonbia, Txile eta Uruguaiko 23 ikasle/irakaslek hasiko dute gaur Montevideon 'Euskara Munduan' programaren baitan Hego Ameriketako euskara irakasleak trebatzeko laugarren barnetegia 2008-2011 epeari dagokionez, eta aldi berean Uruguain egiten den bigarrena. Urtean zehar internet bidez ikasten dutenak urtean bitan biltzen dira aurrez-aurre, sarearen bidez ikasitakoa sendotzeko. Bi astez luzatuko den ekitaldi honetako irakasle izango dira Kinku Zinkunegi (Donostia), Jon Urdangarin (Lazkao), Gabriela Mendia (Buenos Aires) eta Leonat Egiazabal (Montevideo).

Gehiago irakurri...


Jose Maria Bengoa hil da, 96 urterekin, elikapen medikua eta Venezuelan hazitako Diasporako euskalduna

2010/01/18

Jose Maria Bengoa Lekanda Jose Maria Bengoa Lekanda (Bilbo, 1913) joan den larunbatean hil da, hein handi batean Venezuelari lotutako bizimodua eraman ondoren, bertara heldu baitzen gazterik errefuxiatu, 1938an. "Euskalduna naiz izatez, Euskal Herria da nire ama, baina sozialki, kulturalki eta zientifikoki venezuelarra sentitzen naiz", esan izan zuen inoiz. 1947an Amaia Renteriarekin ezkondua, sei seme-alaben aita da, euretako bat egungo Jaurlaritzako Osasun sailburua, Rafael Bengoa Renteria. Elizkizunak gaur arratsaldeko zazpietan izango dira, Algortako Bariko San Nikolas elizan.

Gehiago irakurri...


Carolina Istilart argentinarra Hazparne-Makeako bere ahaideak bisitatzen izana da Euskal Herrian

2010/01/18

Carolina Istilart Hazparnen, bere senar Pedro-rekin (argazkia Herria) Jean Baptiste Istilart lapurtarra (Hazparne, 1867-Tres Arroyos, 1934) gizon famatua eta Argentinan, partikularzki Tres Arroyos herri aldean, aitzinamendua eta aberastasuna sortu eta ekarri zuen pertsona izan zen. Bildu izan dugu lehenago EuskalKultura.com-era bere berri, eta Makean sorleku edo bizileku berekoa den Ramuntxo Camblong-ek eta familiak beti gogoan atxiki duten ahaidea izan da, "Ameriketako oseba" gisa-edo. Argentinako Carolina Istilart ibili da hondarreko asteetan Makea eta Hazparnen, bere euskal sustraien sorlekuak bisitatzen. Artikulua Herria astekariak argitara emana da, Jean Arotçarenak sinaturik, aurtengo lehenengo alean.

Gehiago irakurri...


Etxepare, abiatzea kostatzen ari zaion institutua; egoitza eta aurrekontua baditu, errekurtso bat argitzeke

2010/01/15

Donostiako Prim kaleko eraikin hau prest dago Etxepare Institutua baitaratzeko, egokitze lanak eta gainerakoak amaituta (argazkia LuisMichelena-DV) Zer gertatzen da Etxepare Institutuarekin? Galderak hor segitzen du, institutua ez baita oraindik abiatu. Euskal Herritik kanpo euskararen eta euskal kulturaren sustapenaren ardura hartzea helburu duen erakunde honen izena gastatua dago ia, baina erakundea berez ez da oraindik hasi. Nekez eman ditu sortu ahal izateko pausoak, aurrekontua badu, baita egoitza ere, baina 10 langile kontratatzeko emandako urratsak geldirik daude LAB sindikatuak ipinitako errekurtso bat erabaki artean. Ibilbidea orain artean aldapan gora izan badu ere, Kultura sailak pentsatzen du aurten urte erdialdean abiatu ahal izango duela Euskal Herritik kanpoko euskalgintzan, baina euskal kultur ekintzan oro har, giltzarri izango den baliabide hau.

Gehiago irakurri...


Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak Kantagunea sustatuko du sarean, euskal kantu tradizionala sustatzeko

2010/01/15

Eresbileko artxiboa erabiltzen ikerketak egiteko (argazkiaArizmendi-DV) Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak geroz eta dokumentu gehiago ditu. Aurten, gainera, zortzi funts berri osatu dituzte, eta 4.926 dokumentu berri jaso. Jon Bagues zuzendariak zortzi funtsetatik bi nabarmendu ditu: Santiago Bengoetxea biolin jotzailearena eta Jesus Aranbarri musikariarena. Gainontzekoak, Zunzundegi sendiaren (Zestoa, Gipuzkoa), Felix Beteta Yarzaren (Pasaia, Gipuzkoa), Francisco Bengoa Berbejilloren (Bilbo), Jose Menendez de Estebanen (Tafalla, Nafarroa) eta A. Saenz Valdesen (Castro Urdiales, Espainia) lanak behar dira azpimarratu. Nabarmendu behar da baita ere, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak Kantagunea ekimena sustatuko duela sarean, euskal kantu tradizionala sustatzeko, Diasporako musikazaleei bereziki baliagarria izan zaiena. Artikulu hau gaurko Errenteriako Hitzan eman dute gaur argitara.

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 21ean itxiko da epea 2009ko Euskal Herritar Unibertsala Sarirako hautagaiak aurkezteko

2010/01/15

Martin Ugalde idazlea, Venezuelako Diasporari estu lotua; 2003an jaso zuen berak Euskal Herritar Unibertsala Saria. Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Euskadiko Kutxak 2009. urteari dagokion Euskaldun Unibertsala urteroko sariaren 13. edizioa deitu dute. Sari honekin, "gure mugetatik kanpo euskal izaeraren irudiaren proiekzioa eta oihartzuna eragin duen lana edo ibilbidea erakutsi duten pertsonak, elkarteak eta erakundeak goraipatu nahi dira". Urtarrilaren 21ean [datorren asteko ostegunean] bukatuko da hautagaitzak aurkeztu ahal izateko epea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia