euskal diaspora eta kultura

2010/10/18
Aurtengo edizioak ere euskaldunik izan du bertako programak Europa erdialdeko eta bestelako gizataldeen musika eta folklore alorrean eskaintzen duen emanaldi-sortan. Argentinako Cordoba probintzian urtero garatzen den festa erraldoi honen 47. edizioak probintziako hiriburutik heldutako Txotx! dantzari taldea eta euskal instrumentuak baliatzen dituen Baietz musikari taldea izan ditu euskal ordezkari. Euskal Herriko emaitzak urriaren 5ean dastatu ahal izan ziren, dantzari eta musikariak elkarrekin.
2010/10/15
Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko ordezkariak Londresen dira The Language Show 2010 delako hizkuntza azokan 'Munduoro euskaraz' stand-a aurkezteko. Gaur hasi eta datozen hiru egunetan euskarak beste hainbat herrialdetako hizkuntzekin bat egingo du hizkuntzen erakusleiho den azoka honetan, hizkuntzak, kulturak eta komunikazioa ardatz.
2010/10/15
Espainiako Kultura Ministerioak eman ohi duen Saiakera Saria jasoko du Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948), "Eskarmentuaren paperak" lanagatik. 2009an Espainiako Estatuan argitaratutako saiakerarik onena izan dela ebatzi du epaimahaiak. Saiakera Lertxundik batzuetan jorratu duen generoa da, sarriagotan aritua baita haur literatura, ipuingintza eta eleberrigintzan. Berria egunkarian egunero idazten du Lertxundik, paperean zein blogean. Saria ibilbide osoaren aitortza delakoan jaso duela esan du oriotarrak.
2010/10/15
Paraguaiko hiriburuko 'Jasone' Euskal Etxeak arrakastaz eutsi zion joan den igande-astelehenean aste honetan Hispanitatearen Festa zela-eta Asuncionen antolatu zen programari, hala nola parte hartuz igandean Casa España delakoan eratutako stand gastronomikoen ekimenean zein astelehenean Euskal Etxeko lehendakari ohi Pedro Jose Gamarra Doldan-ek eman zuen hitzaldian, azken honetan 'Valle Inclan eta Blasco Ibañezek Paraguaira egin bisitaren Mendeurrenean' gaitzat harturik.
2010/10/15
Espainiako Kultura Ministerioak eman ohi duen Saiakera Saria jasoko du Anjel Lertxundi idazle euskaldunak (Orio, 1948), "Eskarmentuaren paperak" lanagatik. 2009an Espainiako Estatuan argitaratutako saiakerarik onena izan dela ebatzi du epaimahaiak. Saiakera Lertxundik batzuetan jorratu duen generoa da, sarriagotan aritua baita haur literatura, ipuingintza eta eleberrigintzan. Berria egunkarian egunero idazten du Lertxundik, paperean zein blogean. Saria ibilbide osoaren aitortza delakoan jaso duela esan du oriotarrak.
2010/10/15
Bide luzea ibili behar izan dute Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko kideek euren egoitza edukitzeko. Hala eta guztiz ere, ez dute inoiz etsi Buenos Aires probintziako euskaldun hauek. Ahaleginek eta jende askok egindako lanek azkenean euren emaitzak eman dituzte eta joan den urriaren 10ean euskal etxearen egoitza ireki zitzaion komunitateari, herriko lagun guztiek euskal kultur gune berri batez disfrutatzen hasi ahal izateko. Euskal Herritik propio etorritako ordezkariak baita Eusko Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkari den Elvira Kortajarena eta FEVAko lehendakariorde José Olasagastia ere izan ziren inaugurazio ekitaldian.
2010/10/15
Duela astebete ateak ireki zituen New Yorken Bar Basque jatetxeak eta joan den asteazkenean hiriko gastronomia adituak bildu zituen Ferran Adria sukaldari kataluniarrari eskaini zion omenaldian. Adria munduko chef ospetsuenetako bat da eta bere ingurura 150 bat gonbidatu bildu ziren. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia ezagutzera ematearren Sagar Handian ireki duen jatetxearentzako urrats bikaina izan zen New Yorkeko gastronomia munduan.
2010/10/15
Joan den urriaren 10ean bukatu da Pauen, Frantzian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Munduko Federakuntzak (FIPV) antolatu Mundiala. Txapelketan 20 herrialdetako 500 pilotarik parte hartu dute eta 300 partidatik gora jokatu dituzte 14 modalitatetan. Espainiako estatuko selekzioa izan da garaile, urrezko lau domina, zilarrezko sei eta brontzezko hirurekin. Bigarren Mexiko (lau urre), ondoren Frantzia hirurekin (Xare, Zesta Punta eta Pala Motza), Argentina ere hirurekin (Larruzko Pala 30m, Gomazko Pala Trinketean Gizonezkoak eta Larruzko Pala Trinkete), Kuba hiru brontzerekin eta Uruguai brontze bakarrarekin.
2010/10/14
Asteburu luzea eta eguraldi aparta baliatuz, hamar mila inguru lagunek hartu dute parte San Pedroko Kolektibitateen Jaian joan den urriaren 9tik 12ra. Urtero bezala, festa Parana ibaiko ertzean dagoen Paseo Publico-n gauzatu zen; hor berton, herri askotako kultura eta ohiturei buruzko informazioa zabaldu zen bateko eta besteko standetan. Euskal standa, Ongi Etorri euskal etxeko kideek prestatutako janariari esker, erakargarrienetako bat suertatu zen asteburu osoan.
2010/10/14
Iñaki Antolin Astigarraga San Isidron jaio eta Buenos Aireseko Laurak Bat elkartearen inguruan hazitako argentinarra da. Orain bederatzi urte Nafarroara, Agoitzera, etorri zen bizitzera eta duela hiru urte 'Agoizko Joaldunak' zanpantzarren sorreran hartu zuen parte. Orain, urtetan Agoitzen euskal kulturari ekarpena egin ostean, taldeko kideei Argentinan euskaldun izatea zer den erakutsi ahal izango die. Urriaren 30ean Buenos Airesen ariko dira eta ondoren Mar del Platako Euskal Astera joango dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus