2011/02/07

'Gerrako umeetako' bat da Maria Luisa Jauregui de Garmendia. Beste lau mila euskal haurrekin batera Bilbotik Ingalaterrara ihes egin behar izan zuen 12 urterekin eta 21ekin Hego Ameriketara etortzea erabaki zuen. Argentinan, Rosario hirian hain zuzen, bere familia osatu eta gaur egun bi seme-alaba, sei biloba eta birbiloba bat ditu. “Bizitzako gertakariek pertsona ona edo gaiztoa bihur zaitzakete, batez ere erresuminagatik. Ni, ordea, gauza txar guztietan alde onak aurkitzen saiatu izan naiz”, kontatu zuen Jauregui andereak, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen “Euskaldunaren Hitza - Palabra de Vasco” irratsaioan egin zitzaion elkarrizketa hunkigarrian. Hona emakume euskaldun, kementsu eta baikor baten historia.
Gehiago irakurri...
2011/02/07

Euskal Herritik paperean zein sarean gazteei zuzendua euskaraz plazaratzen den Gaztezulo aldizkariak Argentinako euskara irakasleentzako barnetegiari buruzko artikulua argitaratu du azken alean, Rio Cuarton egin berri den azken edizioaren harira. Orain dela 20 urte Macachinen hasi ziren barnetegiek fruitua eman dute, eta egun, Argentinan, euskara ikasitako hainbat ikasle eta irakasle dabiltza. Gabriel Arce da horietariko bat, eta Maite Bilbao beste bat. Azken hau, argentinarra izanik Hernanin ari da Euskal Herrian jaiotakoei euskara klaseak ematen. Bejondaizuela!
Gehiago irakurri...
2011/02/04

'Txapela buruan ta ibili munduan!' dio esaera zaharrak eta Korrika 17-k, txapelaren ordez petoa jantzita, munduan zehar ibiltzeko gogoa du edizio honetan, Diasporako euskaldunen laguntzarekin. Aurreko Korriketan hainbat euskal etxek bat egin dute euskararen aldeko lasterketa herrikoiarekin: Londres, Bartzelona, Madril, Necochea, New York, Reno... eta Shanghairaino heldu da korrikazaleen aldarria. Aurten antolakuntzak leku berezia eman nahi die Diasporako korrikalariei eta AEK-k horretarako laguntza bidaliko du euskal etxeetara. Aurrera euskalariak!
Gehiago irakurri...
2011/02/04

Asteazkenean abiatu zen Parisen Expolangues azokaren 29. edizioa, eta aurrekoetan bezala, euskarak ordezkaritza izan zuen munduko hizkuntzen artean, hainbat erakunderi esker. Bertan dira, besteak beste, Lurdes Auzmendi, Hizkuntz Politikarako sailburuordea; Josune Ariztondo, Bizkaiko Kultur diputatua; Azkue Fundazioa, Iparraldeko Euskal Kultura Erakundea eta Nafarroako Euskarabidea institutua. Gaur Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria helduko da Parisera.
Gehiago irakurri...
2011/02/04

Zazpi urte baino ez dira joan Ayacuchoko euskaldunek euren euskal etxea sortzeko lehenengo haziak jartzen hasi zirenetik. Epe honetan Euskal Odola-ren sortzaile eta kideek etengabeko lana egin dute euskal etxe txiki hau Euskal Herriko kulturaren ikurra bihurtzeko Ayacuchon. Gaur, erakundeak 500 bazkideen kopurua erabat gainditua du eta euskal instituzioak proposatutako jarduerek harrera ezin hobea jasotzen dute herritarren artean. Hori dela eta ospatzeko arrazoi ugari dituzte Euskal Odolatarrek. Hori egingo dute hilabete honetan, elizkizun eta afari batekin, eta etxeko biziarteko bazkide berri bat izendatuz.
Gehiago irakurri...
2011/02/03

'Food Sovereignty Tours' Via Campesina mugimendu agroekologistaren parte da eta munduko hainbat herrialdetara bidaiak antolatzen ditu, lekuan lekuko nezakazaritza ezagutzeko eta nekazarien arteko harremana sustatzeko. Elkartea Euskal Herrira bidaia antolatzen ari da orain, EHNE-Bizkaia nekazal sindikatuaren laguntzarekin. Bidaia maiatzaren 21etik 29ra izango da eta AEBetako nekazariak ekarriko ditu EHra. Amerikarrek euskal nekazaritza, gastronomia eta mugimendu agroekologikoa ezagutuko dute.
Gehiago irakurri...
2011/02/03

Jarduera handiko euskal etxea da Rosariokoa. Urte osoan zehar, Zazpirak Bat-eko kideek euskara eta euskal dantzak ikasi, plater tipikoak zerbitzatu eta dastatu, kolektibitateari buruzko irratsaioa ekoitzi eta entzun eta, oro har, Euskal Herriko ohituretan murgiltzeko aukera dute. Urte bukaeran ekintza hauek guztiak bi elkarretaratze jendetsutan batzen dira: Euskararen Eguneko ospakizunean eta urte amaierako jaian. Joan den abenduan Zazpirak Bat-eko lagunek bi festotan hartu zuten parte eta marko honetan datorren urtean ospatuko den erakundearen mendeurrena nola burutuko den planifikatzen hasi ziren.
Gehiago irakurri...
2011/02/03

Paueko Unibertsitateko ITEM Ikerketa laborategiak Argentinara joan ziren elite euskal-biarnotarrei buruzko jardunaldia ari da antolatzen, azaroaren 20rako. Ikerketa XIX. mendearen erdialdetik 1930 urtera bitarteko epera mugatuko da. Antolatzaileek mintegian ikerketak aurkezteko proposamenak bidaltzeko epea irekita dagoela jakinarazi dute, apirilaren 15a bitartean.
Gehiago irakurri...
2011/02/02

Maria Susana Mendizabalen gogo biziak bultzaturik, duela urtebete Buenos Aires probintziako Olavarria herriko euskaldunen ondorengo batzuek bertako 'Gure Etxe Maitia' euskal etxea berriro martxan jartzea erabaki zuten. Hamar hilabetez azantza handirik gabe egindako lan gogorra jadanik bere fruituak ematen ari da eta joan den astelehenean, erakundeko egoitza berreskuratu ondoren, Mendizabal lehendakari duen batzorde berriak, bere etxe propioan egin zuen kideen lehenengo bilera. Hemendik aurrera, mota askotako ekintzak eta “Olavarriari euskaldunen kultura berriro eskaintzea da instituzioaren asmoa”, azaldu diote euskal etxea bersortzearen arduradunek EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2011/02/02

Boisetik Nafarroako Sakanara, ez da makala 'Bihotzetik mundura' abestiak orain arte egin duen bidaia! Boiseko Ikastola iazko martxoan jarri zen Hesian taldearekin harremanetan eta Idahoko bihotzean euskara ikasten ari diren neska-mutilek abestia egiteko proposamena egin zieten. Nafarrek ez zuten ezagutzen AEBetako Diaspora euskalduna, eta zur eta lur gelditu dira Ikastolak euskararen alde egiten duen lanarekin. Abestiaren bideoa sarean da jada eta taldearen hurrengo diskoan ere agertuko da.
Gehiago irakurri...