2011/02/21

Korrika 17 antolatzeko lanetan ari dira jo eta su AEK euskaltegi koordinakundeko kideak, eta giroa berotu aldera, EuskalaKlip! lehiaketa antolatu dute. Hiru minutuko bideotan Korrika 17ren leloa --"Maitatu, ikasi, ari... euskalakari"-- erabiltzen duen klip ederrenari saria emango diote. Bada, hara non eta bigarren bideoa Argentinatik heldu dela: Rio Cuarton Euskara Munduan programaren barnetegia egin zuten Hegoamerikako irakasleek kamara hartu eta hauxe bidali zuten...
Gehiago irakurri...
2011/02/21

Bere eremuan dauden euskal etxe guztiak bertatik bertara ezagutzeko emandako hitza betetze bidean, Elvira Kortajarena Eusko Jaurlaritzaren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkariak beste bi euskal etxe, Buenos Aires probintzian hiriburu federaletik gertu dauden Lomas de Zamora eta Magdalenakoak, bisitatu ditu oraingoan, bertako errealitateaz eta euren asmo eta proiektuez zuzenean euren ahotik eta euren egoitzatik jabetu nahirik, azaltzen du Euskadiko Ordezkaritzatik beretik plazaratu duten idazki batek.
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Azkeneko egunotan hainbat dei zabaldu dira bateko eta besteko herrialde eta lekuetan 'Euskal Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Astea'ren testuinguruan elkarretaratzeak antolatuz, horien artean biharko Londreskoa, Erresuma Batuko Euskal Herriaren Lagunak taldeak jai giroko bategitea deitu baitu hiriburu ingeleseko Bethnal Green-eko Oxford House kanpoaldean, bertsolariak eta musikari ingeles, irlandar eta euskaldunak partaide. Buenos Airesen deia luzatu dute gaurko, Espainiako Kontsulatuaren aurrean. Atzo, berriz, Argentinako Rosarion, dokumental bat eman zen eta solasaldia egin zen Elkartasun Astearen baitan hiriko Kultur Etxe batean.
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Judas Arrieta artista hondarribiarrak zuzentzen duen Manga Art Studio-k 'Goazen Txinara!' arte-beken hirugarren edizioa deitu du. Beka hauen bitartez bi euskal sortzailek Beijing-en bi hilabeteko egonaldia egingo dute, euren proiektua gauzatzeko. MA Studiok bidaia eta lan egiteko lokalaren alokairua ordainduko du. Proposamenak bidaltzeko epea martxoaren 20ean itxiko da. Egonaldia abuztuaren 1etik irailaren 30era izango da. Eusko Jaurlaritzaren laguntza du programa honek.
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Utah Basque Club Euskal Etxeak joan den larunbatean egin zuen urteroko Dinner Dance jaialdia eta 400 lagundik gora bildu ziren bertara, besteak beste Utah Basque Dancers taldearen dantza erakustaldiarekin gozatzeko. Taldeko Cirbie Lee Sangroniz-ek sarean jarri ditu emanaldiaren bideoak eta horri esker zuzenean bizi ahal izango dugu dantzen giroa eta, adibidez, Zuberoako Maskarada dantzan txikito basoaren gainean salto egiteko unearen zirrara. Xiberutik Utahraino, hau da marka!
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Urtero abenduan ohi legez aurtengoan ere elkarteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du San Nicolas de los Arroyoseko Euskal Etxeak, besteak beste Zuzendaritza Batzordea berrituz eta ondoko lehenengo bilkura batean --Estatutoak dioenari jarraiki-- kargu eta funtzioak banatuz. Bildutakoek Damian Nicolas Cebey, 2005etik hona Euskal Etxeko lehendakari dena erabaki zuten lehendakari lanerako, berarekin batera zuzendaritzan honakoak arituko direla: Jorge Mariezcurrena, lehendakariorde; Maria Angeles Domenech, idazkaria; Maria Elena Totorica, idazkariordea; Maria Teresa Aramburu, diruzaina; Ana Maria Erausquin, diruzainordea (eta euskara arduraduna); eta Maria Francisca Aramburu de de Cara, agirietarako idazkaria, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/02/18

Kantu herrikoi jakin baten partitura nahi duzu zure koruarekin kantatzeko? Euskal konposagile baten lana ikertzen ari zara eta datuak behar dituzu? Zure txarangak abesti berriak ikasi nahi ditu? Eresbilek, Musikaren Euskal Artxiboak, du erantzuna. Bere webgunearen bidez material guzti hau bilatu eta eskura dezakezu. Diasporako abesbatz eta musikazale askok ezagutzen dute jada; besteei zerbitzu honetan baliatzeko gonbitea egiten diete arduradunek. Webguneak Uruguaiko euskal kolektibitateko musikariei buruzko atal bat plazaratuko du aurki, eta berri buletinera harpidetzeko aukera ere ematen du.
Gehiago irakurri...
2011/02/17

Ainhoa Añorgak, Berlingo Euskal Etxeko presidenteak, elkarte euskal alemaniarrak webgunea berritu duela jakinarazi digu eta bertan ikusmiratzeko gonbitea luzatzen die EuskalKultura.com-eko irakurleei. Webgunearen helbidea www.euskaletxea.de da eta bertan elkartearen ekimenen berri topatuko duzue. Alemaniar hiriburuan eta inguruetan egiten diren euskal jarduerak ere jasotzen dira eta Gernika Kulturverein elkarte euskal-alemaniarrari buruzko atala ere bada.
Gehiago irakurri...
2011/02/17

“Euskal Kultura bere adierazpide guztietan hedatzea” hartu zuten helburu Cordobako 'Gerora' taldeko lagunek elkartzea sortzea erabaki zutenean. Eta helburu hori gidari eta eragile bihurtu da talde berriarentzat. Ekimenez betetako urte baten ondoren, proposamen gehiagorekin egingo diote aurre 2011ri. Euskara eta dantza klaseak, historia, musika, sukaldaritza, kontzertuak, hauexek dira, batzuk aipatzearren, jaio berria den elkarteak komunitateari eskainiko dizkion aukerak.
Gehiago irakurri...
2011/02/17

Jaime (Ieimi ahoskatuta) Brown urtarrilaren 23an 18 urte egin berri dituen neskato euskal kaliforniarra da. Lagun asko dauzka Jaimek AEBetako euskal komunitateetan, 'betidanik' izan baita Los Banos-eko Euskal Etxeko kide eta dantzari eta baita San Frantziskokoa ere. Hamaikatxo euskal festa, ikastaro eta elkarretaratze bizi izan ditu han-hemenka bere inguru amerikarrean, alaitasuna eta euskaltzaletasuna ezaugarri. Duela gutxi, bizkarreko min batek medikuarengana eraman zuen, eta handik ospitaleratu egin zuten, minbizi tumore bat harrapatu baitiote bihotz ondoan. Laguntxoek mezu besarkatzaileak eta animo hitzak bidaltzen ari zaizkio eta beste batzuek otoitza eskatu dute, "lehen bait lehen osa dadin".
Gehiago irakurri...