2024/05/24

Euriagatik bertan behera geratu ondoren, igande honetan, maiatzaren 26an, iritsiko da sxkrnik Buenos Airesko Gobernuak antolatutako “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdia. Maiatzeko Etorbidean, Bolivar eta Piedras kaleen artean, 12etatik 18ak arte, omenaldia gingo zaie 'kontinente zaharreko' 10 gizatalderi, horien artean euskaldunei. Laurak Bat eta ...
Gehiago irakurri...
2024/05/23

Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Nazioarteko Narratiba Lehiaketa deitu du bere 129. urteurrenaren baitan. Zazpigarren edizio honetan lehiaketak, nolabait, bi diziplina artistiko uztartuko ditu, Miguel Etxebarria euskal margolariaren bi lan proposatzen baititu gai gisa. “Gure oroitzapenak” eta “Ni eta nire bakardadea” dira eta artikulu hau ilustratzen dute. Narrazioek, gaztelaniaz idatzita, ...
Gehiago irakurri...
2024/05/23

Pasa berria den apirilean 13 urte bete ziren lehenengo alea 2011eko apirilean atera zuenetik. Helburua, orduan eta orain, Venezuelako euskaldunen eta euskal-euskal-venezuelar komunitatearen arteko zubigintza lana egitea eta elkar lotzea, komunitate zentzua elkarren berri izatearen bidez sustatuz, nonahitik, nonahi egonik ere. Pedro Javier Arriaga Aguirre caracastarra du hasiera-hasieratik egile eta ...
Gehiago irakurri...
2024/05/22

Ekaina bertan da, eta maiatzeko azken egunekin heldu da Bartzelonako Euskal Literatura Irakurle Klubaren 2023-24 kurtsoko azken saioa, duela ia 10 urte babesle duen Esquerra de l´Eixample - Agustí Centelles liburutegiaren eskutik. Egungo proiektua 2015ean abiatu zen eta urtero zazpi liburu eta beste hainbeste saio lantzen ditu. urritik maiatza bitartean. Aurtengo azken topaketa ...
Gehiago irakurri...
2024/05/22

Euskal Selekzioa gailendu egin da Mar del Platako Playa Granden maiatzaren 3tik 16ra jokatu den Kayak Surf-eko 17. Mundu Txapelketan, bertako diaspora euskal argentinarrra lagun izan duela. Lan bikaina egin eta 26 domina lortu zituen, eta hamar egunez luzatutako norgehiagoketen ostean mundu mailako bere zortzigarren titulua besapean itzuli zen Euskal Herrira, aurretik, ordea, Mar del Plata bertako Denak ...
Gehiago irakurri...
2024/05/21

Chubut Iparrekialdeko “Haraneko Euskal Etxeak” bere 30. urtebetetzea ospatu zuen festa zoragarri batekin. Maiatzaren 12an, igandez, izan zen, gonbidatu kopuru handi bat partaide. Urteurreneko jaiak, eguerdi aldera hasi eta ilunabarrera arte iraun zuen, eta euskal dantzak, janari tipikoak, musika zuzenean eta bestelako emanaldiak ere bildu zituen. Inguruko kultur erakundetako ...
Gehiago irakurri...
2024/05/20

Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko guzti-guztiek den-dena eman zuten Euskal Etxearen maiatzaren 11ko tabernak arrakasta izan zezan. Euskal dantza eta sukaldaritza tradizionaleko platerak, bertako artisten zuzeneko ikuskizunak, dantzaldi herrikoia, eta nagusi zen jendearen bozkarioa ere, osagai egokiak izan ziren, sare sozialetan festa iragartzeko bideoak agindutako koktel ...
Gehiago irakurri...
2024/05/18

Urratsez urrats, pelikulaz pelikula, debatez debate... BEOren (Basque Educational Organization) Euskal Zinema Zikloak (Basque Film Series) 20 urte bete ditu eta larunbat honetan, maiatzaren 18an ospatuko du emanaldi berezi batekin leku berezi batean, bere ohiko gertaleku eta ordutegia utzi eta maitné bat antolatu baitu San Frantziskoko Landmark-en Opera Plaza Cineman, goizeko 10:30ean, Proiektuko ...
Gehiago irakurri...
2024/05/18

Gaur larunbata, maiatzaren 18a, egun markatua da Grand Junction herriarentzat eta Coloradoko euskal komunitatearentzat, zeremonia egingo baitute estatuko euskal pilota kantxa bakarra "Coloradoko Estatu Monumentu" aitortzeko. Jean Urruty (Donazaharre, 1903 - Grand Junction, 1983) baxenafartarrak eraiki zuen kantxa, eta urrats honekin nabarmendu eta omenaldia egiten zaie halaber bertako ...
Gehiago irakurri...
2024/05/17

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk eta honen bulegoan teknikari den Benan Oregik bidaia hasi dute gaur New Yorken Estatu Batuetako euskal etxe eta erakundeak solaskide izango dituena, geldiune izango dituztela New York (New York Hiria), Nevada (Reno, Donostiarekin senidetutako hiria), Idaho (Boise, Gernikarekin senidetutako hiria) ...
Gehiago irakurri...