2024/05/30

Euskal Aste Nazionala urteko ekitaldirik garrantzitsuena da, seguruenik, Argentinako euskal etxeetako gazteentzat. Astero astero elkartzen dira euskal dantzak entseatu eta ikasteko eta taldeetako asko hasiak dira dagoeneko bidaia planifikatzen aurtengoan Bahia Blanca gertaleku izango duen jaialdira joateko. Baina entseatzea ez da nahikoa hitzordu handirako txartela lortzeko. Joan-etorriak, lotarako lekua, ...
Gehiago irakurri...
2024/05/29

Bakersfieldeko 2024ko NABO Biltzar Nagusiak eta bertako 50. Euskal Bestak joan den asteburu honetan eman duenaren errepasoa egiterakoan, marka berezi batekin nabarmentzekoa da 2024ko 'Bizi Emankorra' saria Bakersfield bertako bost pertsonari eman izana, seigarren saria, Mayi Berterretche Petracek-i emana, irailaren 21ean Coloradon egingo duten ekitaldi batean eskuratuko baitiote, han bizi baita ...
Gehiago irakurri...
2024/05/29

Pozarren eta areto beteaz ospatu zen Trenque Lauquenen Euskal Sustraiak elkarteko 26. urteurrena. Joan den larunbatean, maiatzaren 18an, Euskal Etxeak, ohore eginez ondo irabazitako sukaldaritza bikain ospeari, afari-show bat eskaini zuen. Topaketak ehun lagunetik gora bildu zituen, duela gutxi handitu eta berritutako aretoan. Oturuntza bikaina, euskal dantza, ikuskizun musikal folklorikoa eta erritmo ...
Gehiago irakurri...
2024/05/29

Kultur ekitaldia bihar ostegun iluntzean hasiko da, maiatzaren 30ean, hitzaldia emango baitute Oscar Alvarez Gila EHUko historialariak eta Julieta Gaztañaga UBAko antropologoak ‘Euskaldunak Ameriketan. XIX. mendeko migrazioa eta gaur egungo diaspora’ izenburu. Baina hitzaldia programa trinko eta aberats baten hasiera baino ez da izango. Argentinarekin eta Argentinako euskal ...
Gehiago irakurri...
2024/05/28

Hamabi liburuxkak osatzen dute Etxepare Euskal Institutuak 2012an lehenengoz argitaratutako BASQUE bilduma. Atal bakoitzak euskal kulturaren adierazpen bat jorratzen du beti ere euskal kultura ezagutarazteko helburuarekin. Bildumak dauzkan eduki eta hizkuntzen aukerengatik –testuak elebidunak dira euskara-ingelesa, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa– oso aproposa da norberak ikasteko baina batez ere ...
Gehiago irakurri...
2024/05/28

Europako hamar nazioren kultura, historia eta nortasuna omentzeko “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdiaren aurreneko edizioa burutu da pasa den igandean, maiatzaren 26an, hiriburu argentinarrean. Maiatzeko etorbidean, arratsalde bakar batean, hogeita hamar bat ikuskizun eskaini ziren, dantza folklorikoa, musika eta narrazioak tarteko. Kultura zabaltzeko beste ...
Gehiago irakurri...
2024/05/27

Asteburu oso jendetsu eta euskal elkarretaratze arrakastatsu baten ostean, gaur astelehena, programaren gehigarriaren txanda da, urtero bezala euskal komunitateko hainbat eta hainbat euskaldun eta lagunek hiriko Wool Growers ostatua beteko baitute, goizeko zortzi-bederatzietatik arratsaldera arte luzatuko den gosari/bazkari jarraituan, hemen 'brunch' (breakfast eta lunch arteko otordua) deitzen ...
Gehiago irakurri...
2024/05/27

Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak eta hiri bereko Argentinako Idazleen Elkarteak (SADE) batera antolatutako "El Árbol de Guernica" poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak jakinarazi dituzte. Aurtengoa hamahirugarren edizioa da, eta 18 urtetik gorako pertsonak gonbidatzen ditu aurkeztera gaztelaniaz idatzitako lan argitaragabeak, poema edo prosa poetikoa izan. Testua ...
Gehiago irakurri...
2024/05/27

Joan den ostiralean zen biltzekoa Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Taldea, Xabier Mendigureren “Oso latza izan da” (2023) liburua komentagai. Azken momentuko aldaketa batek, ordea, maiatzaren 31era, datorren ostiralera, pasatu du, “oso arrazoi on batengatik”, argitu dute antolatzaileek, izan ere, data berri honetan, liburuaren egileak, Xabier Mendiguren beasaindarrak, ...
Gehiago irakurri...
2024/05/24

Ipar Amerikako euskal komunitateetako kideek eta euren lagun eta gonbidatuek euskal kulturaren eta euskaldunen errotzea Estatu Batuetan ospagai hartuko duen festa-asteburu trinkoa ospatuko dute Bakersfield herri kaliforniarrean maiatzaren 24tik 26ra (ostiraletik igandera, baina astelehenean ere hitzordu gehigarria dutela, jai eguna baita Estatu Batuetan), bertako 'Kern County Basque Club' Euskal Etxeak ...
Gehiago irakurri...