2024/06/05

Madril eta Valentziako Euskal Etxeek Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da. "Anima zaitezte, pozik ...
Gehiago irakurri...
2024/06/05

Cordobako Gerora Euskal Kultur Elkarte Zibilak urteroko bere Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen maiatzaren 18an eta bertan "elkartearen martxa onari eusteko hainbat gai jarratu ziren" eta, estatutuek markatzen duten maneran, Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozkak egin ziren, ondorioz honela osatuta geratu dela erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria:
Gehiago irakurri...
2024/06/04

Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilota Liga - Euskal Etxeak kirol hezitzaile eta sustatzaile lanpostua eskaintzen du, 6 urtetarik goitiko haurretarik adineko jendeenganainoko irakasle, animatzaile eta sustatzaile lanak egiteko, pilota eta euskal kiroletan, antolatzaile eta dinamizatzaile bertako euskal bizitzan, eta laguntzaile euskal festetako jarduerak eta programa osatzen. Pilota tituluduna behar du izan ...
Gehiago irakurri...
2024/06/04

Hezkuntza komunitatearen oniritziarekin garatu da euskal kulturari eskainitako "Hizkuntzen eta Kulturaren Bigarren Jardunaldia" Rio Negroko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Harremanetarako Saila antolatzaile, Viedma, Carmen de Patagones eta bertako eragin eremuko Aberri Etxea Euskal Etxearekin elkarlanean. Ekimenak ikasleak eta unibertsitateko langileak kultur esperientzia ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

"Fast Friends" (lagun azkarrak) dauka izenburu, Nevada Magazine aldizkariaren azkeneko zenbakian, 2024ko Udako dagokion alean, Mark Maynard-ek sinatzen duen erreportajeak, gai harturik hain zuzen ere, Nevada hegoaldean, munduko jokalarien meka den Las Vegaseko euskal komunitatea eta bertako Lagun Onak euskal etxea, sorrera berezia izan baitzuen 1980an, urte batzuk lehenago MGM (Metro ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

83. Madrilgo Liburu Azoka maiatzaren 31tik ekainaren 16ra ari da egiten hiriburu espainiarrean. Imanol Otaegi, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendariak, Quebeceko liburu sektoreko ordezkariekin egindako topaketa batean parte hartu du. Lan-saioaren helburua bi lurraldeen arteko kultur sinergiak garatzea izan da, Quebec-eko eta Euskadiko literatura sektoreko eragileen arteko loturak sendotzea eta ...
Gehiago irakurri...
2024/06/03

Saladilloko 135 zenbakidun Prestakuntza Tekniko Goi Mailako Institutuarekin sinatutako tratu baten ondorioz, herriko Itxaropen Euskal Etxeak sukaldaritzaren inguruko topaketa ziklo bat burutuko du. Zerbitzu gastronomiko karrerako ikasleek hiru afari prestatuko dituzte gaika, irakasle bat ikuskari. Lehenengo topaketa uztailaren 12an izango da eta euskal jaki tradizional plater bat eskainiko dute. ...
Gehiago irakurri...
2024/05/31

Londresko Euskal Etxetik heldu zaigu gonbidapena, ekainari ongietorria "merezi moduan" emateko, nola eta geure buruari eskuzabalki oparituz Idoia eta Bea Asurmendi ahizpek Londresen elkarrekin eskainiko duten kontzertua. Ez da opari txikia, ez. Harrituko zara bakoitza bere bideari jarraituz Bea Asurmendi eta Idoia Asurmendi ahizpa aramaiotarrekin, musikari eta kantari puskak ...
Gehiago irakurri...
2024/05/31

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko "Beti Alai" dantza taldeak —Andoni Iriberri Plazaola eta Nerea Balzola Aguilerak zuzendari— entseguei ekin die jada, ekitaldi berezi bati begira ekainaren 22an. Izan ere taldeak 80 urte bete ditu eta festa handi bat iragarri dute ospatzeko. Urte hauetan guztietan taldeko kide edo bidelagun izan dituzten guztien presentzia ...
Gehiago irakurri...
2024/05/30

Uruguaiko hiriburuan zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrenak —1911an sortua—, Euskaro Euskal Etxeak, Urteko Batzarra egin zuen maiatzaren 13an eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen. Bazkideek ‘Indar berriak’ izenpean aurkeztu zen zerrenda hautatu zuten eta ondorioz 2024-2026 eperako Zuzendaritza honela geratu da:
Gehiago irakurri...