2024/07/02

Eusko Aterpeak bere mende laurdena ospatzeko antolatu dituen ekitaldien barne, 25. Urteurreneko Koru Topaketa burutu zuen joan den igandean, ekainaren 30ean, bere egoitzan. Hiru kantu-talde gonbidatu zituen, Buenos Airesko Liniers auzoko EnReDo Vocal, Adolfo Rodríguez zuzendari, San Telmoko Euskaltzaleak Euskaltegiko Abesbatza, Ana Etchepare zuzendari; eta Gral. Rodríguez bertako Coral de Un Tiempo, ...
Gehiago irakurri...
2024/07/01

Aukera ugari eskaintzen diete gaur egun teknologia berriek ibilbide turistikoak euren kabuz antolatu nahi dituztenei. Hegazkin txartelak edota museo bat bisitatzeko sarrera erosi nahi baduzu etxetik mugitu gabe egin dezakezu. Aukera hauetaz gain gero eta hobeak dira kokapena eta mugikortasuna errazten dituzten tresna informatikoak. Horien bidez, bertakoak bezala ibil daitezke turistak, adibidez, garraio publikoa ...
Gehiago irakurri...
2024/07/01

Gogoan dugunez, joan den urtarrilean San Nicolasen hasi ziren ikasten euren lehenengo barnetegian, eta geroztik sei hilabetez buru-belarri online plataforma bidez lan egin ondoren, garaia ua taldea berriz presentzialki bildu eta barnetegi presentzial berri bat egiteko, eguneko 24 orduetan euskaran murgiltzeko.Buenos Airesek emango dio abegia barnetegiari, Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan,uztailaren ...
Gehiago irakurri...
2024/06/28

Ekain hondarra da eta urtero Nafarroako Gobernuak Nafar Etxeetako gazteentzat antolatzen dituen Udako Eskolen tenorea. Foru Erkidegoa bisitatu, bertako egungo errealitatea lehenengo pertsonan ezagutu eta harremanak sendotu eta estutzea da ekimenaren helburua. Argentinan dauden lau Nafar Etxeetako bakoitzeko bina kide dira partaide, esan nahi baita Bolívar, Buenos Aires, Mendoza ...
Gehiago irakurri...
2024/06/28

Larunbat honetan, ekainaren 29an, Segundo Galarza Zikloaren baitan, kontzertu berri bat eskainiko dute Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean, hiriko hiru abesbatza direla partaide, hala nola Americanto, Decantados eta Camerata Vocalis Buenos Aires. Arratsaldeko 4etan izango da, eraikineko lehenengo solairuko Pedro de Basaldua aretoan. Koru musikaz gozatzeko aukera paregabea, publiko orori ...
Gehiago irakurri...
2024/06/27

Astebete pasatxo falta da Iruñeko Udaletxeko balkoitik jaurtiko duten txupinazoak San Ferminen omenezko jaiei hasiera emateko. Bitartean, Diasporan, sare sozialetan ospatzeko deialdi ugari, eta mota askotakoak, ari dira egiten: bazkari eta otorduak, dantzak, mezak, mus eta kirol txapelketak, haur jolasaldiak eta kultur jarduerak. Jarraian, Argentinako Nafar Etxe eta Euskal Etxeetan antolatu diren ...
Gehiago irakurri...
2024/06/27

Oholtzen gainean daramatzan 40 urteak ospatzea du birak helburu eta Kanariar Uharteetan hasiko da, urtarrilean, eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritara iritsiko da 2025. urtean zehar. Azken kontzertua urriaren 4an izango da baina hiria oraindik zehaztu gabe dago. Hamaika urte pasa ditu musikari irundarrak oholtzetara igo eta nazioarteko birarik egin gabe, eta honakoak helburu zehatza du: ...
Gehiago irakurri...
2024/06/26

Jarduera eta emozio handiko orduak bizi izan dira joan den asteburuan Mar del Platako Denak Bat-en, euskal etxea bi ekitaldi garrantzitsuren egoitza izan baita, batetik, euskal etxe argentinarretako musikarien biltoki, FEVAko musikarien urteko lehenengo bilkuran, Bahia Blancako Euskal Aste Nazionaleko euren partaidetza prestatzearren; eta horrez gain, 2024ko Dantzari Ohiaren Jaia egin du, bertako Beti Alai dantza ...
Gehiago irakurri...
2024/06/26

Pucelako euskal elkarteak aldiro egin ohi duen Euskal Herrirako irteera egin du. Joan den astebutuan, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko lagun kuadrilla bat Donostiaraino heldu zen, elkarteko abesbatza ordezkaritzako ikur eta erakusgarri aitzindari harturik. Abesbatzak kontzertu dezente eskaintzen ditu Gaztela eta Leon erkidegoan eta kanpoan ere bai. Kasu honetan, joan den igandean Donostiako Artzai Onaren ...
Gehiago irakurri...
2024/06/25

Atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa antolatu dute beste behin Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak. Ikastaroa urriaren 4tik azaroaren 30era burutuko da ostiral eta larunbatetan, EHUko Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean ...
Gehiago irakurri...