euskal diaspora eta kultura

2025/05/20
San Frantziskon egoitza duen BEO elkarte euskaltzale estatubatuarra hedatzen ari da, lagun eta ekimen berriekin: gaur bertan bere online Zine Kluba estreinatuko du, eta plazaratu berriak ditu bere laguntzaile, batzorde eta ekimen berriak, erakundea bizitzen ari den gogoeta eta garapen prozesuaren baitan. Gogora dezagun BEO (Basque Educational Organization) euskal kultura tradizional eta garaikidearekin ...
2025/05/20
"Cuando el arte fluye de las manos" (Artea eskuei dariela) izenburupean ekin dio Lapridako Lagunen Etxeak 2025eko bere Elkarrizketa Zikloari. Ekitaldia joan den larunbatean, maiatzaren 17an, egin zen eta María Elina Saint Martin (1937-2022) artista bisualaren figura ardatz hartuta izan zen. Solasaldiaz gain, bere lanen atzera begirako erakusketa ere bildu zen. Silvia Arias elkarrizketatzaile, ...
2025/05/19
Datorren ekainaren 14an, larunbata, egingo du 2025eko bazkari-elkarretaratzea Euskal Australiar Alkarteak (EAE). Urtero Australian edo Euskal Herrian jaio, baina lotura euskal.australiarra daukaten bere kide eta lagunen topaketagune den bazkari eta egunpasa hau, urte osoan itxarondako jarduera da komunitate honetako lagunentzat. Gogora dezagun sail honetako lehenengo hitzordua 2016an egin zela, Gernikan ...
2025/05/19
Pamiela Argitaletxe nafarreko delegazio batek, Pello Elzaburu buru, bisita egin berri dio Mexiko Hiriko Euskal Etxeari eta, azken urteotan hartutako ohitura politari jarraituz, liburu sorta oparitu zioten Euskal Etxeari. Izenburuen artean, atera berri-berria den “Gernika Batailoia. Askatasunaren Ametsa”, Franck Dolosor 'Haltza' kazetari senpertarra egile. ...
2025/05/19
Paranako Urrundik Euskal Elkarteak Zilarrezko Ezteiak ospatu ditu bazkari handi batekin hiriko Círculo Hotelean, euskal dantza ikuskizun batez gozatu zuten 150 gonbidatu lagun. Ekitaldian, elkarteko lehendakari Juan Carlos Borrásek 25 urteotako gertakarien errepasoa egin zuen eta eskerrak eman zizkien, gisa batera edo bestera eta urte hauetan zehar eurekin lankide eta lagun aritu izan diren guztiei. ...
2025/05/16
Urte hasieran jarri ziren kontaktuan Sao Pauloko 'Casa Guernica'ko lagunak Ana Estareguirekin ‘Gernika Bizirik’ Astearen laugarren edizioan parte hartzera gonbidatzeko. Asmoa, berak portugesez idatzitako poema batzuk euskaratzea, Astearen programa barruan irakurtzeko. Hasierako proposamen hura uste baino askoz urrunago iritsi zen eta Joseba Sarrionandia bera izan zen azkenean Sorocaban ...
2025/05/16
"Esklabotza Euskal Herrian eta esklabista euskaldunak" gaia aztertuko dute ekainaren 11 eta 12an Ispasterren EHUko UIK Udako ikastaroetan. Euskal jatorriko pertsonek eskulan esklaboarekin eta pertsonen trafikoarekin zerikusia izan zuten hainbat esparru aztertu eta ezagutaraziko dira, XVI. mendetik hasi eta XIX. mendean, mendebaldeko herrialdeetan, esklabotza debekatu zen arte. Óscar ...
2025/05/16
Gaur urtebete da Jon Luco hil zela. Juan Manuel Luco, “Jon” lagunentzat, San Luisen jaio zen 1956ko martxoaren 27an. Buenos Airesko Unibertsitatean ikasten ari zela, diktadura argentinarrak errefuxiatzera behartu zuen. Demokrazia itzuli zenean, Analía ezagutu zuen, eta berarekin ezkondu eta bi haur izan zituen, Liova eta Raquel. Ogibidez liburusaltzailea, olerkaria ere izan zen, idazlea, pintorea, ...
2025/05/15
Datorren igandean jokatuko dute Brisbane-n (Ashgrove, Queensland) Australiako 2025eko Mus Txapelketa. Oroi dezagun, hainbat urtez ordezkaririk bidali gabe egon ondoren Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketara, 2023an txapelketa sailkagarria jokatu zela Brisbanen eta Australiak izan zuela aspaldiko partez bere bikotea, Rubén Álvaro eta Gorka Ojeda kide, Mundukoan Txileko ...
2025/05/15
Memoria transmititu eta zaintzen diharduten lau erakunde elkartu ziren joan den ostiralean, maiatzaren 9an, mundua markatu zuten lau mugarri historikoren inguruko hausnarketa gune bat partekatzeko: Varsoviako ghettoaren altxamendua, Gernikako Bonbardaketa, bonba atomikoak Hiroshiman eta Nagasakin, eta Argentinako azken diktadura zibiko-militarra. "Erronka berriak herrien memoriaren transmisioan" ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus