2022/12/22

20 urte baino gehiago dira FIVU (Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa) haur eta nerabeentzako udalekuak antolatzen hasi zela. Aurten urriaren 28, 29 eta 30eko asteburuan egin zuten 23. edizioa Villa Bautista La Tunan, Canelones departamentuan, arrakastatsu, 43 lagun bildu ziren, Ibai Ondoko, Euskaro eta Haize Hegoa euskal etxeetakoak. Gogora dezagun, Udalekuak, euskal kulturari buruzko ezagutza ...
Gehiago irakurri...
2022/12/21

Aitzpea Leizaola antropologo donostiarrak bisitatu berria du Argentina azaro amaieran eta abendu hasieran hiriburuko UBAn (Universidad de Buenos Aires) graduondo mintegi bat ematearren 2019an Etxepare Euskal Institutuak eta CONICETeko (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) IMHCIHU institutuak sortutako 'Amale Artetxe' katedraren baitan. Leizaolak bilera bat izan ...
Gehiago irakurri...
2022/12/21

Iñigo Urkullu lehendakaria idatziz zuzendu zaie munduko euskaldunei urtero sasoin honetan ohi duen Gabon Mezuan, 2022ko balantzea eginez eta zenbait gai, momentu eta gerora begirako agiantza eta desira gailenduz. Pandemiak azken bi urteotan munduko euskal komunitateetan utzitako hildakoak gogoan, Elkanoko mundubiraren 500 urteak aipatzen ditu, eta aurten Donibane Garazin irailaren 8an ...
Gehiago irakurri...
2022/12/20

Olentzerok munduko euskal etxeetan egin dituen bisitetan, iritsi da baita ere Montpellier-ko Eskualdunak Euskal Etxeko haur eta helduen bisitatzera. Hala egin zuen abenduaren 11an egin zuten Eguberri Bestan. Ekitaldi polita izan zen, euskal kantuak, musika, dantza eta jauziak, eta opariak ere osagai izan zituen ekitaldian, bertaratutakoek jan zuten euskal oilasko ederrak ere lagundu zuelarik besta ...
Gehiago irakurri...
2022/12/20

Tandilgo Gure Etxean egingo da Argentinako 2023ko Udako Barnetegia. Hego Amerikan bertako euskal etxeetan jardungo duten euskara irakasleak trebatzeko Euskara Munduan programaren baitan urtarrilean egin ohi den urteko lehenengo ikastaro hau urtarrilaren 14tik 22ra, larunbatetik ondoko asteko igandera, luzatuko da aurten, Tandilgo Euskal Etxea anfitrioi eta Etxepare Euskal Institutua eta FEVA antolatzaile. ...
Gehiago irakurri...
2022/12/19

Bidaia egin zuten joan den irail-urrian Argentinara zenbait euskal etxe eta komunitate bisitaturik Baionako 'Olentzeroren Lagunak'eko adiskideak, Hazparneko Joaldunak taldea ere lagun. Rio de La Plata eta Pampako zelaietan bildu zituzten irudiekin, dokumentala prestatu dute, asteazken honetan Olentzero etorriko den aste honetan estreinatuko dutena, abenduaren 21ean Saran, Luberri aretoan, 18:30etan. ...
Gehiago irakurri...
2022/12/19

Tomás Vicente euskal-argentinarra da, La Pampakoa, hain zuzen ere, macachinarra. FIFAk aukeratu zuen lanean bolondres aritzeko Qatarreko 2022ko Munduko Txapelketan. Hori gutxi balitz bezala, Macachingo Euzko Alkartasunako idazkari eta erreferentea denak bertatik ikusi ahal izan zuen finala. Argentinako selekzioa gailendu zaio Frantziakoari eta bihurtu da txapeldun Qatarreko Lusail Stadiumen. Tomasek Dohatik ...
Gehiago irakurri...
2022/12/16

Atzo arratsaldean jaso zuten saria Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta bertako SADE-Sociedad Argentina de Escritores elkarteak elkarrekin antolatutako "Gernikako Arbola" Literatur Lehiaketaren XI. edizioko lan irabazleek. Ekitaldia aurresku batekin hasi zen, Chivilcoyko Euskal Etxearen egoitzako Areto Nagusian. Sari banaketa bururatu eta gero, topa egin zuten geroaren aldeko ...
Gehiago irakurri...
2022/12/16

Cañuelaseko Denak bat Euskal Etxeak 2023ko Aberri Egunean normaltasunera itzuliko dela iragarri du. Urteroko Dantzarien Topaketa ohiko moduan antolatuko dute, bi eguneko formatora itzulita, pandemiaren aurretik egin bezala. Hamabostgarren edizio hau apirilaren 15ean (larunbata) eta 16an (igandea) egingo da, eta euskal etxeetako gazte eta dantzari askoren parte hartze handia espero da, bertako Denak Bat ...
Gehiago irakurri...
2022/12/15

Euskal Etxearen aldetik urteko ekimenen azkena markatzen zuen eguna ospatu zuten joan den igandean Palma Mallorcakoan hiriko Artea Euskal Etxeko lagunek. Plana: Batzarrea, bazkaria eta Olentzero. Egunari Urteko Batzarre Nagusia eginez ekin zioten Son Rapinya-ko instalazioetan. Elkarretaratzea hasi aurretik, Lluc Más Pocoví kideari esker oneko plaka eman zion Nicolas Ibarra lehendakariak, ...
Gehiago irakurri...