2023/02/21

'Udaleku, honela', euskaraz, du izena NABO Ipar Amerikako euskal erakundeen federazioak, 10 eta 15 urte bitartek gaztetxo euskal amerikarrei proposatzen dien udako ekimenak. Eta aurten, Idahoko hiriburu Boisen egingo da. Parte hartzeko, gurasoek NABOko kide beharko dute izan eta, hori bai, martxoaren 1ean oso adi egon. Egun horretan, online irekiko baita izena emateko ...
Gehiago irakurri...
2023/02/21

Joan den ostegunetik, Estatu Batuetako Minnesota estatuko St. Olaf Collegen dabiltza euskal dantza eskola emaile Josu Garate eta Oier Araolaza Dantzan, Dantzerti, Argia eta Kezkako dantzari eta dantza-irakasleak. St Olaf-ek unibertsitate mailako hainbat ikasketa eskaintzen ditu, tartean dantza, eta bertako irakasle Anne von Bibraren eskariz ari dira euskal dantza ikastaroak eskaintzen bi aditu ...
Gehiago irakurri...
2023/02/20

Iñigo Urkullu lehendakariak datorren abendurako iragarri du Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra, 'Eraldaroa' lelopean eta Gipuzkoako herri batean eginik. "'Eraldaroa', datozen eraldaketen eta bizitzea egokitzen ari zaigun denboraren sinbiosia uztartzen duen hitz-jokoa" delako, esan du gaur goizean Gasteizko Lehendakaritzan legealdi honetan hirugarrenez bildu den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/02/17

Nafarroako Parlamentuaren osoko bilkurak 'Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko foru legea' onetsi zuen atzo. Lege honek Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafar elkarteen arteko harremanak arautzeko, bai eta, modu osoago batean, Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafarren (eta beren ezkontideen, bikotekideen eta ondorengoen) arteko harremanak ere, nafar horiek ...
Gehiago irakurri...
2023/02/17

Pasa den larunbatean, otsailaren 11n, Bolivarko Nafar Etxeak 69 urteko jarduera ospatu zuen Buenos Aires probintziako hiri honetako Venezuela kalean duen egoitzan. Ehun lagun eta bazkidetik gora bertaratu ziren nafar jatorria daukaten lagunen bilgarri den erakundearearen urtebetetze jaiaz gozatzera. Dantzak, zozketak eta menu bikaina izan ziren gaueko osagai, urteurreneko tarta handi bat eta ...
Gehiago irakurri...
2023/02/17

Caracaseko Eusko Etxeak 2023ko ekitaldien egitaraua aurkeztu du eta ikasturteko ohiko jarduerei ekin die jada. Hilabetero bere areto nagusian egiten dituen mezak otsailaren 5ean berreskuratu zituen, oraingoan María Cruz Díez de Alberro, Joseba Aranaga Brice, Gregorio 'Goyo' Burgaña Carballo eta Aita Miguel Odriozola josulaguna gogoan (irakur apez urrestillarraz Iñaki ...
Gehiago irakurri...
2023/02/16

Texasko Ordezkari Ganberako hautetsia den Rafael Anchiak Ebazpen bat aurkeztuko du datorren martxoaren 1ean Estatuko Ordezkari Ganberan Bigarren Mundu Gerran (BMG) borrokatu ziren euskal jatorrizko armadakide eta beteranoen ekarria aintzakotzat hartuz. Lehenengo lege-ebazpena da Estatu Batuetako historian euskal-amerikarrek BMGn egindako ekarpena propio aipatu eta laudatzen duena, ebazpena sustatu dutenen iturriek ...
Gehiago irakurri...
2023/02/16

Beatrice Mainhaguiet Oillarburu Baxanabarreko Uharte Garazin jaio zen duela 56 urte, eta Lapurdiko Itsasun, Euskal Elkargoan egiten du lan, Kultur Sailean. Betidaniko ametsa zuen Beatricek Ameriketako Hego konoa ezagutzea. Sekula ez da berandu eta joan den abenduan, lan eszedentzia hartu eta hiru hilabeteko bidaiari ekin zion, Uruguai, Argentina eta Txilera, bertako paisaiak ezagutzeko, baina, ...
Gehiago irakurri...
2023/02/15

Martxoaren 2ra arte dago zabalik eskabideak aurkezteko epea. Euskal diaspora gaien ikerketan esperientzia duten doktore mailako ikertzaile eta irakasleeak aurkez daitezke eta hilabeteko ikerketa-egonaldia eskaintzen die aurten Nevadako Unibertsitatean, Renon, abuztu eta abendu artean adostutako datan. Helburuen artean euskal diasporaren ezagutza AEBko akademian eta gizartean ...
Gehiago irakurri...
2023/02/15

Bihar hasiko da Berlinen hiriko Nazioarteko Zinemaldia, munduko garrantzitsuenetako bat eta sortzaile askok bertan estreinatzea amets bilakatzen duena. Otsailaren 16tik 26ra, 73. edizio honek euskal ekoizpenen presentzia nabaria izango du, Lehia Ofizialean, baina baita Encounters sailean, Berlinale Talents-en, eta baita zinemalditik kanpo ere, Berlin Critic 's Week-en. Azpimarratu ...
Gehiago irakurri...