2023/03/10

Bertsozaleek berri onak dauzkate egun hauetan Estatu Batuetan, batetik Xabier Euzkitze bertatik baitabil, eta Europako Euskal Herrian oholetatik bertsolari gisa erretiratua badago ere, ez da gauza bera gertatzen hemengoan, noizbehinka jardun izan baita, eta gaur ostirala [Renoko arratsaldeko 5ak direla, EHko larunbateko goizaldeko 2:00etan] eta etzi igandea bi saiotan izango da parte, gaurkoan Nevada Renon, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/10

2022an, Fernando Lizarbek (Rosario, Argentina) Argentinako diasporak euskararekin duen harremanari buruzko ikerketa hasi zuen, diaspora horretan euskarak duen presentzia eta jatorri horretako ikasleek hizkuntza ikastera hurbiltzeko izan dituzten arrazoiak aztertzeko helburuarekin. Maiatzean, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako departamentuaren laguntza jaso zuen, Herritarrekiko Harremanetarako ...
Gehiago irakurri...
2023/03/10

Joan den astean Montevideoko euskal etxerik gazteenak 35 urte bere zituen, martxoaren 1ean, eta ostiralean, bi egun geroago, ospatu Bolivar auzoan duen egoitzan. Afaldu, eta musika eta dantza protagonista izan ziren, baina kurtso hasiera honetan, lagunak berriro bildu eta elkarrekin partekatzeko bozkarioa izan zuten bertaratutakoek pizgarri nagusi. Uruguain, bertan errotua dagoen eta Euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/03/09

Gooding-eko Euskal Etxearen egoitza Idahoko 'Kapitolioa' edo gobernadorearen egoitza bilakatuko da datorren asteko ostiralean, martxoaren 17an, Brad Little gobernadoreak hala erabakita. Izan ere, egun horretan gobernadorearen bulegoak antolatzen duen Capital for a Day (egun batez hiriburu) ekimenaren baitan, gobernadorea eta bere kabinetea Gooding-eta aldatuko dira eta bertan, Euskal Etxearen egoitzan, ...
Gehiago irakurri...
2023/03/09

La Platako Euzko Etxeko anfitrioen espektatibak gainditu zituen joan den asteburuan 'Eguzkipean' bigarren kanpaldira bertaratu zirenen erantzunak. Euskal etxe ugaritako bazkideak, La Plata hiriko eta inguruko bizilagunak eta baita autoritate eta ordezkari politikoak ere hurbildu ziren euskal etxe laplatatarrak City Bellen duten aisialdirako gunera, dantza, kirola, jolasak, natura, gastronomia eta Sagardo ...
Gehiago irakurri...
2023/03/08

Bertako Euskal Etxea zinez aktibo dabil Madrilen euskara ikasi nahi dutenekin, eta gauza bera euren maila mantendu, landu edota erdoiltze bidean jarri nahi ez dutenekin. Gakoa, bakoitzak dakiena erabiltzea, asko edo gutxi izanik. Horretarako aukera desberdinak ematen ditu. Helburua literatura izanik, esaterako, gaur bertan, martxoaren 8an, literaturazaleek hitzordu polita daukate, EEko Irakurle Kluba ...
Gehiago irakurri...
2023/03/08

“Nafarren aztarna Far Westen” liburua iazko abenduan argitaratu zuen Nafarroako Gobernuak eta astebetean agortu zen. Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok bigarren edizioa aurkeztu zuen joan den ostegunean Iruñean. Ekitaldira Pello Pellejero, Eskualdeen arteko Lankidetza eta Kanpo Herritartasun zerbitzuko zuzendaria; Sergio ...
Gehiago irakurri...
2023/03/07

Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxea berriro izango da datozen egunetan partaide herrian aurten 54.ez egingo den Gariaren Jai Probintzialean. Udalak luzatu dio Hiru Errekari industria, merkataritza, gastronomia eta arte erakustaldi jendetsu honetan parte hartzeko gonbitea, euskal komunitatea ordezka dezan. Bertako urteko ekitaldirik garrantzitsuena den hau martxoaren 8tik 12ra egingo da La Estación Kultur ...
Gehiago irakurri...
2023/03/07

Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egingo die martxoaren 18an Donostiako Kursaalen Gerra Zibilaren karietara erbestera atera behar izan zuten 10.000 neska-mutikori. Ekitaldiak, bizirik dauden eta lokalizatu diren gerrako haur haietako 144ren partaidetza izango du, jende adintsua oso, nahiz eta pentsatzen den pertsona banaka gutxi batzuk gehiago egon daitezkeela, Diasporako herrialdeetan izan ere. Hori bada ...
Gehiago irakurri...
2023/03/07

Opor garaiko etenaldia amaitu ondoren, hego hemisferioko udako aurtengo bero handiak ez die batere errazten Euskal Etxeei zeregin instituzionaletara normaltasunez bildu eta ikasturte hasierak dakarren egunerokotasunera itzultzera. Hala ere, EEetako asko lanera sartuak dira dagoeneko, tartean Macachingo Euzko Alkartasuna eta bertako Kultura Azpibatzordea, 2023 ...
Gehiago irakurri...