2023/05/15

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak aurtengo lehenengo Dantza Tailerra egin du maiatzaren 6 eta 7an, FEVAk antolatuta eta herrialde osoko euskal etxeetako dantzariei irekita. San Nicolas, José C. Paz, Arrecifes, Olavarria, Bueos Airesko Laurak Bat, Villa María eta Pergamino bertako euskal etxeko 26 lagunek hartu zuten parte, Manu Irastorza (Unión Vasca, Bahía Blanca) eta Josetxu ...
Gehiago irakurri...
2023/05/12

Bere Ohiko Batzar Nagusia egin du hiriburu misionestarrean bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak elkartearen egoitzan, hiriko Belgrano n° 1541 helbidean, joan den apirilaren 29an, larunbata. Hizpide izan ziren beste hamaika gairen artean, estatutuen araberako hauteskundea egin zuten bildutakoek, honakoa delarik datorren agintaldi honetarako Zuzendaritza Batzordea osatuko duten pertsona eta ...
Gehiago irakurri...
2023/05/12

Euskal etxe saladillotarrak stand gastronomiko batekin hartu du parte hiriko Udala antolatzaile duen "Pisu-Gailetaren Jaia"ren 3. edizioan. Ekitaldi gastronomiko, sozial eta kultural hau Saladillo hiriko produktu tradizional baten omenez egiten da, buztinezko labearen pisuan eskuz egindako ogia, bertako landa-eremuan asko kontsumitzen dena, mende luzeko historiaren jabe.
Gehiago irakurri...
2023/05/11

“Euskal pilota jokoak Nafarroako kultura ondare" izenburupean Fernando Larumbe Bidegain (Iruñea, 1947) hizlari izango duen ebentu eta hitzaldi sorta batek Espainiako estatuan dauden nafar etxeak bisitatuko ditu urtea bukatu arte. Ekimena joan den larunbatean, maiatzaren 6an, estreinatu zen Valladolideko José María Luelmo Zentro Zibikoan, hiriko Nafar Etxea eta ...
Gehiago irakurri...
2023/05/11

Hamarkada bat baino gehiago ikus-entzunezkoetan lanean eman ondoren, eta genero eta formatu ugari zuzendu ondoren, Estibalitz Urresola Solaguren (Laudio, 1984) zuzendari euskaldunak ikusmiran oinarritutako harreman-, ikaskuntza- eta eraldaketa-prozesu gisa ulertzen du ikus-entzunezkoa. Besteak beste, ‘Nor nori nork’ (2019), ‘Polvo Somos’ (2020) eta ‘Cuerdas’ ...
Gehiago irakurri...
2023/05/11

Bertako Euskal Etxeko ordezkaritza bat Cañuelaseko Aberri Eguneko ospakizunetako partaide aktibo izan bazen ere, joan den igandean, maiatzaren 7an, Eusko Aterpearen egoitza, elkarteak urtero egiten duen Aberri Eguneko ospakizunaren gertaleku izan zen, egutegian "gorriz markatutako data" baitu Eusko Aterpeak "Euskadi ospatzeko egun berezi honekin" bat egitea. Erreki ...
Gehiago irakurri...
2023/05/10

Larunbat honetan, maiatzaren 13an, trikiaren doinuak, panderoaren erritmoa, txisturen bat eta agian alboka bat ere berriro entzungo dira San Telmoko kaleetan. Arratsaldeko sei eta erdietan, euskaltzaleen konpartsa, ohi legez, Euskaltzaleak-en egoitzatik, Bernardo de Irigoyen 826tik, aterako da. Zuzeneko euskal musika, kantua eta dantza izango dituzte lagun auzoko tabernetan ...
Gehiago irakurri...
2023/05/10

Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu dute Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean eta orain arte hurrenez hurren lehendakari, idazkari eta diruzain ziren Lucía Igarzabal, Eliana Domenech eta Juan Cruz Zubeldiak lekukoa pasatu diete hautatu berriei: orain arteko diruzain Juan Cruz Zubeldia da lehendakari berria, idazkaria Cristina Jaca eta diruzaina, Pablo Pavesa. ...
Gehiago irakurri...
2023/05/10

Fresnoko Euskal Bestak eman dio joan den larunbatean hasiera AEBko 2023ko udako euskal piknik festen sasoiari. Hala izan ohi da urtero, Fresno beti estreinekoa izanik eta, neguan pixka bat sartuta bada ere, Kaliforniako Rocklinekoa azkena [Susanville, New England, Las Vegas eta BEOren Basque Cultural Day-rekin batera, urrian]. Tokiko euskal festak dira, bertako euskaldunen eta euskal ondarearen adierazgarri, ...
Gehiago irakurri...
2023/05/09

José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak, elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu zuen pasa den apirilaren 30ean, igandea, bere egoitza sozialean egindako Urteroko Ohiko Batzarrean. Hitzordu berera Aberri Egunaren ospakizuna ere bildu zuten eta, zati instituzionalagoa bukatuta, Euskal Etxearen egoitza dotore eta zabalera bertaratutako bazkide eta lagunek giro ederreko elkartasun ...
Gehiago irakurri...