2023/05/19

Aste honetan nazioarte mailan 'LGTBIfobiaren aurkako Eguna' ospatzen dela eta, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak bat egin du sexu orientazio edo genero identitateagatiko bazterkeria eta gorrotoa salatzeko ekitaldiekin eta karia horretara solasaldi bat eta senidetasun afaria antolatu ditu ostiral honetan, maiatzaren 19an, "Aniztasun afektibo-sexualari eta genero aniztasunari buruzko ...
Gehiago irakurri...
2023/05/19

Bi aste baino ez dira falta ikurrina eta Argentinako bandera Maiatzeko Etorbidean sartzen ikusteko, Buenos Aires Hiriak Euskal Herriari urtero egiten dion omenaldiari hasiera emanez. 'Buenos Airesek Euskal Herria Ospagai' jaialdiaren hamaikagarren edizioa ekainaren 4an izango da, igandean. Eguerdiko 12etatik aurrera, sei orduz, bi agertokik aldi berean musika, dantza eta zuzeneko sukaldaritza ikuskizunak ...
Gehiago irakurri...
2023/05/18

Zortzi bat urte dira Australiak ez duela ordezkaririk igortzen Euskal Gizataldeen arteko Museko Mus Txapelketara eta, aurten, egoera horri aurre egin nahirik, "edizio zubi bat" muntatu da, Australia mailako txapelketa bat antolatu eta bikote ordezkari australiar bat joan ahal izan dadin Mundukora. Txapelketa Brisbanen egingo da, maiatzaren 27an, deitzaile direla hiriko TASSCA, Townsville-ko ...
Gehiago irakurri...
2023/05/18

Joan den asteburuan Valentziako Erkidegoan antolatutako bigarren barnetegia egin zuten Sinarcas/Sinarques herrian. Ostiraletik igandera arte, Las Viñuelas etxoletara joan ziren, euskara praktikatzera, mintza-praktika egitera egun osoan, klaseetan eta eskoletatik kanpo ere euskaran murgilduz. Eta lortu dute, gainera lagunarteko giroa sortuz eta oso ondo pasatuz, baieztatu diote EuskalKultura.eus-i bertan ...
Gehiago irakurri...
2023/05/17

Bozkarioa eta emozioa paseatu dira joan den asteburuan Trenque Lauquenen. Bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxeak bere Zilarrezko Ezteiak ospatu ditu eta bi eguneko egitarau zabala eskaini die bazkide eta herritarrei, lagun ugari bildurik argentinar hiriburutik autoz bost ordu eta erdira, Buenos Aires probintzian baina La Pampakotik oso gertu dagoen herri honetan. Zenbait bazkide sortzaileren presentziak ukitu ...
Gehiago irakurri...
2023/05/17

Txileko Santiagoko Euzko Etxeak 'Euskal Jaia' antolatu du datorren larunbaterako, maiatzaren 20rako, Vicuña Mackennako bere egoitza eta instalazioetan, eta izan ere "musika, dantza, herri kirolak, kalimotxoa eta garagardoa" (sic) iragarri ditu giro bikaina ere lagun. Gonbitea inguratu nahi duten guztiei luzatu die. Sarrera segurtatzeko izena eman beharra dago eta aldez aurretik 5000 CLP ...
Gehiago irakurri...
2023/05/17

"Migratzaile, erbesteratu eta errefuxiatuen bizipenak nola kontatu, hainbat ahotsen arteko solasaldia" izango da ostiral honetan, maiatzaren 19an, hiriburu alemanean 'Norabideak, Brücken Zwischen Sprachen' (Norabideak, hizkuntzen arteko zubiak) izenpean Berlingo Euskal Etxearen eskutik egingo den ekitaldiaren ardatza. Izan ere, 'Norabideak' proiektuak "euskaratik ...
Gehiago irakurri...
2023/05/16

Valentziako Laurak Bat Euskal Etxea eta Madrilgo Euskal Etxea dauzka antolatzaile Diasporako euskaldunentzako proposamen interesgarri honek. I. Euskarazko Podcast Lehiaketaren helburua, gero eta gehiago zabaltzen ari den formatu honetan euskarazko sormenak duen presentzia sustatu eta areagotzea da. Lanak ekainaren 10era arte aurkez daitezke, bakarka edo taldean eginikoak izan ...
Gehiago irakurri...
2023/05/16

Badira gauzak gehiago direnak bizi eta sentitzeko ez eta kontatuta jakiteko. Guri bizi izandakoa kontatzea egokitu zaigunez, esan dezagun jende multzo polita bildu zela joan den larunbatean, maiatzaren 13an, Buenos Aireseko San Telmo auzoko karriketan barrena euskal kantu, musika eta dantzak protagonista. Ilunabarrean hasi eta gauerdira arte hainbat gaztek erantzun zioten hiriko Euskaltzaleak euskaltegiak ...
Gehiago irakurri...
2023/05/15

EHUren 2023ko Udako Ikastaroek hainbat arlo jorratuko dituzte gai aniztasuna ezaugarri, batzuetan eskaintza horrek online modalitatean segitzeko aukera baitaratzen duela eta, gainera, doako proposamen batzuk ere eskuragai daudela norberak bertatik bertara edo bere etxearen goxotasunetik baliatu ahal izateko. Jarraian, batera edo bestera Diasporarekin edota munduko euskaldunekin eta euskal presentzia edo ...
Gehiago irakurri...