2023/09/25

Hilabete eskas barru, urriaren 21ean, San Frantziskon egoitza duela bertakoak euskal kulturaz eta euskaldunei dagozkien gaietan jakitun egitea helburu duen BEO (Basque Educational Organization) erakundeak bere Euskal Kultura Eguna ospatuko du So San Frantziskoko Gure Euskal Etxean. Azkenaldian, bi urtero antolatu izan du hitzordu hau BEOk, gero eta planteamentu berritzaileagoz eta oihartzun handiagoz, eta ...
Gehiago irakurri...
2023/09/25

Tradizioari jarraiki duela 80 urtedanik urtero irailaren 29an egin ohi duen bezala, datorren asteburuan, Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak Euskal Herriaren eta euskal etxe mardelplatatar beraren zaindari den Aralarko Mikel Deuna ospatuko du. Zinema, topa-egitea, musika zuzenean eta pilota txapelketa bat dira eguna ospatzeko antolatu dituzten jardueretako batzuk.
Gehiago irakurri...
2023/09/22

Oraindik irribarrea aurpegian “El Vasco” filmaren estreinaldiagatik pozarren, Villa Maríako Euzko Etxeko kideak bertako euskal elkartearen urteurreneko ospakizunak iragarri dituzte. Astebete barru, irailaren 29an, San Migel edo Mikel Deunaren egunean, Euzko Etxeak 77 urte beteko ditu eta bazkideek proposamen berri batekin ospatuko dute, asteburu osoan zehar, izan ere lehenengo “Truko ...
Gehiago irakurri...
2023/09/22

Udako etenaren ondoren, Bordaleko Euskal Etxeak ikasturte berriari ekin dio, bazkideak eta baita euskal kultura ezagutzeko interesa duen oro ere gogoan. Urtero bezala, kultur ekimen ugari eskainiko dituzte, tartean euskara, dantza, genealogia eta teatroa. Aste honetan hasiko dituzte euskara klaseak, Uxue Montoya Iridoy hondarribiarra irakasle berri. "Euskara ezagutu edo maila hobetu nahi duenarentzat leku bat ...
Gehiago irakurri...
2023/09/21

Montpellier eta inguruko Eskualdunak Elkartea 2003an sortu zeneko 20 urte bete ditu aurten eta datorren asteburuan ospatuko du: larunbatean, aire zabalean egingo duen festa batekin, guziei irekia, Clapiers-eko Claude-Leenhardt parkean; eta igandean, urtebetetze-bazkari batekin, urteroko bere Euskal Bestarekin bat, hau edertzeko etorriko direla musikariak, dantzariak, kantari eta artistak, batzuk Euskal ...
Gehiago irakurri...
2023/09/21

Buenos Aires probintziako Lapridan jaioa, Joaquín Bordaçahar, Lagunen Etxeko bazkide izateaz gain, piano-jotzaile argentinar nabarmena da. Gaztetxo zela hasi zen jasotzen beka eta sariak Argentinan zein nazioartean, eta hainbat jaialdi eta kontzertu-ziklotan parte hartutakoa da. Datorren larunbatean, irailaren 23an, Lapridako Euskal Etxera 19:30etan bertaratzen direnek musika ...
Gehiago irakurri...
2023/09/20

Erraldoia abian jarri da eta Boiseko Jaialdi 2025eko antolatzaileek deia zabaldu berri dute Euskal Herriko eta Diaspora osoko euskal dantzari, musikari, kantari eta orohar artistei, norbanako zein taldeei, zuzendua, Boisen 2025eko udan aurkezteko moduko funtzio edo ikuskizunik badaukate, euren hautagaitzak bidal ditzaten, irekia baitute Estatu Batu kanpotik programa barruan etorriko diren artisten ...
Gehiago irakurri...
2023/09/20

Donapaleun egoitza duen Euskal Argentina elkarteak mintzaldi eta lekukotasun jardunaldiak antolatu ditu herri baxenafartar honetan heldu den larunbatetik aurrera, euskal diaspora eta emigrazioa ardatz. Interes handiko programa bat prestatu dute larunbatetik, irailaren 23tik azaroaren 26ra bitartean, euskal diasporari lotutako hainbat adituk beste hainbeste gai jorraturik, zinema saioak, kantaldi bat eta proposamen ...
Gehiago irakurri...
2023/09/20

Atzerako kontua abian da. Argentinako euskal diasporaren jai handirako sei aste baizik falta ez direlarik, Necocheako Euzko Etxeak 2023ko Euskal Aste Nazionalaren behin betiko egitaraua aurkeztu du. Baita voucherren prezioen berri eman ere. Izan ere, bi voucher mota antolatu dituzte, gorria eta berdea, otordu-zerbitzuaren motaren eta menuaren arabera. Honako hauek dira:
Gehiago irakurri...
2023/09/19

Joan den mendeko 40ko hamarkadan, Euskal Herritik milaka kilometrotara, euskaldun talde bat Euskal Herriko jaiak ospatzeko Patagonesen biltzen zen, gaur egun Buenos Aires probintziako hiririk australenean, Viedma hiriaren parean, Negro ibaiaren iparraldeko ertzean. “Lagun Onak” zuten izena. Haien omenez, Aberri Etxeko dantza taldeak izen hori bera hartu zuen 1997an, Bahia Blancako Beti Aurrera taldeko ...
Gehiago irakurri...