2013/06/05

Egitarau oparoa antolatzen ari da Buenos Aires probintziako Chivilcoyko Euskal Etxea erakundearen 30. urtebetetzea ospatzeko. Programak mota askotako aktibitateak batuko ditu, tartean, literatur lehiaketa bat, sukaldaritza ekitaldia eta hitzaldi bat. Horrez gain, San Juan Sua piztuko dute Chivilcoyko lagunek egoitzaren aurreko plazan ekainaren 30ean, eta Urtebetetzeko Afaria eskainiko dute instituzioaren egoitzan, uztailaren 28an. Anima zaitez eta har ezazu parte Beti Aurrera-ren urtebetetzean!
Gehiago irakurri...
2013/06/05

Rio Grande do Sul elkarte gazteak Euskal Kultur Topaketaren hirugarren edizio egingo du larunbatean, Pelotas izeneko hirian. Euskal etxeak azaldu duenez, Uruguaitik gertu dagoen lekua da eta euskaldunen ondorendo asko daude bertan. Hori dela eta, euskal etxeak bere burua ezagutzera eman nahi du, bertako euskaldunei bazkide egiteko aukera emanez. Topaketan Mercosur-erako Euskadiko ordezkari Sara Pagola izango da, besteak beste. Mikel Ezkerro argentinarrak euskal historia eta emigrazioari buruzko hitzaldia emango du.
Gehiago irakurri...
2013/06/04
Zer da zuretzat euskaldun izatea? Pasa den astean proposatu genizuen galdera zozketan parte hartzeko eta jaso ditugu dagoeneko hainbat erantzun interesgarri. Xamar-en "Vascos. Su lengua a través de la historia" liburuaren lau ale (oraingoan gaztelaniaz) ditugu zozketatzeko, beraz, horietako bat zuretzat nahi baduzu, eragin buruari eta saiatu zure definizioa azaltzen, email, iruzkin edota Facebook bidez helaraz diezagukezu erantzuna ekainaren 10a baino lehen.
Gehiago irakurri...
2013/06/04

Nafarroako Mendabian herriak ia 2.000 lagun hartu zituen iragan larunbatean, "Kanpoan den Nafarrraren" jaiaren karira. Bilkurak 25. urteurrena bete du aurten eta, ohi bezala, giro aparta izan zuen. Nafar etxeen federazioak antolatutako egitaraua zabala izan zen eta, besteak beste, antzerkia, entzierroa eta 600 lagunentzako bazkari herrikoia egin ziren.
Gehiago irakurri...
2013/06/04

Haritz bat landatu dute San Juango Eusko Etxea-ko lagunek hiriko Espainia Plazan, Juan Antonio Garcia Espainiako kontsulordea eta Luis Meglioli Udaleko Kultur idazkaria lagun. Ekitaldi berean ohorezko plaka bat desestali eta Iparragirreren bertso ospetsuak aipatu ziren. Berri honekin batera, ekainaren 14an Marita Echaveren bisita jasoko dutela jakinarazi digute Eusko Etxea-tik. San Juango egonaldian “Euskal Baserrietako Sukaldaritza” liburua aurkeztuko du sukaldari cordobatarrak, hiriko Oroimenaren Museoan.
Gehiago irakurri...
2013/06/04

1995ean hasi zen La Platako Euzko Etxeko Euskara Taldea 'Hargatik' buletina argitaratzen, eta harrezkero, kosta ala kosta, ez dute hutsik egin irakurleekin ipinitako hitzorduan. Berripaper hau oso ekimen berezia da Argentinako diasporan; izan ere, oso presentzia duin eta garrantzitsua eskaintzen dio euskarari eta albiste gehienak euskaraz zein gaztelaniaz datoz. "Euskara komunikabide gisa erabiltzea, ez dakitenen aurrean gure hizkuntzarekiko jakin-mina piztea eta zerbait dakitenentzat dakiten horri eustea da gure helburua", azaldu dio, euskaraz, EuskalKultura.com-i La Platako Stella Maris Iturbidek. "Ahaleginak merezi duelakoan gaude", diosku euskaltzale laplatarrak.
Gehiago irakurri...
2013/06/03

Aurten hamar urte bete ditu Necocheako Euskal Etxearen Hator Hona egitasmoak: hamar urte Euskal Herriko gazteak Argentinara ekartzen, euskara eta euskal kultura irakasteko hiri honetako neska-mutilei. Aurten, urteurrena ospatzeko Necocheako gazteak izango dira Euskal Herrira joango direnak. Gazte Alai dantza taldeko 20 kidek egingo dute bidaia, eta hainbat emanaldi egingo dituzte uztailaren 10a eta abuztuaren 11 bitartean.
Gehiago irakurri...
2013/06/03

Urtero bezala, 2013 honetan ere egingo da Misiones probintziako hiriburuan Euskal Zine Zikloa. Bertako Euskal Jatorri Euskal Etxeak antolaturik, ekitaldia ‘Biblioteca Popular Posadas’ liburutegian burutuko da, ekaineko astelehenetan. Zikloa gaur abiatuko da, Euskal Herriko zinearen historiari buruzko hitzaldia eskainiko duelarik Carlos Gabilondo zine adituak, Buenos Airestik etorrita. Bidaia berean, Misioneseko Unibertsitatearen 40. urteurren ekitaldietan ‘Euskal Pilota’ filma aurkeztuko du Gabilondok.
Gehiago irakurri...
2013/06/03

Pasiotarren ordenak ehun urte bete ditu aurten Peruko misioetan eta hainbat ekitaldi antolatu dira Mendeurrena ospatzeko. Perura misiolari etorri zirenen artean euskaldun asko egon ziren eta, kari horretara, bertako euskal komunitateak jardueretan hartu du parte. Tartean, bertan atxikimendu handia bildu zuten Venancio Orbe eta Santos Iztueta apezpiku euskaldunen gorpuzkinen erromesaldian: Tarapototik probintziako hiriburu den Moyobambako Katedralera eraman zituzten, bertan lur emateko.
Gehiago irakurri...
2013/05/31

New Yorkek txakolina maite du eta horren irudi da Txikifest jaialdiaren arrakasta. Aurten hirugarren edizioa izango du Manhattan-eko Txakolin Egunak, eta, aurrekoetan bezala, 500 bat lagun espero dituzte antolatzaileek. Festaren sustatzaileak Txikito jatetxeko jabeak dira: Eder Montero sukaldari bilbotarra eta Alex Raij newyorkatarra. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza du eta aurten 16 txakolindegien ardoak izango dira dastagai.
Gehiago irakurri...